Maite Alustiza
"Zer dakigu Kabulen duten bizimoduaz talibanen erorialdiaren ondoren? Eta turismoak Kanbodian dituen ondorioez? Eta Panamako egungo biztanleen identitateaz?". Halakoei eta beste hainbat galderari erantzuna ematen ahaleginduko da Bidasoaldeko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa. Bihartik azaroaren 26ra bitarte, Irunen eta Donostian jatorri ugaritako lanak ikusi ahal izango dira: Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Txile, Serbia, Italia, Grezia, Polonia, Portugal, Danimarka, Turkia, AEBak...