Beldurra “emakumeen aurkako indarkeria da”

Maria Rodo de Zarate eta Jordi Estivill i Castany ikerlariek eta Emakundek espazio publikoari beldurra izatearen zergatiei eta ondorioei buruzko ikerlana aurkeztu zuten azaroaren 2an. 15 eta 26 urte arteko 70 neska-mutil elkarrizketatuta, beldurra ema...

Beldurrari, aurrez aurre

Beldurrari, aurrez aurre

Eider Goenaga Lizaso

Otsaila. Inauteriak, Tolosan. Gizon bat atxilotu zuten, neska bati ukituak egiteagatik. Ekaina, Ibarrako Gazte Festak. Bi neskak salatu zuten drogatu eta eraso egin zietela. Ekaina. Sanmartzialak Irunen. Lau neskak aurkeztu zuten salaketa, arrazoi beragatik. Uztaila. Madalenak, Errenterian. Neska bati etxerako bidean eraso egin zion gizonezko bat geldiarazi zuten bizilagunek, Lezon, neskaren oihuak entzun ondoren. Abuztua. Donostiako Aste Nagusia. Eraso matxista bat geldiarazi zuen kalean lekuko batek. Adibideak baino ez dira, zerrenda amaigabea baita.

Espazio publikoa, gaua eta festak ez dira neskentzat. "Baina, nahikoa da, nazkatuta gaude. Ez gara geldirik eta isilik geldituko, eraso bakoitzari erantzungo diogu, banako moduan eta talde moduan erantzungo dugu; baditugulako tresnak, badugulako zilegitasuna, eskubidea eta beharra eraso bati nahi dugun moduan erantzuteko". Farrukas taldeko kide Maite Arraizaren hitzak dira.

Mobilizazioak

Bihar, larunbata12:00etan, Tolosako kultur etxean. Informazio batzarra.Azaroaren 26an12:00etan, Lapurdi plazatik. Osasun publikoaren aldeko bizikleta martxa.

“Hau da garaia Tolosaldeko osasun zerbitzua publifikatzeko”

“Hau da garaia Tolosaldeko osasun zerbitzua publifikatzeko”

Maite Alustiza
Bost urte dira Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataforma (TOPA) mobilizatzen hasi zela, baina azaroa «erabakigarria» izan daiteke: «Hau da momentua». Bukatzear da Tolosako Asuncion klinikak eta Eusko Jaurlaritzak 2011n sinatu zuten hitzarmena, eta plataformaren arabera, Jaurlaritzak orain du aukera ituna ez berritu eta osasun zerbitzua «publifikatzeko».

“Egonkortasun” aurrekontua

“Egonkortasun” aurrekontua

Maite Alustiza

Hurrengo urterako aurrekontuak aurkeztu zituzten asteartean Gipuzkoako Aldundiko diputatuek Batzar Nagusietan, eta atzo hasi zuen diputazioak aurrekontu proiektuari buruzko elkarrizketa erronda alderdiekin. 838 milioi euroko aurrekontu proposamena egin du, aurtengoa baino %3,16 handiagoa. Markel Olano ahaldun nagusiaren arabera, "egonkortasun aurrekontua" da, "Gipuzkoak egun dituen erronka nagusiei erantzutera bideratuta". Abenduaren 23ko osoko bilkuran onartzea aurreikusi dute.

Gurpil gaineko etxeak, egunez

Gurpil gaineko etxeak, egunez

Asier Perez-Karkamo

Autokarabanentzako paradisua omen da Hondarribia, batez ere behe denboraldian. Horrela ageri da arloko gidetan, eta ez da harritzekoa. Uda amaitzearekin libre izaten da Hondartza auzoko aparkalekuan sartzea, eta egiten duenak ur lerroan bertan aparkatzeko aukera izaten du, eskuinean badia eta parean Kantauri itsasoa dituelarik. Udaberrira arte jende gutxi ibiltzen da hondartza aldean, eta lotarako leku paregabea bilakatzen da aparkalekua, paradisua.

Baina aurten ezusteko latza hartu dute iraileko festen ondotik Hondarribira etxe ibiltariarekin joan direnek. Aparkatu bai, eguna pasatu bai, baina eguzkia ezkutatzearekin batera udaltzainen abisua jaso dute: "Ezin zarete hemen geratu; lotarako beste nonbaitera joan behar duzue".

Erabiltzaileentzat ez ezik, udalentzat ere gune “erakargarriak” dira

Maite Alustiza

Bai Gipuzkoan eta baita Euskal Herrian ere, Hondarribia da autokarabana gehien biltzen duen lekuetako bat. Udaberrian, "asteburu on xamar batean", 100-150 erraz bil daitezkeela dio Jabi Saizek, Sorbeltz Autokarabana Erabiltzaileen Euskal Elkarteko kideak. "Erakargarritasun turistiko asko ditu, leku asko dago eta gauzak egiteko aukera ugari". Orokorrean Gipuzkoan gero eta zerbitzu hobeak daudela uste du Saizek, eta gero eta herri gehiagotan ari dira zerbitzuguneak jartzen. Legazpikoa da gunerik zaharrena; bederatzi bat urte ditu.

Erabiltzaileek ez dute "gauza handirik" behar: aparkatzeko toki bat, lasaia eta nahiko laua. Herri askotan hainbat zerbitzu ere ematen dituzte; besteak beste, ura eta estolda bat, azken hori ur zikinak botatzeko. Herri bakoitzeko udalaren arabera funtzionatzen dute guneek: "Batzuetan, aparkatzeko tokia doakoa da, eta ura kobratzen dute; besteetan, aparkalekua kobratzen dute, eta ura barne dago...". Donostiakoa, adibidez, "oso merkea" dela uste du Saizek, Donostia dela kontuan hartuta: "Neguan, hiru euro pasa balio du 24 orduz aparkatzeak, eta zerbitzuak dohainik dira; udan, berriz, sei euro pasa". Hirian bi gune dauden arren, batez ere Berion aparkatzen dute erabiltzaileek, unibertsitate inguruan. 40 autokarabanarentzako tokia dago, eta udan txiki geratzen da: "Jendeak inguruko ohiko aparkalekuetan uzten du, TAO ordainduta". Erabiltzaileentzat ez ezik, guneak izatea udalentzat ere "erakargarria" dela iritzi dio Saizek: "Kanpotar askok ibilbidea egiten du kontuan izanda non dauden puntu horiek".

Sorbeltz elkartea udalekin elkarlanean aritzen da, izan euren ustez beharrezkoak diren azpiegiturak proposatzeko, edo alderantziz, udalek eskatzen dizkieten aholkuei erantzuteko: "Arautegi zirriborro bat daukagu; guk udalei bidaltzen diegu, eta beraiek moldatzen dute beraien beharretara". Eusko Jaurlaritzarekin ere harremanetan izan dira turismo legeak edo turismo kanpamentuen dekretu berriak daudenean: "Duela hiru urte dekretu berri bat egin zuten kanpamentu turismoen inguruan, eta hor sartu zituzten autokarabanentzako guneak, gune pribatuak".

Duela hamar urte sortu zuten Sorbeltz elkartea. Internet bidez harremanetan jarri, eta 30 bat lagun batu ziren hasieran. Orduan ez zegoen orain dagoen autokarabana kopururik, eta gune gutxiago zeuden. Erakundeekin egiten duten lanketatik aparte, alde ludikoa ere badu elkarteak; urtean 8-9 aldiz biltzen dira, elkarrekin egon eta jendea ezagutzeko. Hamargarren urteurrena Oñatin ospatuko dute, azaroko azken asteburuan.

Iritsi zaie eguna sanmartinei

Iritsi zaie eguna sanmartinei

Maite Alustiza

Azaroaren bigarren asteburuan San Martin feria ospatzen dute Euskal Herriko hainbat herritan. Gipuzkoan ere, jai giroan murgiltzen dira San Martin egunaren bueltan, herri zein auzoetan: Ataunen, Zegaman, Araman, Urretxun, Gaintzan, Aian, Errezilen, Villabonan, Alkizan, Amezketan...

Feria entzutetsuenetako bat Zegamakoa da.

San Martin: Ataun eta Zegama

ATAUN

Gaur

11:00etan: txupinazoa. Ordu berean, meza, bertsolariekin. Ondoren, salda eta mokadutxoa, plazan.

12:30ean: artzain txakur lehiaketa.

14:30ean: kuadrillen eta jubilatuen bazkaria.

17:00etan: buruhandiak eta dultzaineroak, plazan.

18:45ean: Instant1ean argazki lehiaketaren sari ematea.

19:00etan: Ataun dantzan, euskal dantzen ikuskizuna.

20:00etan: Motza eta Otsein.

23:30ean: Occhi di Farfalla eta Huntza.

Bihar

11:00etatik 14:00etara: haurrentzako jolas parkea, plazan.

11:00etan: toka txapelketa, 16 urtez azpikoentzat. Jarraian, 16 urtetik gorakoentzat, Aizkoaten.

14:30ean: haurren bazkaria.

15:30ean: Eltzeitsuaren jolasa.

16:30ean: Molto moto txikien eta patineteen karrera (12 urtez azpikoak). Mahai-futbol txapelketa (12 urtetik gora).

17:30ean: mozorrotuen juntadizoa.

19:30ean: sagardo probaketa.

21:30ean: herri afaria.

00:00etan: Ezten Giro eta Joseba B. Lenoir.

Igandean

11:00etatik 14:00etara: azoka.

12:00etan: kantu poteoa.

12:30ean: VII. Ataungo Mondeju Beltz Lehiaketa.

17:00etan: Otsoak dantza taldearen saioa.

19:00etan: bertso saioa, karpan: Sebastian Lizaso, Onintza Enbeita, Uxue Alberdi eta Angel Mari Peñagarikano.

ZEGAMA

Bihar

09:00etatik 12:00etara: herriko abereen erakusketa eta lehiaketa.

09:00etatik 14:00etara: Aizkorri-Aratz parke naturaleko gazten salmenta pilotalekuan eta eskulangintza produktuen azoka.

11:00etan: Aizkorri-Aratz parke naturaleko gazten lehiaketa, pilotalekuan. Ordu berean, Eusko Labeldun Tolosako babarrunaren dastatzea, Altxuri herri eskolako patioan.

13:00etan: abere lehiaketako sari banaketa.

13:30ean: gazta lehiaketako sari banaketa. Ondoren, dastatzea.

17:30ean: buruhandiak plazan.

18:00etan: herritarren arteko eskuz binakako San Martin pilota txapelketako finalak.