Ekonomia

Adostu direnak eta ez direnak

Adostu direnak eta ez direnak

Miren Garate

Korapiloak askatu gabe jarraitzen dute Gipuzkoako zahar etxeetako eta eguneko zentroetako lan gatazkan; are, inoiz baino estuago dagoela dirudi. ELAk deituta, greba hasi zuten abenduaren 13an, eta, aurrez akordiorik lortu ezean, urtarrilaren 10era arte iraungo du protestak. 2018ko irailetik 149 greba egun pilatuta dauzkate jada langileek, eta 179ra iritsiko lirateke urtarrilaren 10ean. Horrez gain, LAB sindikatuak beste hemezortzi greba egun egin ditu 2018ko irailetik. Lan baldintzak duintzeko eta zerbitzuaren "kalitate eskasa" hobetzeko eskatzen dute. Azaroaren 8an akordio bat hitzartu zuten enpresek UGT sindikatuarekin, langileen soldatak hobetzeko, baina gainerako sindikatuek gogorarazi zuten gatazka "hori baino zabalagoa" zela, eta mobilizazioekin segitzea erabaki zuten. ELAk ordezkatzen ditu langileen %60, eta LABek %20.

Errepideko altxorrak

Errepideko altxorrak

Ariane Vierbücher

Historia liburuetako orrialdeetan atzera eginda, iraganeko eta gaur egungo errealitatea markatu duten balentriak, egitasmoak eta sorkuntzak aurki daitezke. Lehen ibilgailua izan zen inflexio puntu garrantzitsuetako bat, gaur egun erosotasunaren eta segurtasunaren sinbolo dena. 1886ko uztailaren 3an, Benz & Co enpresak, Karl Benz buru zuela, gasolina motorra eta hiru gurpil zituen lehen ibilgailua egin zuen. Bada, liburuak alde batera utzita, automozioaren historiara gerturatzeko parada izango da bihar eta etzi, Beasaingo Motor Asteburuan, Udaletxeko plazan eta Plazazpin.

Ezkurra jangarria izan dadin

Ezkurra jangarria izan dadin

Jon Miranda
Supermerkatuetara begira egon beharrean basoak eskaintzen duenari erreparatzeko proposamena egingo dute bihar, 09:30etik aurrera, Larraulen. Libre parte har daiteke, baina antolatzaileek aurrez izena emateko eskatu dute, kultura@larraul.eus helbidean.

Elkarlana, bidea indartzeko

Elkarlana, bidea indartzeko

Iñaki Gurrutxaga

Mugikortasuna. Bizia. Indarra. Industria. Innobazioa. Goierri. Gipuzkoa. Globala. Hitz joko horretatik sortutako emaitza da Mubizing, Goierriko Mugikortasun eta Energia Kongresua. Datorren astean, hilaren 28an eta 29an, egingo dute Beasaingo Igartza jauregian, Goierri Valleyk antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta. Elkarteko enpresen arteko loturak sortzean eta berrikuntza sustatzean dago foroaren ernamuina, eta hainbat helburu ditu: mugikortasun eta energia sektoreetako errealitatea eta joerak ezagutzea, enpresen negozio ereduak egokitzearen inguruan hausnartzea, eta elkarteko enpresek eskaintzen dituzten lan merkatuko aukerak eta enpresa horien eta start up-en eskaintza ezagutzea. Horrez gain, talentuari ere plaza eman nahi diote, ikasleei eta profesionalei giza baliabideetarako departamentuekin lotura zuzena izateko aukera ematearekin bat.

Ez nirea eta ez zurea: gurea

Ez nirea eta ez zurea: gurea

Unai Zubeldia

Ez da solidaritate keinu soil bat, eta ez da etxeko gauzak beste bati bideratzeko prozesu huts bat. Truke ariketa bat da, gauzei beste bizitza bat emateko ahalegin bat". Amaia Otazo Kutxa Ekoguneko Kontsumo eta Ohitura jasangarri eta solidarioen arduradunak azaldu duen moduan, Kutxa Ekoguneak, laugarren urtez, Trukegune Sarea jarri du martxan aurten, lehen aldiz, Gipuzkoako hamar udalerrirekin batera. Joan den larunbatean ekin zioten proiektuari, eta urtarrilaren 7ra arte egongo da martxan.

Atera, atera, Mata Marketera

Atera, atera, Mata Marketera

Aitziber Arzallus
Aspaldian armairu zuloko iluna besterik ikusi ez duten arropei berriz distira egiteko aukera emango diete, bihar, Azkoitiko Matadeixen egingo duten II. Mata Market azokan. Helburua da inork erabiltzen ez dituen jantziak, oinetakoak eta osagarriak berrerabiliko dituen norbaiten eskuetara iristea.

Bi adarrek badutelako xarma

Bi adarrek badutelako xarma

Hegoi Belategi
Pedigridun txakur eta katu dotoreenak aukeratzeko lehiaketak oso ezagunak dira mundu osoan, eta baita Euskal Herrian ere. Katuak eta txakurrak, baina, txikiegiak dira, nonbait, Asier Etxeberria oiartzuarrarentzat; hark abelgorri handiei antzematen die dotorezia eta xarma.