Oinarri-oinarrira bisita

Oinarri-oinarrira bisita

Unai Zubeldia
Denboran bidaiatzeko aukera eskainiko du Elgetak bihar. Erromesa, errementaria, apaiza, jostuna, eskribaua, nekazaria, jauntxoa, inkisidorea, sorgina edo emagina, kontseiluburua... Herritarrak aktore lanetan jarrita, Erdi Arora jauzi egingo dute bisita antzeztuarekin.

Iñaki Bengoa: “Liluratuta gelditu nintzen jasotako babesarekin”

Iñaki Bengoa: “Liluratuta gelditu nintzen jasotako babesarekin”

Beñat Alberdi

Hamaika ikusteko jaioak izan arren, gutxik esperoko zuten Huntza eta Ruper Ordorika kontzertu berean aurkitzea; eta are gutxiago gune berean Pablo Novoa eta Keu Agirretxea, Petti eta Barrenan Semiak, eta Ines Osinaga eta Zea Mayseko Aiora eta Piti elkartzea. Nahikoa ezohikoa da kontzertua, baina baita arrazoia ere: Shot Arrasateko estudioa berriz zabaltzeko bultzada lortu nahi dute irailaren 23an —suak kiskali zuen maiatzaren 11n—. Kartelak ondo erakusten du Shot estudioak eta Iñaki Bengoa arduradunak (Arrasate, 1968) urteotan egindako lana. 1994tik talde asko igaro dira handik diskoa grabatzeko: Betagarri, Su ta Gar, La Polla Records, Gose...

Arrisku handieneko bi guneak, Igeldo eta Jaizkibel

Arrisku handieneko bi guneak, Igeldo eta Jaizkibel

E. Goenaga Lizaso

Mendi sute handirik gertatzen ez bada, urtean ehun hektarea baino gutxiago erretzen dira Gipuzkoan. Gutxienekoei begiratuta, marka guztiak hautsi ziren 2016. urtean: urte osoan 11 baso hektarea baino ez zituen suntsitu suak. Goitik begiratuz gero, 1989koak dira kopururik handienak: 4.300 hektarea suntsitu zituen suak orduan, eta zuhaiztiak ziren horietako 3.200. Lehorte handiko urtea izan zen hura; lehorra izan zen uda eta haizetsua udazkena. Errazagoa zen sua piztea, eta itzaltzea, berriz, zailagoa. Beste garai batzuk ziren; suteei aurre egiteko orduko baliabideak ezin dira parekatu oraingoekin, ezta mendiak zaintzeari gaur egun ematen zaion garrantzia eta herritarren kontzientziazioa ere.

Baliabideak

Ondorengoak dira Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileen baliabideak: Zortzi parke. Bederatzi suhiltzaile parke daude Gipuzkoan, Donostiako Udalak kudeatzen duen Garberakoaz gain, aldundiaren menpeko zortziak: Zarautz, Tolosa, Irun, Legazpi, Ordizia, Eibar, Azpeitia eta Oñati. Gipuzkoako herri guztietarako erantzun denbora hamabost minutukoa da. Lau-bost suhiltzaile txanda bakoitzean. Zazpi parketan, hiru suhiltzaile eta taldeburu bat egoten dira txandako. Bidasoako suhiltzaile parkean (Irun), berriz, bost...

Uraren tenperatura

uztaila urtea batez bestekoa 1947 20,8 1950 23,1 1954 19,3 1955 21,0 1958 19,2 1959 22,2 1974 19,9 1976 22,2 1977 19,7 1980 18,8 1981 19,3 1983 21,9 1989 22,4 1993 19,9 1996 22,1 2002 19,4 2003 22,4 2005 22,7 2006 23,5 2011 20,4 2013 22,8 2015 22,7 2017 21,1 2018 23,7 Abuztua urtea batez bestekoa 1947 23,1 1949 21,2...

Abisu soila baino gehiago?

Abisu soila baino gehiago?

Unai Zubeldia

Igotzen ari da itsasoko uraren tenperatura. Datu objektiboa da hori. "Aztiren datuen arabera, itsas gainetik 100 metroko sakoneraraino neurtutako uraren tenperaturak batez beste gradu erdia egin du gora 1986tik orain arte [itsasoan, Pasaiatik hamahiru kilometrora neurtzen dute tenperatura, 100 metroko sakoneran]". Manuel Gonzalez Azti-Tecnaliako teknikariak eman ditu datu horiek.