Eider Goenaga Lizaso
Leintz Gatzagan dago Gatzaren Museoa. Eta herriaren izena eta izana bera zein inguruko paisaia gatzaren ekoizpenari zor zaizkiola azaldu du museoko arduradun Aitor Larrañagak (Azkoitia, 1977). Izan ere, inguruan dagoen iturburu batetik datorren ura gatz-ura izanik, erromatarren garaitik baliatu dute gatza ekoizteko. 1974an ekoitzi zen gatza azken aldiz, ekoizpen industrial moduan. "Kantitate handietan ekoizten zuten gatza XX. mendean, baina gatza dagoeneko elikagaiak mantentzeko behar ez izateak, batetik, eta itsasoko gatzagen ekoizpenarekin ezin lehiatzeak, bestetik, itxiera ekarri zuen".