Ikerne Zarate
Pasaiako bokalean bateletan arraunean aritzen dira egunero Albaolak amaitutako ontziak probatzen, nahiz eta eguraldiak horretan ez duen laguntzen askorik. Albaola Itsas Kultur Faktoriak joan den irailean jarri zuen martxan Aprendiztegi Lance Lee Nazioarteko Ontzigintza Eskola, eta bertako ikasleak aritzen dira probaketa lanetan.
