Imanol Garcia Landa
Collage eta kuraia hitzak nahastuta, Kuragge topagunea sortu dute hiru lagunen artean, kuragge.noizze.org helbidean. 2015eko abenduan jarri zuten martxan. Txarli Gesteira alegiarrak egin zien gonbita beste biei, Egoitz Irizar beasaindarrari eta Fer Apoa irundarrari, hiruren lanak webgune batean jartzeko. "Haien lanak Facebooken eta Twitterren ikusten nituen", azaldu du Gesteirak. "Sare sozialetan argitaratutakoa galduz joaten da, eta lanak nonbait biltzea falta zen, eskurago izateko. Komentatu nien webgunea sortzeko modua bazegoela, eta baiezkoa eman zuten biek".