Maite Alustiza
Europan dauden sakelakoen %40 inguru urtero berritzen dira. Gailu baten balio bizitza hamar bat urtekoa da —bateria kenduta—; batez beste, ordea, urte eta erdi eta bi urte eta erdi artean erabiltzen dira, Alboan GKE gobernuz kanpoko erakundeak azaldu duenez. Ekonomikoki dakarren kostuaz gain, gizartean eta ingurumenean ere eragina du horrek. Eta eskuko telefonoak arduraz erabiltzeak asko lagun dezakeela sinetsita dago Alboan erakundea: Kongon mineralak erauzteak duen eragina murrizten, adibidez.