Ikerne Zarate
Milaka kilometrok bereizten dituzte, baina, Bekoz Beko elkarteari esker, Pasaiatik hurbilago dago India, mila koloreen herrialdea. Ikuska film laburren lehiaketa antolatzen dute urtero Pasaian, eta Emea eta Anitza atalean emakumeei buruzko film labur bat aukeratu eta saritzen du beti Bekoz Beko elkarteak.
