Gizartea

Maskotak, erizain lanetan

Maskotak, erizain lanetan

Kerman Garralda Zubimendi
Askorentzat familiako kide bat gehiago da etxeko maskota. Txakurra, katua, txoria... Edozein animalia izanda ere, berebiziko ekarpena egiten du kasu batzuetan. "Bularreko minbizia gainditu nuenean galdetu zidaten ea zein izan zen nire laguntzailerik onena".

Milioika urte atzera begira

Milioika urte atzera begira

Imanol Saiz

Nolakoa zen Euskal Herria orain dela bi milioi urte? Nolako garapena izan dute naturak berak eta bertan bizi izan direnek? Eta, nora doa egungo gizakia eta Lurra planeta? Galdera horiei —eta askoz gehiagori ere bai— erantzun diote Irungo Oiasso Erromatar Museoan, hilaren 9an ateak zabaldu zituen Aldaketa klimatikoa historian zehar erakusketarekin. Euskal kostaldearen historiari buruzko informazio zehatza ematen dute bertan, eta irudi eta arrasto ugari biltzeaz gain, natura zaintzearen aldeko apustua egin nahi izan dute.

Ordizia txiki guztiak plaza berean bilduta

Ordizia txiki guztiak plaza berean bilduta

Unai Zubeldia

Beldur gara ez ote garen ari biztanle paraleloak sortzen". Ainara Ormaetxea Harto Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun teknikariak azaldu duenez, gaur egun hirurogei herrialde baino gehiagotako biztanleak bizi dira herrian. "Eta %15,8 da atzerritarren kopurua". Datu horretatik kanpo daude Espainian jaiotakoak. "Horietako askok urte mordoa daramate gure herrian, baina beren artean elkartzen dira normalean, bertakoekin harreman askorik sortu gabe". Ormaetxearen hitzetan, "erabat ulergarria" da atzerritar horiek euren nortasuna mantendu nahi izatea. "Azken finean, gauza berbera egiten baitugu guk ere. Baina Ordiziaren barruan hainbat Ordizia daudela jabetu gara".

Elkarte txikien eta handien arteko oreka bermatu nahi du Kutxak

Elkarte txikien eta handien arteko oreka bermatu nahi du Kutxak

Unai Zubeldia

Bidea egiten ari da pixkanaka. 2016an lehen pausoa emanda, Kutxa fundazioak diruz babestuko ditu laugarren urtez Gipuzkoako hainbat gizarte eta kultura proiektu. 147 egitasmok jaso zuten laguntza lehen urtean, 161ek 2017an, eta 198k iaz. Gorako joera horri eusteko erronkarekin, dagoeneko zabalik dago 2019rako laguntza eskatzeko epea —abenduaren 10a baino lehen egin beharko da eskaera, eta Kutxa fundazioak 2019ko martxoaren 1erako egingo du lehen hautaketa—. "Hainbat eremutan proiektuak garatzen eta sustatzen dituzten erakunde horiei laguntzea da gure helburua", azaldu du Ander Aizpurua Kutxa fundazioko zuzendariak.

Pentsatzea bera aukera bihurtuz

Pentsatzea bera aukera bihurtuz

Unai Zubeldia

Gizartea pentsatzearen balioa handitzen ari dela uste du Ekai Txapartegi filosofo eta EHUko irakasleak (Zarautz, 1976). "Gero eta gehiago jabetzen gara pentsatzearen beharraz. Orain arte ezezaguna zitzaigun abiaduran garatzen eta aldatzen ari da mundua; gero eta konplexuagoa bihurtzen ari da dena". Eta, Txapartegiren ustez, aldaketa horretan pentsamenduak ematen dio balio erantsia gaur egungo eskulan kualifikatu eta ez teknikoari. "Errealitate horretan, filosofiarekiko jakin-mina areagotzen ari dela konturatu gara. Inoiz ez diogu uko egin pentsatzeari, baina bai, agian, filosofikoki pentsatzeari; espiritu kritikoari". EHUren Gipuzkoako kanpo proiekziorako errektoreordetzak babestuta, behar horri tiraka antolatu zuten iaz, lehen aldiz, Pentsatu! jaialdia.

Pribatutik publikora pausoa

Pribatutik publikora pausoa

Beñat Alberdi

Zerbitzu publikoak esku pribatuetara pasatzeko joera dago gaur egun, eta kontrako norabideko errealitate gutxi plazaratzen da normalean. Ezohikoa izaten da pauso hori, azken aldian zentzu bakarrean egin izan delako zerbitzuaren kudeatzailearen aldaketa. Hori bai, joera hori aldatu, eta kale garbiketa lanak berriro bere gain hartzea erabaki zuen duela bi urte Oñatiko Udalak; eta oso balorazio positiboa egin dute arduradunek.

Korronteen noranzkoan

Korronteen noranzkoan

Olatz Mitxelena

Itsas hondakin flotatzaileen bilketarako eta kudeaketarako tresna eraginkorrak lortzea. Horixe da Life Lema proiektuaren helburu nagusia, eta hainbat egitasmo jorratzen ditu bide horretan; herritarren inplikazio zuzena beharrezkoa duen bat, tartean: egurrezko ontzi txikiak uretaratzea. Planteamendua sinplea da berez: aurrez zehaztutako hainbat tokitan ontziak uretaratu, eta korronteak nora eramaten dituen aztertu, ontziak non porturatu diren jakinda korronteek bestelako hondakin flotatzaileak norantz eramango dituzten jakiteko.

Txakurrek 70 ardi baino gehiago hil dizkietela salatu dute artzainek

Txakurrek 70 ardi baino gehiago hil dizkietela salatu dute artzainek

Unai Zubeldia

Oso arduratuta daude Zaraia mendikateko artzainak. "Larrituta gaude, okerrera egiten ari delako egoera". Azken hiru asteotan hamabost artaldetako 70 ardi baino gehiago agertu dira hilda Debagoienean, Kurtzebarri, Degurixa eta Alabita inguruan. "Urriaren 13an hasi ziren erasoak", jakinarazi du Iñaki Oraa Arenaza artzainak. "Eta ordutik ia egunero ari dira agertzen ardiak hilda. Aurkitu ditugunak soilik dira horiek, desagertuta egon litezkeelako beste asko". Oraak jakinarazi duenez, inguru horretako artalde guztiak batuta, 1.500 ardi ibiltzen dira euren lurretan.