Zulo asko daude errepideetan

Zulo asko daude errepideetan

Unai Zubeldia

Azken boladako hotzaldi, izotz eta elur erauntsiekin ere bero-bero jarraitzen du giroak. Baldintza agirietan zehaztutakoa gauzatzeko nahikoa langile ez dagoela-eta, haserre daude errepidean mantentze lanetan aritzen diren langileak eta ELA sindikatua. Sindikatu horretakoak dira Gipuzkoako errepideen zaintzan lanean ari diren ABEE aldi baterako enpresa elkarteetako langileen %90 —150-170 langile guztira; Miramon, Urola Deba eta Goierrialdeko ABEEtakoak gehienak—, eta aldundiak zuzenean kontratatuta dauzka beste hogei bat langile. "Ez dira gai aldundiaren baldintza agirietan zehaztuta dagoena betetzeko ere, eta hori salatzen ari gara gu, ez besterik", azaldu du Igor San Jose ELAko eraikuntza eta errepideetako arduradunak.

Galdeketari bermea emateko, 3.000 sinadura

Dagoeneko abian dira Hartu Hitza Irun prozesuaren barruko ekinaldiak. Aurkezpena egitearekin batera, galdeketari bermea emateko sinadura bilketari ekin diote: herritarren 3.000 sinadura bildu nahi dituzte, Irungo biztanleen %5 inguru.

Erabakitzeko, sukaldeko lana

Erabakitzeko, sukaldeko lana

Urko Etxebeste

Gipuzkoan biztanle gehien duen bigarren herrian, Irunen, azaroaren 18an egingo dute herri galdeketa, Gure Esku Dago dinamikak jada 84 herritan bultzatua eta egina. Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko iritzia bildu nahi dute, eta Hartu Hitza Irun izena jarri diote prozesu horri; bederatzi hilabete iraungo du. Getxoren ondoren (Bizkaia), tankera horretako galdeketa bat egingo den hiririk handiena da Irun; litekeena da Donostian ere kontsulta egun horretan bertan antolatzea.

Ahozkotasuna, ohi baino zabalagoa

Ahozkotasuna, ohi baino zabalagoa

A. Vierbucher

Euskal Herrian kontalaritzaren erreferentzia bihurtu da Ahoz Aho Nazioarteko Ahozkotasunaren Jaialdia, eta urtetik urtera zabaltzen eta aberasten ari da egitasmoa. Hasieran, ahozko adierazpideek osatu zuten jaialdiaren muina, baina bestelako proposamenei ere atea ireki diete gerora.

Tanta bat zirimiriaren erdian

Tanta bat zirimiriaren erdian

Beñat Alberdi

Erakunde terrorista baten eraginez atentatu bat izango balitz, inork ez luke zalantzan jarriko udal gobernuaren zilegitasuna ekimen judizial bat bultzatzeko". Hala dio Bergarako udalbatzak azken osoko bilkuran onartutako mozioak. "Nola ez da, bada, zilegi izango gure herrian hainbeste biktima eragin zuen estatu terrorismoaren ekimen sistematikoaren aurrean jarrera berdina izatea?". Udala osatzen duten zinegotzi guztiek eta alkateak aho batez onartu zuten deklarazioa. Testigantzak jasotzen hasi dira orain, ikerketa has dadin oinarria jartzeko. "Beste tanta bat gara krimenen aurkako zirimirian", azaldu du Elena Lete alkateak (EAJ). "Baina egiten dugunak balio izango du".

Iñigo Gutierrez: “Europak gorpuak kontatzen ditu, ez hildakoak”

Iñigo Gutierrez: “Europak gorpuak kontatzen ditu, ez hildakoak”

Eider Goenaga Lizaso

Begiak busti zaizkio Iñigo Gutierrez Itsas Laguntza Humanitarioa taldeko boluntarioari (Donostia, 1964), Mediterraneoan salbatutakoez hitz egitean. Bere burua ez du heroitzat hartzen: "Ez, halakoetan lotsa sentitzen dut, gu ere bagarelako erantzule". Amnesty International (AI), Gipuzkoako Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Itsas Laguntza Humanitarioa taldeek hitzaldi bat antolatu zuten herenegun, Libiako atxikitze zentroei buruz; hitzaldian parte hartu zuen Gutierrezek, AIko Alfonso Lopez Borgoñozekin batera.

Egitaraua

Hainbat hitzaldi eta jardunaldi izango dira Turislanen baitan. Kalitatezko prestakuntza helmuga goren baten neurrira da lehen eguneko gaia, eta Helmuga arduratsu bat eraikitzea bigarren egunekoa. Otsailak 26, astelehena 9:45-10:15. Gorka Atorrasagasti, Marta Perales eta Ana Martinez (Room Mate). Room Mate enpresaren aurkezpena Euskadin. 10:15-12:15. Domenec Biosca, Turismo Enpresen zuzendaria, Adituen Elkarteko presidentea eta helmuga turistikoen kudeaketari buruzko 26 libururen egilea....

Katea eten ez dadin

Leire Narbaiza

Orain pare bat urte izango zen. Automobilean nindoan, eta atzean iloba biak neramatzan, orduan bost eta zazpi urte inguru zituzten. Jolasean zihoazen euren aulkitxoetan jarrita, gaztelania makarroniko batean, baina gaztelania hutsean. Asaldatu egin nintzen. Oso nekatuta egoteak ere lagunduko zidan; izan ere, egun osoan kanpoan bueltaka ibilita, leher eginda gentozen. Aztoramen horren erdian, errieta egiten hasi nintzaien: ea zertan zebiltzan, nolatan egiten zuten erdaraz, ea ez zekiten zenbat jendek egin zuen borrokan eurek euskaraz egiteko eskubidea izan zezaten, askok ez zutela izan euskaraz egiteko aukerarik... Hau dena zeharo suminduta, gidatzen nuen bitartean. Ume koitaduak isilik, izeko zoroa egokitu zitzaiela pentsatzen, ziurrenik. Jaitsi nuen tonua eta goxoago azaldu nizkien kontu batzuk, zergatik haserretzen ninduen hainbeste eurei erdaraz entzuteak, esate baterako. Orduan, zaharrenak jaurti zidan: "Leire, baina jendeak badaki hori? Irratian kontatu beharko zenuke! —orduan kolaborazio bat egiten nuen jakitun zegoen eta—.

Ukipenean dago gakoa

Ukipenean dago gakoa

Rebeka Calvo

Contact-improvisation. Dantza molde hori dago Kontakids metodologiaren oinarrian. Dantzak ukipenaren eta kontaktuaren bidez transmititzea du helburu, eta helduen eta haurren arteko komunikazioan sakontzeko gakoak eman nahi ditu. Euskal Herrira ere iritsi da jada, eta Aretxabaletan eta Tolosan ari dira lantzen Gipuzkoan. "Kontaktua, jolasa, mugimendua eta musika ditu oinarrian", azaldu du Zigor Lasagabasterrek (Aretxabaleta, 1975), Tolosako ikastaroan irakasle lanetan ari denak.