Asier Perez-Karkamo
Duela urte batzuk bazen Hondarribiko Psilocybe Musika Elkartean beiragile bat, Psilocybeneako lokaletan jartzeko argi gorridun lanpara polit batzuk sortu zituena. Fluoreszenteak ere baziren han, baina OTC taldeko hiru kideek nahiago zituzten besteak, gorriak, entseatzen gozoago egoteko: 'Kendu fluoreszente hori, eta jarri luz de putas', esan zuen behin musikarietako batek, eta barre egin zuten beste biek. Hirukoteko bik talde berria sortu zutenean, eta lehen kontzertuko kartelerako izen bat eskatu zietenean, esaldi hura etorri zitzaien burura: "Ba, jarri Luz de Putas, eta aurrerago aldatuko dugu", gogoratu du Mikel Tife abeslariak.