Kexez kexu, kexa betirako uxatzeko

Danel Agirre
Zerbitzari dabilen ezagun batek kontatu zidan baduela ostegun arratsaldero tabernara etortzen zaion espainiar kuadrilla bat. Agurtu, kafe merkeenarekin eseri, eta kexaka hasten omen dira astero, deiadarka, Berlinen eskandalutzat hartu ohi ...

[Museora] Sagardoetxea. Sagardoak badu bere etxea

[Museora] Sagardoetxea. Sagardoak badu bere etxea

Eider Goenaga Lizaso

Hogei sagardotegi baino gehiago daude Astigarragan. Non toki hobea sagardoari etxe bat egiteko? Sagardun Partzuergoak —Astigarragako Udalak, herriko zazpi kultur taldek eta sagardogileek 2003an sortua— ireki zuen museoa, 2006an, eta haren helburua, Leire Alkorta (Lasarte, 1982) museoko komunikazio arduradunak azaldu duenez, sagardotegietara joaten den jendeari "sagardoaren, sagardotegien eta txotx errituaren atzean dagoen guztia azaltzea da, eta sagardoaren sustapen soziokultural eta turistikoa egitea".

Hiru urte jazarpen homofoboa pairatzen

E. Goenaga Lizaso

Hiru urtez mehatxu eta irain homofoboak sufritu ostean, Pablo Campo Irungo Eskina Mosku tabernako jabeak gehiago ez isiltzea erabaki du. "Hau guztia muturreraino iritsi da", idatzi zuen tabernaren Facebookeko horman, urriaren 10ean. Ordutik, elkartasun, babes eta animo mezuak etengabeak izan dira —980 aldiz partekatu dute haren idatzia, eta 130 mezu baino gehiago jaso ditu, animoak emanez—, eta hedabideetan oihartzun zabala izan du salaketak. Urriaren 15ean, berriz, sare sozialen bidez zabaldutako deialdi bati erantzunez, 200 lagun inguru elkartu ziren Irungo Urdanibia plazan (Mosku), eraso homofoboak salatu eta tabernariari eta haren lankideei babesa adierazteko.

Bizitakoaren eta sentitutakoaren salaketa sare sozialetan egitea erabaki du Campok, hiru urteotan Eskina tabernako langileak bakarrik sentitu direlako, ez direlako babestuak sentitu. "Ni eta nire langileak iraindu egiten gaituzte, egunero: marikoi zikinak, bortxatu eta hil egingo zaituztegu zakila ahotik sartuta, putakumeak... Autoetatik eta furgonetetatik mehatxu egiten digute, lapurtu, eta edalontzietako edukia aurpegira botatzen digute, inoiz edalontzia ere bai. Lesio fisikoak eta moralak. Autoa hondatu didate, eta, ihes egin nahi dugunean, bidea oztopatzen digute. Hori guztia ahalbidetu egiten dute ertzainek eta Irungo Udalak, eta baita udaltzainek ere. Salaketak jarri ditugu gorroto, homofobia, eraso fisiko eta kalteengatik. Baina denak berdin jarraitzen du".

Hartu diren neurriekin kritiko agertu da Eskinako nagusia. Salaketak jarri ostean, hiru urtez Ertzaintzak eta Udaltzaingoak zehaztutako bideari jarraitu diotela azaldu du, baina horrek areagotu egin dituela bai babes gabezia eta bai erasoak. "Poliziaren protokoloa salatu nahi dugu, babesgabe sentitzen garelako eta erasotzaileen aurrean oso agerian uzten gaituelako", azaldu zuen Campok, salaketa egin ostean hedabideei eskainitako elkarrizketa ugarietako batean. "Legeak, horrelako kasuetarako ezartzen diren protokoloak oso prozesu luzeak dira, eta, bitartean, gu babesik gabe sentitzen gara".

Gainera, salaketak aurkeztu ondoren, erasotzaileen jokabidea are bortitzagoa izan dela nabarmendu du. "Egoera puntu batera iritsi da, non mehatxuak gorroto delitua direla esan duen Ertzaintzak, eta auziak bide penala hartu duen. Horrekin, erasoak larriagotu egin dira, gorroto handiagoa eragin du...". Langileei ez ezik, bezeroei ere oldartu zaizkiela azaldu du Campok. "Ez tabernara sartzeko esaten diete bezeroei, hiesa kutsatuko diegula".

"Inork ez luke horretara ohitu behar, baina ni ohituta nago irainak jasatera, eta pertsonalki ez dit min handirik egiten. Horrek sortzen duen giroak, ordea, bai, mintzen nau. Tabernaren bitartez auzoan lan soziokulturala egiten dugu, gure taberna irekia dago jende guztiarentzat, kolektibo guztientzat... aniztasuna gustatzen zaigu, sustatu egiten dugu, eta honek kalte eta min handia egiten digu", dio Campok.

Poliziaren bidea eta indarrean dauden protokoloak ez direla eraginkorrak sinistuta, halako erasoei erantzuteko beste modu bat behar dela uste du Eskinako nagusiak. "Benetan uste dugu Poliziaren jarduerak ez duela ezertarako balio; beste modu bateko lanketa behar du honek, sozialagoa, heziketarekin lotua".

Zenbakia: 880. Itxaron zerrendan daudenak

ITXARON ZERRENDAN DAUDENAKGipuzkoan egoitza batean sartzeko zain dauden adineko guztietatik 292k (%33) ez dute inolako zerbitzu edo laguntzarik jasotzen; 588 (%67) lagunek, aldiz, bai. Horietatik 160 eguneko zentroetan daude.Zentro pribatuetan. Le...

Zahartzeari aurrea hartuz

Zahartzeari aurrea hartuz

Olatz Mitxelena Orain arte udalen esku egon diren zahar etxeak aldundiaren eskumenekoak izango dira aurrerantzean, Gizarte Zerbitzuen 12/2008 legeak hala aginduta. Kudeaketa ereduaren aldaketari ekin ahal izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak Kabia erakundea sortu zuen aurreko legealdian, EH Bildu agintean zela. Gaur egun, Kabiak lau egoitza kudeatzen ditu: Azkoitiko, Elgoibarko, Villabonako eta Zumaiako zentroak. Beste hamabi ditu bere gain hartzeko. Prozesu...

Handitzearen kontra, ingurunea babesteko

Handitzearen kontra, ingurunea babesteko

Maite Alustiza

Gomistegi harrobia handitzeko proiektua abian da. Oñatin, Arantzazura daraman errepidearen inguruetan kokatzen da: bost bat hektarea ditu egun, eta handitzeak bikoiztea ekarriko luke. Udala proiektuaren kontra dago, eta alegazioa jarria dio harrobiaren ingurumen eraginaren azterketari. Mikel Biain alkateak azaldu duenez, "orokorkerietan" oinarritzen da azterketa hori, "suposizioetan", eta ez da propio bertarako egina. Hori horrela, handitzeko eskaera bertan behera utz dezala eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.