Gizartea

Erdigunea, Beizamara

Erdigunea, Beizamara

Imanol Garcia Landa

Euskal Herriaren, zazpi probintzien eta hiriburuen erdigune geografikoak argitaratu berri ditu Asier Iturralde informatikariak Iametza Interaktiboa enpresaren webgunean. Gipuzkoari dagokionez, Beizamako lurretan kokatu du gune hori, udalerri horrek eta Errezilgo eta Bidania-Goiazko mugek bat egiten duten lekutik oso gertu.

“Hau ez da kalitatezko zaintza”

“Hau ez da kalitatezko zaintza”

Eider Goenaga Lizaso

Honelakoa da gure lan egun baten hasiera. 08:00etan sartu, eta gaueko gertakarien partea ikusi ostean hasten gara lanean, 08:10ean. Dagokigun solairura igo, gela batera joan, atea jo, eta sartu egiten gara. 'Egun on! Zer moduz zaude?', pertsianak igo, erabiltzailea esnatu, oheko barra jaitsi, bainurako eserlekuan eseri, dutxatu, lehortu, azala hidratatu, jantzi, orraztu, bizarra egin behar bazaio bizarra egin, ordezko hortzak ipini, kolonia bota, eta gosaltzera eramaten dugu. 09:30ean gosariak hasi arte, sei bider egiten dugu gauza bera". Ana Sastrek hogei urte daramatza sektorean lanean; bere lantokian, Txara II egoitzan (Donostia), egunaren hasiera horrelakoa dela kontatu du.

Emakumeak ostalari

Emakumeak ostalari

Kerman Garralda Zubimendi
Duela ehun urte, gaizki ikusia zegoen emakumeak taberna giroan ibiltzea. Baina, giro hain maskulino hartan, ezinbestekoa zen emakumeen lana. Besteen mesedetan egindako lana zen, itzalekoa.

Mendea abereak haziz

Mendea abereak haziz

Mikel Iraola

Alejandro Goiak ez zuen ezagutu bere aitona Francisco Goia. Berehala izan zuen, ordea, haren lanaren berri, 7 urterekin hasi baitzen Legorretako Gurutzeta Txiki baserrian aitari eta osabari laguntzen.

Animalien salerosketan aritzen zen Francisco, eta, hura hil ostean, hark hasitako bideari jarraipena eman zioten Patxik Alejandroren aitak— eta Jose Ramonek osabak. Zaldiak, txekorrak eta esne behiak zituzten, gehienbat, eta, horiek hazteaz gain, baserriz baserri eta azokaz azoka ibiltzen ziren. Torrelavegaraino (Espainia) ere joaten omen ziren abereak erostera, Alejandrok gogoan duenez: "Oinez itzultzen ziren ganaduarekin. Bideko herrietan boluntarioak izaten ziren animalien garraioan laguntzeko. Egunetako bidaia izaten zen. Gainera, behiren bat bidean erditzen bazen-edo, gehiago atzeratzen zen itzulera".

Patricia del Rio: “Zesareaz jaiotako umeekin ere ‘azal-azal’ ukipena egiten dugu”

Patricia del Rio: “Zesareaz jaiotako umeekin ere ‘azal-azal’ ukipena egiten dugu”

Eider Goenaga Lizaso

Debabarreneko ESIan pediatra da Patricia del Rio (Abadiño, Bizkaia, 1984), eta edoskitze naturalaren aldeko BPSO programaren arduraduna da, Maribel Lopez erizainarekin batera. Bikaintasun programarekin hainbat urte daramatzate Mendaron, eta duela bi urte edoskitzeari buruzko argazki lehiaketa antolatzen hasi ziren. Hirugarrena da aurten, eta azaroaren 10era arte aurkez daitezke argazkiak. "Sentsibilizatzeko eta mitoak hausteko modu bat" dela dio Del Riok.

Aniztasun eskolak

Aniztasun eskolak

Eider Goenaga Lizaso

Lehenik eta behin argazkiak ikusi zituzten gelan, zortzi argazki. Horietako bakoitzak zer iradokitzen zien aztertu zuten Elgoibarko ikastolako DBH4ko ikasleek. "Irudimena erabiltzeko eskatu genien", azaldu du Pello Sarasuak, Intered gobernuz kanpoko erakundeko ordezkariak. Giza Eskubideen gaia ari dira lantzen, eta horrekin lotuta egin zuten argazkien ariketa.

Ordizia, bere aztarnen bila

Ordizia, bere aztarnen bila

Ariane Vierbücher

Ordiziako hiribilduaren 750. urteurrena ospatzen ari diren honetan, abian da Ordizia herri gisa noiz sortu zen argitu dezakeen ikerketa. San Bartolome ermitan egon daiteke gakoa. Herrigunetik kanpo dago ermita, eta ezezaguna da bisitari askorentzat. Eta bertako askorentzat ere aparteko garrantzirik ez duen tokia bada ere, hortxe egon daitezke Ordiziaren lehenengo aztarnak.

Eskutik helduta, indartuta

Eskutik helduta, indartuta

Unai Zubeldia

Espazioa behar dugu bezeroei beharrezkoa den kalitatea eskaintzeko". Urtez urte euren proiektuak sendotuta, oinarrian bat egin dute Elkar eta Gureak taldeek, eta 2020. urterako biek ala biek Donostiatik Usurbilera lekualdatuko dute euren egoitza nagusia. Michelin fabrikak dagoeneko erabiltzen ez duen lurzoru bat erosi, eta, 40 milioi euro inguruko inbertsioa eginda, bi enpresei "etorkizuneko erronkei erantzuten" lagunduko die gune berriak. 45.562 metro koadroko eremua da, eta 600-700 langile ariko dira lanean espazio horretan.