Eider Goenaga Lizaso
Plisti-plasta, plisti-plaust, mela-mela eta blai-blai. Halaxe dio Imanol Urbietak aspaldi egindako abestiak. Bota berri ta guzti irten naiz etxetik, gauez egin du-eta euria gogotik.

Eider Goenaga Lizaso
Plisti-plasta, plisti-plaust, mela-mela eta blai-blai. Halaxe dio Imanol Urbietak aspaldi egindako abestiak. Bota berri ta guzti irten naiz etxetik, gauez egin du-eta euria gogotik.
Hondartza. Hainbat jarduera egin daitezke euria ari duen egunetan: hondar bustiarekin jolastu, egur zatiak bildu, zaborrak jaso... Eguraldi txarrarekin maiz olatu handiagoak izaten dira, eta horrek asko erakartzen ditu umeak.
Kobazuloak. Euriaren kontrako babesleku egokia dira kobazuloak. Arrikrutzeko kobazuloan (Oñati) urak lurpean irekitzen dituen bideak eta eraikitzen dituen formak ikusteko aukera dute umeek; Ekainberrin, berriz, garai bateko gizakiek kobazuloetan egiten zuten bizimodua ikasiko dute. Etxean landu daitezkeen gaiak dira biak, bai aurrez, bai ondoren.
Mendia eta basoa. Usaina, kolorea eta paisaia bera aldatzen da euria ari duenean. Proposatu umeei lokatzetan zikintzeko, egun euritsuetan irteten diren animaliak bilatzeko, udan ia lehortuta dauden erreka txikiak eta ur-jauziak ikusteko...
Erreka eta urtegiak. Egun euritsuetan nabarmen aldatzen diren naturguneak dira ibaiak eta urtegiak.
Ordiziako Herri Antzokian egingo dute bihar, 19:00etan, Dar-dar Produkzioek antolatutako giza eskubideen film laburren lehiaketaren finala. Ondorengoak dira Ordiziako eragileek parte hartze prozesu bidez aukeratutako hamabi film finalistak.
Film labur finalistak
Metros utiles
Tablo-a
The photographer
Toro
The slow life Raúl Mico
Punishment Island
Brothers
Egun batean
Portrait of a wind
Tras los números
Beti bezperako koplak
Un día de campo
Ariane Vierbücher
Gizarte ekinbideko kooperatiba bat da Dar-dar Produkzioak. Artearen, kulturaren eta gizarte ekintzaren bidez, inguruko beharrei eta behardunei erantzuteko kezka eta konpromisoa dute. Asier eta Iker Zinkunegi anaia legorretarrak orain urtebete hasi ziren Giza Eskubideak Herrira proiektua lantzen, eta urte osoan hainbat ekintza egin dituzte herritarrak giza eskubideen inguruan sentsibilizatzeko.
Eider Bereziartua
Badira pertsona batzuk mugarik ezagutu ez eta mundua aldatu nahi dutenak. Gazte izanagatik ere, ez dute beldurrik beren ideiak plazaratu eta haiei eusteko. Horrela, besteen esanetatik urrunduz, beren bide propioa sortzen dute.
Maite Alustiza
Pedagogiaren esparrua jorratzen du duela 42 urtetik Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak —lehen Gipuzkoako Akordeoi Konfederakundea deitua—. Ikasleen motibazioa bultzatu nahi du, musika eskoletan eta kontserbatorioetan dabiltzanen artean. Asmo horrekin, beste urte batez Arrasateko Akordeoi Lehiaketak antolatu ditu; ohi bezala, hiru ataletan: Arrasate Hiria nazioarteko lehiaketa, Gipuzkoako lehiaketa eta Gipuzkoako jaialdia. Guztira 400 musikari batuko dira herrian, gaurtik igandera arte. Askotariko musika estiloak jorratuko dituzte: herri musika, jazza, klasikoa, garaikidea...
Hiru lehiaketa izango dira Arrasaten, gaurtik igandera arte. Honako hauek dira ordutegiak:Arrasate HiriaGaur. Kanporaketa fasea. 09:00etan eta 15:00etan, Amaia antzokian.Bihar. Bukaerako fasea. 15:00etan, Amaia antzokian.Igandean. Bukaerako fasea. 0...
Eider Goenaga Lizaso
Asteazkena da Ordizian. Plaza Nagusiko estalpea inguruko baserritarren postuek betetzen dute. Handik metro gutxira dago D'elikatuz, Elikaduraren eta Gastronomiaren interpretazio zentroa.
Danel Agirre
Goizeko hiruretan Eduardo Indari telefonoz deitu, eta ez nuen momentua behar bezala zukutzen asmatu. Hilabeteak neramatzan harekin lan egindako nire lagunari erreguka, haren zenbakia gordeta zeukala banekielako. Azkenean, mahai zapi batean idatzita pasatu zidan sanferminetan, eta urduriegi ipini nintzen. Marca-ko zuzendaria zen Inda orduan, baina plaza handiagoetarako prest zegoen zantzuak sobran antzematen zitzaizkion dagoeneko. "¡Hola marquistas!" agurrarekin abiatzen zituen bideo xelebre askoak eskegitzen zituen egunero bere egunkariaren webean. Ordu gutxira, Indacente izeneko anonimo batek bizkor erantzun ohi zion, Youtubera igotako parodia jenialekin. Opioa ziren guretzat, bai Inda eta bai Indacente. Pieza guztiekin zerrendak egin eta repeat-ean edukitzen genituen astebururo. Efektu lisergikoa zuten bideo haiek. Eta badute oraindik, egiaztatu berri dut eta.
J. Miranda
Olotzagabarrena baserrian jaio zen Patxi Garmendia (Hernialde, 1947). Herriko langilea izan da hogei urtetan: mantenu lana egiten eta ehorzle bezala aritu da. Olotza bailarakoek Tolosarako joera handiagoa izan omen duzue...Etxetik Tolosara j...
We are using cookies to give you the best experience on our website.
You can find out more about which cookies we are using or switch them off in .
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.