Egitaraua

Atzo hasi zen Zaldibian Iztueta jaio zeneko 250. urteurreneko ospakizuna, Jose Inazio Ansorena musikariaren hitzaldiarekin. Abenduaren 29ra arte. Iztuetari buruzko erakusketa, Karreane kultur etxean, 17:00etatik 19:30era. Larunbatetan eta igandeetan, 10:00etatik 12:00etara. Azaroak 18. Iztuetaren testuen irakurketa ibiltaria, Zaldibian, 12:00etan Mugertzatik abitauta. Eta Zaldibiko lehengo eta oraingo dantzarien saioa, 18:30ean, Resti pilotalekuan. Azaroak 23. Gerardo Elortzaren hitzaldia: Iztuetaren garaiak eta lanak....

Dena gogoangarri egin zuen

Dena gogoangarri egin zuen

Aimar Maiz

Juan Inazio Iztueta Etxeberria koreologo eta dantzariak (Zaldibia, 17671845) hiru gerra ezagutu zituen bizi izan zen artean. Goseteak, tentsio politikoak, euskal hizkuntzaren eta kulturaren aurkako jazarpenak, ideologien gatazkak eta erregimen zaharraren eta berriagoaren arteko lurrikarak tokatu zitzaizkion parez pare, bere azalean orbantzeraino askotan. Garai gogorrak zizelkatu zuen euskal pizkunde aurreko pertsonaiarik esanguratsuenetakoa. Jaio zeneko 250. urteurrenean, hilaren 29an, Zaldibian bertan gogoratu, goratu eta omenduko dute Txuri ezizenarekin ezaguna zen herritarra.

Dantza goratu zuen kultua

Dantza goratu zuen kultua

A. Maiz
Polemista handia zen Juan Inazio Iztueta. Garai hartan, gizartean, polemika handia zegoen dantzen aldekoen eta kontrakoen artean". Jose Inazio Ansorena Donostiako musikariak ondo ezagutzen ditu Iztuetaren joan-etorriak.

Zazpi hilabetez kontsumo ohiturak aldatzen

Labore Oarso kontsumo elkarteak martxoaren 25ean zabaldu zituen ateak Oiartzungo Ugaldetxo auzoan, gertuko herritarrei bertako produktuak eta produktu ekologikoak eskura jartzeko asmoz. Egun, 565 bazkide ditu elkarteak, eta askotariko produktuak eskaintzen ditu 450 metro koadroko pabiloian. Elkarteko kideek zehaztu dutenez, egun ekoizle zuzenak dira hornitzaileen %50, manufakturatzaileak dira %35, eta banatzaileak beste %15. Produktuen jatorriari dagokionez, Euskal Herrikoak dira %95,...

Elkartasunaren ukendua

Elkartasunaren ukendua

Unai Zubeldia

Bake prozesuan falta den urrats garrantzitsuenetakoa egin nahi dugu guk: preso dauden herritarrak euren etxetik ahalik eta gertuen egotea". Dispertsioff ekinaldiko arduradunetako bat da Beñat Karrera (Orio, 1980), eta bi eguneko jaialdiarekin bozgorailu lana egin nahi dutela aitortu du. "2017an gauden arren, jende asko, oraindik ere, ez da jabetzen inguruko hainbat errealitatez, eta egoera hori amaitzeko eskatu nahi dugu ekimen honen bidez".

‘Dispertsioff’ ekinaldia

Bi eguneko egitaraua prestatu dute Orion Dispertsioff ekinaldiaren antolatzaileek. Gaur 19:00. Motxilaren Umea Rita Naveirak zuzendutako dokumentala eta mahai ingurua, Galtzarri gunean. Bihar 11:00. Porrotxekin, irriak, kantuak, dantza eta marrazkiak Xuarentzat, plazan. Ondoren, sagardoa eta pintxoak. 14:00. Herri bazkaria, Etxeluze gaztetxean. 18:30. Apalatxe taldearen kontzertua, Kolon Txiki tabernan. 22:30. Kontzertuak Etxeluze gaztetxean: Giranice, Sofa, Bar Remigio eta Itziarren Semeak. Ondoren,...

Gezurra egia bihurtzen dutenean

Leire Narbaiza

Los rojos separatistas incendiaron Guernica" (Gorri separatistek erre zuten Gernika) esan zioten gure amari eskolan, formación del espíritu nacional zeritzon ikasgaian, frankismo betean. Amak, oraindik gazteegi kontzientzia politikoa izateko, gezurra zela erantzun zion irakasleari; ondo baitzekien zer gertatu zen, bonbardaketatik bizirik irten zen baten alaba zelako, lekuko zuelako ama, zeinak etengabe kontatzen baitzuen apirileko egun horretan bizi izandako beldurra eta estutasuna. Gure amak lehenengoz egin zion horrela aurre sistemari, jarki zitzaion gezurrari; eta, ohikoa zen moduan, zigortu egin zuten, ebidentziak errepresioarekin estali nahian.

[Museora] Txokolateixia. Bisita gozo-gozo bat

[Museora] Txokolateixia. Bisita gozo-gozo bat

Eider Goenaga Lizaso

Txokolatearen usain gozoa lagun, gosaltzeko prestatzen ari dira Oihana Diaz eta Anton Azpiazu. Kanpoan dagoen hotzari eta euriari aurre hartzeko, katilukada txokolate baino erremedio hoberik ez da, eta hura berotzen ari da Azpiazu. 10:30ak dira, eta Oñatiko Txokolateixia interpretazio zentroak ireki berri ditu ateak; baita museo txikiari atxikita dagoen dendak ere. Txokolateixiako arduraduna da Oihana Diaz (Oñati, 1980), eta berak azaldu du zergatik ireki zuten txokolateari buruzko interpretazio zentro bat Oñatin.