A. Vierbücher
Askorentzat txakurra da gizakiaren lagunik onena eta leialena. Uste horretakoa da, hain zuzen ere, Izaro Garmendia zumarragarra. Ederki moldatzen da animalien artean, eta haiekin harreman zuzen-zuzena izan du txikitatik. Udan bi urte beteko dira Zumarragan, paraje zoragarri batean, Orbela txakurrentzako egoitza ireki zuenetik. Bost izarreko hotel onenen pare, txakurrentzako hotela irekitzea bururatu zitzaion. Bizimodu bilakatu du hasiera batean "burutapen eroa" zirudiena. Garmendiarentzat "lan soila baino gehiago" da proiektua. "Ilusio handiz", bete-betean sartuta dago egun txakurrentzako egoitzaren proiektuan.