Rebeka Calvo
Duela bi urte hasitako bidean beste geldialdi bat egingo du Lau Sasuak proiektuak. Oraingoan, Larraulen. "Ipar Euskal Herrian aritu izan gara orain arte, eta, lehendabizikoz, Hego Euskal Herrian ariko gara irailaren 23an. Oso berri pozgarria da. Euskaldunon arteko sareak funtzionatzen duen seinale da", azaldu du Mixel Etxekoparrek (Gotaine, Zuberoa, 1963), proiektuko txistulari eta kantariak. "Baigorriko ibarrean grabatu genuen diskoa, Bakarko elizan, 2016an", gogoratu du.