Ekonomia

Sumatzen da irteteko nahia

Sumatzen da irteteko nahia

Araba, Bizkai eta Gipuzkoa arteko joan-etorriak baimendu ostean, erreserbak nabarmen ugaritu dira turismoari lotutako negozioetan. Alabaina, itxaropentsu bezain kezkatuta daude sektoreko eragileak, COVID-19aren datuen azken asteetako bilakaera ez delako espero eta nahi bezain ona.

Erreleboaren esperoan, sareak betetzen

Erreleboaren esperoan, sareak betetzen

Hasi berria da antxoaren kanpaina, eta aurreikuspen onak dituzte arrantzaleek. Hala ere, antxoaren kuota kudeatzea beren esku egotea nahiko lukete, berdelarekin eta txitxarroarekin gertatzen den bezala. Aurrera begira, arrantzale gazteak ezin erakartzeak kezkatzen ditu gehien. Batez ere patroiak eta mekanikariak behar dituztela diote.

Uste gabeko kolpeari aurre egiten

Uste gabeko kolpeari aurre egiten

COVID-19ak eragindako pandemia ondorio larriak ari da uzten. Besteak beste, zuzenean eragin dio arlo ekonomikoari, eta zenbait sektore bereziki bolada gogorrak ari dira igarotzen; horien artean daude bidaia agentzietako langileak, mozorro dendetakoak, taxi gidariak eta ile apaintzaileak.