[Herriz herri] Mutiloa. Natura eta patxada eskura

[Herriz herri] Mutiloa. Natura eta patxada eskura

Loinaz Agirre

Azkenaldian, Mutiloako Lurpe zabortegian Gipuzkoako hiri hondakinak hartzeko erabakiak eta albisteak ezagun egin du Goierriko 250 biztanleko herri hori. Hori baino askoz gehiago da, ordea, Mutiloa. "Naturaz inguratutakoa, lasaia, baketsua, patxada handikoa...", hitz horiekin deskribatu du herria Iñaki Ugalde alkateak. Nekazari giroko herria bada ere, hirigunetik gertu dago Mutiloa, N-1 errepidetik hamar minutura baitago.

Trenak hankamotz, 15 hilez

Trenak hankamotz, 15 hilez

Eider Goenaga Lizaso

Astelehena da, lanera itzultzeko garaia, Aste Santuko oporren ondorena. Horietako bat da Jaione Lapaza. "Banekien aldaketak zeudela Renfen, eta, umeak oporretan zeudenez, joan den astean autoz egin nuen lanerako bidea. Nik uste nuen bizpahiru eguneko kontua zela, baina, antza denez, luze joko du". Ez dago oker. Hamabost hilabete iraungo baitute trenbide sareko obrek Irun eta Errenteria artean.

ALDAKETAK

Lezo-Errenteria eta Irun arteko obrak direla eta, tren zerbitzuetan honako aldaketa hauek izango dira 2018ko uztail arte:

Abiadura handiari atea irekitzeko obrak

Abiadura handiari atea irekitzeko obrak

E. Goenaga Lizaso

Abiadura handiko trenari "Europarako atea irekitzeko" obrak egiten ari da Adif Astigarraga eta Irun artean, 2015etik. Europako trenbide zabalerara egokituko den hirugarren erraila eraikitzen ari dira. Errail horrek AHTak erabiltzen duen trenbide zabalera izango du, 1.435 milimetrokoa, eta Euskal Y-a amaitzen dutenean Espainiako eta Frantziako trenbide sareak lotzeko balioko duela dio Adifek —Espainiako Sustapen Ministerioaren menpeko enpresa da—.

Ama bakar izateaz “harro”

Ama bakar izateaz “harro”

Maialen Etxaniz
Ama bakarreko gero eta familia gehiago dago gaur egun. Halaber, guraso bakarreko familien %82tan emakumea da familiaburua. Hala ere, batzuen ustez, ama bakarreko familia eredua oraindik ez dago onartuta gizartean. Uste hori du Nazaret Rosado gasteiztarrak, BG Ama Bakarreko Familien Elkarteko kideak.

Estatistiken izenean, alertak

Estatistiken izenean, alertak

Unai Zubeldia

Alerta egoera, alerta-aurreko egoera eta egoera normala. Urtegiek egunero igaro behar izaten dute azterketa zehatza. "Baina lehen argazkia besterik ez da izaten hori", zehaztu du Josetxo Saizar Gipuzkoako Ur Kontsortzioko teknikariak. "Une jakin bateko zenbaki hotzak izaten dira horiek; ez daukate beste dimentsiorik". Horregatik ageri zen joan den astelehenean Lareoko urtegia, Ataunen, alerta egoeran. "Egun horretan urtegiak daukan ur kopurua aztertu, eta batez besteko historikoarekin alderatzen delako datu hori".

Kontzientziari zimiko

Kontzientziari zimiko

Olatz Mitxelena
Errealitatearekin zerikusia dauka hemen ikusiko duzun guztiak". Hala dio mezuak, eta horixe irakurriko du Pasaian egunotan ikus daitekeen erakusketara biltzen denak. Gipuzkoako Caritasek 50. urteurrena bete du, eta erakusketa ibiltaria antolatu du mende erdiko ibilbidea ospatzeko.

Angulak bakarrik falta dira

Angulak bakarrik falta dira

Unai Zubeldia

Gaur egun garena garai batean izan ginenaren ondorio dela jabetzea da gure nahia". Herriaren historiari lekua egitea, alegia. Zumaia, betidanik, "itsasoari begira" egon izan dela azaldu du Antton Garikano Zumaiako institutuko zuzendariak. "Sekulako ondarea eduki dugu. Baina azken 30-40 urteotan itsasoari bizkarra eman izan diogu askotan". Zumaiarraren hitzetan, "zabarkeria" horrek desegin du historiaren puska handi bat; baina herriaren iraganetik zati txiki bat berreskuratzea erabaki zuen institutuko irakasle eta ikasle talde batek. DBHko 3. mailako zazpi ikasle aritu dira angulatarako erabiltzen zen txanela ontzi tradizionala berritzen, eta martxoaren 31n uretaratu zuten.