Albisteak

50. urteurrena, berrogeialdian

50. urteurrena, berrogeialdian

Beñat Alberdi

Egoera bitxi asko sortu ditu koronabirusak, Oñatiko Oñatz dantza taldearena kasu. 1970ean sortu zuten, eta, 50. urteurrenaren harira, urte osorako, hilabetez hilabete, prest zeukaten egitaraua. Berrogeialdian sartu behar izan dute, ordea, urteurrena. Ez dute aurreikusi aurten ekitaldirik antolatzerik, baina, ekitaldirik gabe ere, urteurren berezia da nahitaez; 50 urteko historia daukate atzean.

Bolumena jaitsi beharrean

Bolumena jaitsi beharrean

Irati Saizar Artola

Kulturgileen eta, bereziki, musikarien abanikoaren parte dira disko bat grabatzean estudioan lanean aritzen direnak edo zuzeneko bat eskaintzean teknikari lanak egiten dituztenak. "Musikaririk gabe, ezer gutxi egin dezakete teknikariek, eta alderantziz", azaldu du Beñat Igerabide musikari, soinu teknikari eta estudioko lanetan aritzen den adunarrak.

Begi bat hurrengo hilabeteetan jarrita

Begi bat hurrengo hilabeteetan jarrita

Miren Garate

Errenta aitorpena aurkezteko modalitate mekanizatua martxan da Gipuzkoan asteazkenaz geroztik. Zerbitzu hori abian jarri duen Hego Euskal Herriko lurralde bakarra da, gainerakoek, koronabirusak eragindako egoera dela medio, atzeratu egin baitute aurrez aurreko arreta. Hain zuzen, horixe ari da izaten aurtengo ekitaldiaren berezitasun nagusietako bat: Internet bidezko modalitateak izandako gorakada —aste honetako datuen arabera, %60 igo da—. "Oro har, balorazio positiboa ari gara jasotzen zergadunengandik. Erraztasunak eman ditugu, telefono zerbitzua nabarmen indartu dugu, eta zergadunek antzeman egin dute", azaldu du Jokin Perona Ogasuneko zuzendari nagusiak.

Bankuaren azken agurra

Bankuaren azken agurra

Beñat Alberdi

Garaiak aldatuz doazela gauza nabarmena da. Auskalo nolakoa litzatekeen konfinamendua Internet egongo ez balitz. Harremanak sortzeko, esaterako, azken hamarkadan erabat aldatu da smartphone-en rola. Teknologiaren erabilerak berak zuzenean jo du Elgeta. Izan ere, bertako bulegoa ixtea erabaki du Kutxabankek. "Garai berrietara egokitzeko bidean hartu beharreko erabakia" dela argudiatu du bankuak. Udalak, berriz, "aukera murrizketatzat eta atzerapausotzat" jo du. Dirua ateratzeko leihatilak zabalik jarraituko du; arreta jasotzeko, ordea, Bergarara joan beharko dute herritarrek. Orain artean zeukaten banku bulego bakarra zen Kutxabankena. Eustat Euskal Estatistika Erakundearen iazko datuen arabera, 1.139 biztanle ditu Elgetak.

Segurtasun pedalkadak

Segurtasun pedalkadak

Rebeka Ruiz
Bizikleten erabilera sustatzea, osasunerako segurtasun neurri gisa; hori da Balazta elkarteak plazaratu duen proposamenaren gakoa. COVID-19 pandemiaren ondorioz gorde behar diren segurtasun distantziak bermatzeko modu egokia dela uste du bizikletaren aldeko Bidasoko elkarteak, eta, hori ardatz hartuta, proposamen landua helarazi die Irungo eta Hondarribiko udalei. Bizikleten erabilerarako «presazko neurri sorta bat» har dezatela eskatu dute.

Argazkiari daukan balioa ematen ikasteko

Argazkiari daukan balioa ematen ikasteko

Aitziber Arzallus
Argazki bat eta argazki on bat ez dira gauza bera. Argazki bat edonork egin lezake; argazki on bat, aldiz, ez. «Gaur egungo gazteek argazkiak ateratzeko joera handia dute; argazki pila bat ateratzen eta partekatzen dituzte egunero, sare sozialen bidez batez ere», azaldu du Mattin Solisek, Asmoz fundazioko kideak. «Baina, oro har, argazkilaritzarako grinarik ez dute; ez dakite zer prozesu dagoen argazki baten atzean». Argazkilaritza artea baita, ezagutza, denbora eta aritzea eskatzen duen diziplina bat.

Urte osoko diru iturria jokoan

Urte osoko diru iturria jokoan

Miren Garate

Udalek eta festa batzordeek jaiei buruz zer erabakiko zain daude hainbat enpresa. Uste dute gehienak bertan behera geratuko direla, eta, izatekotan, abuztukoekin eta irailekoekin dute esperantza pixka bat. Neguari begira jarrita daude, ez dakitelako nola pasatu beharko dituzten hilabete horiek.

Sega hartzeko aukera gutxi

Sega hartzeko aukera gutxi

Imanol Garcia Landa
Almitza sega elkarteak antolatzen duen Sega Ligaren lehenengo saioa maiatzaren 30erako aurreikusita zeukaten, eta, seguru asko, Altzoko San Ignazio festetan izango zen azkena, uztail amaieran.

Hiriburura, trenez

Hiriburura, trenez

Aitziber Arzallus

Mende eta laurden igaro da Zarautz eta Donostia trenbidez lotu zituztenetik. 1895eko apirilaren 9an inauguratu zuten trenbide zati hori, eta egun horretan bertan hasi ziren zerbitzua eskaintzen. Ordutik, Zarauztik Donostiara eta Donostiatik Zarautzera trenez joateko aukera dago, eroso eta azkar. Zarautz eta Donostia artekoa, ordea, proiektu handiago baten zati bat besterik ez zen izan. "Helburua zen Bilbo eta Donostia trenbidez lotzea", Juanjo Olaizola Burdinbidearen Euskal Museoko zuzendariaren hitzetan, "eta Zarautz eta Donostia arteko zatia izan zen azken-aurreko urratsa helburu hori lortzeko bidean".