Euskara oinarri, Himalaia helburu

Euskara oinarri, Himalaia helburu

Beñat Alberdi

Joan al naiteke Himalaiara?". Oso ohikoa, behintzat, ez da galdera. Are gutxiago 15 eta 16 urteko gazteek egiten badute. Baina galdera hori egin diete gurasoei Maddi Oihagaraik, Igor Mugarzak, Amaia Ugartek eta Malen Osak. Izan ere, lau gazte horiek Nepal ingurua ezagutzeko aukera izango dute urrian, Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere ekinaldiari esker. Felipe Uriarte mendizaleak sustatu du proiektu hori Euskal Herriko zazpi probintzietan, mendian ere euskaraz egin daitekeela oinarri hartuta.

Ipuinek batu dituzte bi aldeak

Ipuinek batu dituzte bi aldeak

Erik Gartzia Egaña

Oiartzunen txiki utzi dute Ozeano Atlantikoak sortzen duen aldea. Izan ere, proiektu bati esker, herriko hainbat haurrek bat egin dute Mexikoko Yucatan penintsulako Hunucma herriko haurrekin. Ipuinak dira hari komunikatzaileak. Hango ipuin batean oinarrituta, marrazki bizidunak sortu zituzten Yucatango haurrek, eta oiartzuarrek erantzuna eman diete, beste ipuin batean oinarrituta.

Jiu-jitsuak badu etorkizunik

Jiu-jitsuak badu etorkizunik

Maialen Etxaniz

Jatorria Japonian daukan kirola da jiu-jitsua. Euskal Herrian ez da futbola, saskibaloia edo esku pilota bezain ezaguna; ez dute telebistaz eskaintzen, eta haurrek ez dute eskola kirolean egiten. Baina Gipuzkoan bada herri bat non jiu-jitsua oihartzuna hartzen ari den; eta ez da gutxiagorako, bertan bizi baita jiu-jitsuko Espainiako eta Europako txapelduna: Jonathan Terron da haren izena (Urretxu, 1981), eta Azpeitin bizi da aspalditik. Udan egindako oporraldi batean ezagutu zuen jiu-jitsu kirola, eta orduz geroztik hori da haren "pasioetako bat". Orain, Azpeitiko gazteei transmititu die zaletasuna: hamabost lagun aritzen dira Terronekin jiu-jitsuan, eta nola borrokatu ikasten.

Epaiketako militar serbiarra bezala

Danel Agirre

Alemaniarrekin mania bat partekatzen dugu gutxienez: "Martxa honetan erretirorik hartu gabe hilko gara, pentsiorik ez da geratuko guretzat" esaldia txitean-pitean errepikatzea. Bota didaten bakoitzean euro bat jaso izan banu, honezkero heriotza arteko Nescafe soldata bilduta nuke zuretzat eta biontzat. Iragarpenak bereziki sutzen nau gainera, ezkorra baino gehiago, axolagabea delako: muturren aurrean maula egingo digutena ontzat hartzen du, eta iruzurra eragozteko adore berezirik ez dugula erakutsiko suposatu. Entzunaren poderioz, hondamendi sozial hori aritmetika demografiko saihetsezin batek eragingo duen ustea barneraturik dugulako gertatzen da. Borondateak eta lehentasunak ezartzeak oso eragin mugatua dutela sinetsarazi nahi digute horrela, politikaren enegarren kapitulazioa eskandalu handirik gabe baimentzeko.

Bola jokoan ere lekua egiten

Bola jokoan ere lekua egiten

Loinaz Agirre

Herri kirol askotan gertatu izan den bezala, bola jokoa ere gizonezkoena izan da orain artean. Gabiriako bolatokiko hormako irudiak argi irudikatzen du hori: hainbat herri kirol daude margotuta bertan, eta gizonezkoak ikus daitezke guztietan; dantzan bakarrik ageri dira emakumezkoak. Baina egoera hori iraultzen ari da pixkanaka-pixkanaka, eta bola jokoan ere lekua egiten ari dira emakumezkoak; indartsu, gainera.

Laburretik osotasuna eraikitzen

Laburretik osotasuna eraikitzen

Unai Zubeldia

Dena hain azkar egin nahi dugun mundu honetan, film laburren mugimendua indartzen ari da ". Leire Lardizabal Topaguneko kide eta Laburbiraren arduradunak azaldu duenez, zortzi minutu nahikoak dira istorio bat kontatzeko. "Eta zortzi istoriorekin goza daiteke film bat ikusteko behar den denboran".

Laburbira 2018

Gipuzkoako 11 herritan ikusi ahal izango dira film laburrak. Film laburrak: ‘Ilunpetan’. Koldo Carranza. ‘Night Shift’. Izaskun Arandia. ‘Higadurak’. Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola. ‘Ejecutor’. Javi Arriaga. ‘Tazan’. UDA films. ‘Areka’. Atxur animazio taldea. ‘Kreba’. Oier Fuentes. ‘Zulo’. Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga. Egutegia: Martxoak 4. Usurbilgo Sutegi kultur etxeko auditoriumean. Martxoak 15. Irungo Amaia kultur zentroan, Soraluzeko antzokian eta...

Taxilariak, geroaren beldur

Taxilariak, geroaren beldur

Eider Goenaga Lizaso

Gidariarekin alokatzen diren ibilgailuen konpainiek eta taxiek urte asko daramatzate espazio berean lanean. Bien arteko liskarrik ez da izan inoiz Gipuzkoan, Goio Alias Gipuzkoako Taxilarien Elkarteko presidenteak eta Jon Izagirre Suital konpainiako koordinatzaileak baieztatu dutenez. Baina, orain, beste aldagai bat sartu da ekuazioan, eta etorkizunean etor daitekeenaren beldur azaldu dira biak. Izan ere, 2009tik 2015era lurreko garraioa arautzeko legeetan (LOTT eta ROTT) aldaketa egin zuen PSOEren gobernuak; Omnibus legea jarri zuen indarrean, eta aldaketa haren ondorioak ari dira pairatzen orain. "Nolabait azaltzeko, ibilgailu gidaridunentzako VTC lizentzien liberalizazioa ekarri zuen lege hark, eta ordu arteko oreka hautsi egin zen", azaldu du Aliasek.