Erdibideko topagunea

Erdibideko topagunea

Unai Zubeldia

Elkarrekin topo egiteko lekua da Turislan; enplegu bila dabiltzanak eta turismo sektoreko enpresak plaza berean jartzen dituen ekitaldia. Baina ez da elkargune soil bat. Hitzaldiak, mahai inguruak, aurkezpenak, gaitasunen azterketak, etorkizunerako orientazio lanak... Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, bigarren urtez enplegu azoka antolatu dute, datorren astelehen eta astearterako, Irungo Ficoba erakustazokan. Prestakuntza eta jasangarritasuna, Gipuzkoan turismoaren sektorea garatzeko ezinbestekoak diren bi arlo nagusi horiek jorratuko dituzte aurten.

“Uste dut enpatia dela mundu honetako baliorik handienetakoa”

“Uste dut enpatia dela mundu honetako baliorik handienetakoa”

Iñaki Gurrutxaga

Hiru hamarkadatan Euskadi Irratiko esatari eta hamaika ekitalditako aurkezle izan da Mari Karmen Odriozola Eguren (Ordizia, 1951). Iraganaz baino, orainaz eta geroaz hitz egitea du gustukoago. Euskara, eta emakume bezala askatasunez eta duintasunez bizitzeko aukera izatea, horiek izan dira bere bi iraultzak. Eta baita mistikaren mundua eta yoga ere; gaur egun hor kokatzen du bere burua. Umeekin, balioak lantzen eta zaintzen ditu yoga klasikoaren eskoletan; taldearen balioak, berekoikeriatik ihesi.

<

“Gogorra heriotza da, ez donazioa egitea”

“Gogorra heriotza da, ez donazioa egitea”

Unai Zubeldia

Espresuki bestelakorik esan ezean, herritar guztiak gara organo emaile". Nahiz eta, heriotza kasu bakoitzaren arabera, guztiek ezin duten eman pauso hori. "Hiltzen garen unean ditugun gaixotasunen araberakoa izaten da hori", azaldu du Lucia Elosegi Donostia ospitaleko donazioen saileko koordinatzaileak. "Minbiziaren aurka borrokan aritu den pertsona baten organoak, adibidez, ezin dira berreskuratu, gaixotasuna pasatuko geniokeelako hartzaileari". Etxean hiltzen direnen kasuan ere, ezinezkoa da horien organoak donatzea. "Hil berri den pertsonak kontrolatutako leku batean egon beharra daukalako bere organoak oxigenatuta egon daitezen, eta ospitalean bakarrik bermatzen da hori".

Ospatu ez, “hausnartu eta ikasi”

U. Zubeldia

Bizitzari begietara begiratzen ikasi du Kristina Etxeberriak —asmatutakoak dira izen-abizenak—. "Pauso txiki bat bakarrik falta izan zitzaidan hiltzeko". Begiak itxita, sei urte atzera egin du arazoaren oinarrira joateko. "Barneen diseinatzaile gisa aritzen nintzen lanean, eta estres handiko lana zen hura. Gaizki sentitzen hasi nintzen". Eta krisi gogor batean sartu zen bat-batean. "Odol asko isurtzen ari nintzela eraman ninduten ospitalera. Hil egingo nintzela uste zuten".

‘Azken arnasa eman nahi nuke…’

‘Azken arnasa eman nahi nuke…’

Beñat Alberdi

Ia 22 urte ditu Elgetako gaztetxeak. Ia, gazteak 1996ko martxoaren 22an sartu zirelako herriko haur eskolara. Beraz, datorren hilabetean beteko lituzke 22 urte. Baina batek daki beteko dituen edo ez. Izan ere, gaur arratsaldean egitekoak diren batzarrean erabakiko dute azken urratsak nola egin. "Nik, behintzat, bide orri bat zehaztea espero dut", azaldu du Kepa de Vegak, gazte asanbladako kide batek. "Zehatz dezagun zeintzuk diren eman beharreko pausoak, eta noiz emango ditugun. Baina, batez ere, zehatz dezagun noiz itzuliko dizkiogun giltzak udalari". Hamaika urte egin ditu proiektuak, eta hamaika belaunaldi pasatu dira bertatik. Horregatik antolatu dute batzar irekia. Azken arnasa eman nahi nuke itsasoari begira abestu zuen Benito Lertxundik, eta Azken arnasa eman nahi nuke herritarrekin batera litzateke Elgetarentzat.

Mintzanet, euskaraz egiteko konexioa

Mintzanet, euskaraz egiteko konexioa

Eider Goenaga Lizaso

Ordenagailuaren aurrean eseri, kamera piztu, Skypera konektatu eta hortxe hasten da elkarrizketa. Alde batean Mariaje Barandiaran dago (Lazkao, 1958), eta beste aldean Martin Zabalza (Montevideo, Uruguai, 1980). 2014tik ezagutzen dute elkar, eta, ordutik, ia hutsik egin gabe, astero egiten dute hitzordua sarean. Helburua: gutxienez ordu erdiz euskara praktikatzea, euskaraz hitz egitea. "Ordu erdia berehala pasatzen zaigu, eta askotan ia ordubete ematen dugu hizketan", dio Barandiaranek.

“Ez dugu ezer artifiziala sortu behar jendea erakartzeko”

“Ez dugu ezer artifiziala sortu behar jendea erakartzeko”

Eider Goenaga Lizaso

Joan den astean aurkeztu zuen Usurbilgo Udalak herriko turismo eskaintzari buruzko gogoeta prozesua, zeina herritarrekin batera egingo duten. Turismo eskaintza definitzea dute helburu, baina gogoetak, eskaintzari baino gehiago, ereduari eta filosofiari erreparatzen dio. Xabier Arregi alkateak (Zubieta, Usurbil, 1964) dioenez, Usurbilek "benetakotasuna" eskain diezaioke bisitariari.

Olatu handien arrantzan

Olatu handien arrantzan

Ane Olaizola

Urte gutxiren buruan sona handia hartu du olatu handietako surfak. Gero eta gehiago dira olatu amaigabeen arrantzan dabiltzan surflariak, eta horren adibide da han-hemenka egiten diren nazioarteko txapelketak ugaritu izana. Euskal Herriko kostaldeak ematen dituen aukerez baliatuta, gaur egun surflari ugari dabil olatu erraldoiak hartzeko lehen lerroan borrokan, eta, kirol horren arriskua handi samarra bada ere, surflariek eurek "bizitzeko modu batekin" lotu dute jarduera.

Egutegia

Gaur hasita, bost kanporaketa eta finala izango ditu Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako bat-batekoak, eta beste sei idatzizkoak. Afari giroan izango dira bat-batekoaren saio guztiak, finala barne. Bat-bateko txapelketa Gaur. Zestoako Lau Iturri elkartean. Otsailak 23. Oñatiko Larrain-Gain elkartean. Martxoak 2. Orioko Aldapa elkartean. Martxoak 9. Ereñotzuko Ur-Mia elkartean. Martxoak 16. Anoetako Kuku elkartean. Apirilak 20 (finala). Lasturko Arruan Haundi baserrian....

Neurria aldatu diote aurten

Neurria aldatu diote aurten

Unai Zubeldia

Bere neurrian, ona da lehia, baina inguru atsegina, gertutasuna, konfiantza, aisialdia... Hori guztia eskaini nahiko luke Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak". Jokin Labaien Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko kideak azaldu duenez, "euskaraz bizitzeko, komunikatzeko eta ondo pasatzeko modu bat" da bertsoa. Eta erronka horri helduta, gaur hasiko da txapelketa, Zestoako Lau Iturri elkartean jokatuko duten bat-batekoaren lehen kanporaketan. Apirilaren 20an amaituko da, Deban, Lasturko Arruan Haundi baserrian jokatuko duten finalean. Bat-batekoaz gain, idatzizko lehiaketa ere izango du eskolartekoak. Martxoaren 6an izango da lehen saioa, Lezoko Gezala auditoriumean, eta martxoaren 16an azkena, Orioko ikastolan.