Historia, idazteko oraindik

Historia, idazteko oraindik

Beñat Alberdi

Toki ezagunak dira Orreaga, Zugarramurdi, Amaiur eta Gernika-Lumo. Historiarekin estu lotuta dago, ordea, egun daukaten erakarpena. Askotan, bertan jazotako gertaerekin zuzenean lotzen da izena bera. Nork ez ditu ezagutzen Zugarramurdiko sorginen istorioak edo Gernikako bonbardaketa? Eta auskalo Orreaga inork ezagutuko ote lukeen baskoiek han Karlomagnoren tropak garaitu izan ez balituzte. Zentzu berean, toki horiek esanahia ematen diote euskal identitateari. Hain zuzen ere, hari horri heldu diote Nabarralde fundazioak eta Hernani Errotzen elkarteak, eta Memoria Lekuak jardunaldia antolatu dute maiatzaren 26rako, Oñatin. Baina, historiak jasotakoa gogoratzea baino gehiago, datu berriak gehitzea izango da kontua, gertaeren beste perspektiba batzuk eskaintzea eta kontakizuna berritzea. Oraindik idazteko dago historiaren euskal bertsioa.

Txakurren bost izarrekoa

Txakurren bost izarrekoa

A. Vierbücher

Askorentzat txakurra da gizakiaren lagunik onena eta leialena. Uste horretakoa da, hain zuzen ere, Izaro Garmendia zumarragarra. Ederki moldatzen da animalien artean, eta haiekin harreman zuzen-zuzena izan du txikitatik. Udan bi urte beteko dira Zumarragan, paraje zoragarri batean, Orbela txakurrentzako egoitza ireki zuenetik. Bost izarreko hotel onenen pare, txakurrentzako hotela irekitzea bururatu zitzaion. Bizimodu bilakatu du hasiera batean "burutapen eroa" zirudiena. Garmendiarentzat "lan soila baino gehiago" da proiektua. "Ilusio handiz", bete-betean sartuta dago egun txakurrentzako egoitzaren proiektuan.

Geure burua plastifikatzen gabiltza

Leire Narbaiza

Goizean okindegira joan naiz. Etxetik irtetean ez zen euririk, baina zaparrada ederra bota dit bidean. Ogia eta erositakoa plastikozko zorro garden baten sartu dizkit dendariak, busti ez zitezen. Esan diot ea poltsa garden horretan sartu beharrean, heltzeko lekua duen baten sartuko zidan guztia, euria goian-behean ziharduelako; berak ezetz, kobratu barik ezin zidala halakorik eman.

Gaur eta bihar, museora

Gaur eta bihar, museora

Erik Gartzia Egaña

Gaurkoa egun garrantzitsua da munduko toki askotan. Adibidez, Viktoria erreginaren omenezko eguna da Kanadan; irakaslearen eguna Sirian; banderaren eta unibertsitateen eguna Haitin... Eta, ia egunero bezala, nazioarteko egun bat ere ospatuko dute, gaur, mundu osoan: Museoen Eguna. Horren harira, ekitaldi bereziak egingo dituzte ondarea gorde eta dibulgatzen duten hainbat eta hainbat txokotan. Gipuzkoan ere bai, noski.

“Plaza taldeek euskaldundu zuten erdalduna zen plaza”

“Plaza taldeek euskaldundu zuten erdalduna zen plaza”

Aimar Maiz

Plazarik plaza, Jon Urdangarin Arrietak (Lazkao, 1965) 37 urte daramatza Drindots musika taldearekin festak alaitzen. Sorterrian hasi ohi dute sasoia, San Prudentzio jaietan, eta aurten ere ez dute hutsik egin. Duela bi hamarkadatik plaza kopurua asko jaitsi arren, gustura segitzen du gaueko lanean. Maizpide euskaltegian online irakasle da, egunez.

“68 urte eta auto-stopean ibili behar izatea ere…”

“68 urte eta auto-stopean ibili behar izatea ere…”

E. Goenaga Lizaso Dozena erdi bat emakume daude zain Santa Klarako autobus geltokian. 14:35ean etorriko da Berastegirako autobusa, eta ez dago besterik 20:30 arte. Tolosa eta Berastegi artean hamahiru joan-etorri egiten ditu autobusak astegunetan; grebaren ondorioz, lau baino ez. Erabiltzaileak kexatu egiten dira, haserre daude eta konponbidea nahi dute. “Gutxienez eser daitezela eta saia daitezela konpontzen”, dio Axun Nazabalek. 10:00etako...

Gurpil gaineko gatazka luzea

Gurpil gaineko gatazka luzea

Eider Goenaga Lizaso

Bi urte eta erdi enpresari hitzarmen propioa negoziatzeko eskatzen, eta bilera bat ere ez dugu izan oraindik, ez dira eseri ere egin". Azalpen horrekin hasi dute elkarrizketa Alvaro Atorrasagasti, David Avila eta Mikel Etxekonanea Tolosaldea Buseko gidariek. Linea zerbitzuko gidariak greban daude urtarrilaren 27tik, eta ez dute ikusten konponbiderako zirrikitu handirik. "Baina jarraituko dugu, orain ez dugu atzera egingo".

Hiribuseko gatazka, konpontzear

Tolosako Hiribuseko langileak greban daude —Tolosaldea Busek kudeatzen du hori ere—, baina auzi hori laster konpontzea espero du Olatz Peon Tolosako alkateak. Emakida amaitu egin da, eta Tolosaldea Bus ez da aurkeztu lehiaketa publikora. “Urtebeteko esleipen bat da, tarteko esleipen bat, emakida luzeago bat eman baino lehen. Enpresa bakarra aurkeztu da eta berak eraman du”, azaldu du Peonek. “Nik uste...

Historiaren hutsune moreak

Historiaren hutsune moreak

Beñat Alberdi

Historia garaileek edo boterea daukatenek idazten omen dute. Zapalduen edo garaituen bertsioa oro har ez da izaten liburuak idazteko arrazoia. Horren adibide da historiako pertsona esanguratsuen artean emakumeek daukaten presentzia eskasa. Dena den, historia irauli nahi izan dute Arrasateko Emakumeen Asanbladako kide izandakoek eta egun Pottogorri emakume feministen asanblada osatzen dutenek. Arrasateko ibilbide feminista antolatu dute horretarako. Herriko bost gune aukeratu dituzte ibilaldirako, eta lekuetako bakoitza Arrasateren historian emakumeek izan duten garrantziaren erakusle da.

Esatetik egitera, jarrera aldatuta

Esatetik egitera, jarrera aldatuta

Unai Zubeldia
Aditzetik aritzera pasatzea; "euskaraz bizi nahi dut" esatetik, euskaraz bizitzera igarotzea; beldurraren eta lotsaren pareta hori kolpez kolpe eraistea. Joan den otsailaren 3an, Baietz Hernanik! erronkari heldu zioten Hernanin, eta "emaitza politak" lortu dituzte lehen hiru hilabeteak igarota.