Albisteak

Epaitegiak, kolapso arriskuan

Epaitegiak, kolapso arriskuan

Miren Garate

Bizi eta egoera ziurtagiria jasotzera joaterik izango ote zuen galdetzen zuen emakume batek www.justizia.eus atarian, beste herrialde batera bidali behar zuelako, eta epea agortzen ari zitzaiolako. Bidali ezean, pentsio bat jasotzeko eskubidea galduko zuela zioen, betirako. Webgune berean, beste batek kontatzen zuen zaintzari buruzko epaiketa baterako datu guzti-guztiak eskuan zituztela, eta epaiketa data ere, berez, finkatuta zegoela. Beharrezko segurtasun neurriak hartuta, halako epaiketak egiteko aukera aztertzeko eskatzen zuen, gurasoetako batekin egoteko aukerarik gabe, haur asko sufritzen ari direlako. Noiz ezkondu ahal izango diren da beste batzuen zalantza, eta naziotasuna sinatzeko hitzorduekin zer gertatuko den jakin nahi duenik ere bada.

Elkartasuna tokiko zerbitzuetara ere eramateko eskatu du Olanok

Elkartasuna tokiko zerbitzuetara ere eramateko eskatu du Olanok

Unai Zubeldia

Konfinamendu egoeran herritarrak balkoietan erakusten ari diren elkartasuna "kalera" ateratzeko eskatu du Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, neurriak leuntzen hasten direnean "tokiko denda, taberna eta jatetxeetara" joateko. Agerraldia eskatuta, herenegun Gipuzkoako Batzar Nagusietan eman zituen azalpenak Olanok —bezperan aurkeztu zuen Suspertze Ekonomikorako Plana, 28 milioi eurokoa—. "Oso gizarte solidarioa da gurea", adierazi zuen Batzar Nagusietan. "Eta funtsezkoa izango da aurrerantzean ere arduratsu jokatzea. Norberaren konpromisoak emango die arnasa denda, taberna eta jatetxe horiei, eta horri esker aterako dira zulotik".

Erromesen eraikinean beste erromesaldi bat

Erromesen eraikinean beste erromesaldi bat

Beñat Alberdi

Jakina da konfinamendua pertsona bakoitzak bere etxean edo bizi ohi den tokian pasatu behar duela. Zer gertatzen da, ordea, pertsona horrek etxerik ez badu? Koronabirusaren krisiak mahai gainean jarri du etxegabeen egoera; izan ere, bitartekoak aurkitzeko zailtasun momentu horretan agerian gelditu da batzuek akaso ez zutela behar beste bitarteko eskura. Egoera horri erantzunez, Debako Udalak +Geltoki aterpetxea egokitu du, eskualdeko gainerako udalerriekin elkarlanean. Donejakue bidea egiten dutenek ostatu hartzeko egokituta dago eraikina, eta orain etxegabeek bertan pasatuko dute konfinamendua bukatu arteko erromesaldia.

Euskal wikia elikatzen

Euskal wikia elikatzen

Imanol Saiz

Konfinamendu egun luzeak arintzeko proposamen berri eta berezi batekin heldu da Aitzondo Irungo euskara taldea. Etxetik bada ere, irundarren euskararen erabilera astintzeko lanean jarraitzen dute tinko, eta, bestelako egitasmoak tartean, datozen asteei begirako lehiaketa bat hasi berri dute: Irun astindu dezagun izeneko online txapelketa.

Sareko salmentak, gabon giroan

Sareko salmentak, gabon giroan

Miren Garate

Martxoaren erditik, alarma egoera indarrean jarri zenetik, premiazko produktuak saltzen dituzten dendek bakarrik dute zabaltzeko baimena, eta itxita daude gainerako guztiak. Aldi berean, ordea, zernahi eros daiteke Internet bidez. Gipuzkoako merkatariak biltzen dituen Dendartean elkarteko lehendakaria da Amador Biteri, eta "ez sinestekoa" iruditzen zaio egoera. Alde batetik, lehiaren ikuspegitik. "Bidegabekeria hutsa da: gu itxita eta plataforma digitalak salmentak, deskontuak, publizitatea eta nahi duten guztia egiten". Horrez gain, baita banaketan aritzen diren langileen eta herritarren osasunaren ikuspegitik ere: "Kutsatze arriskua saihesteko daude itxita dendak, eta zergatik ibili behar du beharrezkoa ez den produktu bat dakarren pertsona batek nire etxepean gora eta behera eta herrian alde batetik bestera?".

‘Zaindu maite duzun hori’

‘Zaindu maite duzun hori’

Beñat Alberdi

Egungo itxialdi egoeran badaude testuinguru hori bereziki pairatzen ari diren hamaika sektore, talde edo pertsona. Igandetik aurrera arindu egingo zaizkie neurriak etxeko gaztetxoenei, baina bestelakoa da herrietako komertzio eta denda txikien egunerokoa. Itxi zituztenetik berritasun gutxi izan du haien nondik norakoak. Egoera horren jakitun, Oñatiko Magnet kooperatibak esku hartzea erabaki zuen. Konfinamendua bukatu eta gero erabili ahal izango diren bonuak jarri dituzte herritarren eskura www.kuttuna.org web plataforman. Ruper Ordorikaren kantua hartu dute lelo gisa: Zaindu maite duzun hori.

Oholtzetatik urrun, bizirik

Oholtzetatik urrun, bizirik

Irati Saizar Artola
Kultura ere gogotik jo du koronabirusak eragindako alarma egoerak. Ilusio putzutan murgilduta zebiltzan musikari asko, kantu berriak jendaurrean jotzeko irrikan, edota disko berria noraino iritsiko zen ametsetan.

Aisialdi gunetik herri kirolera

Aisialdi gunetik herri kirolera

L. Goiburu

Herri kirolak lanean aritzetik sortu zirela esan ohi da. Aizkolariak eta egurra, arraunlariak eta itsasoa, harri jasotzaileak eta harria, sega mozketa eta belarra... Baina bada aisialdian edo denbora libretik sortutako herri kirolik ere. Bola jokoaren eta bolatokien kasua da hori.

Zahar etxeak, birusaren bazka

Zahar etxeak, birusaren bazka

Miren Garate

Telefonoz "zer moduz?" galdetu orduko lehertu da. Arnasa hartu du, eta "gaizki, baina hitz egin nahi dut" erantzun du. "Jendeak jakin egin behar du zer ari den gertatzen". Zahar etxe bateko langilea da (ez du izenik eman nahi). Koronabirusak gaixotuta, etxeko logelan dago bakartuta. Kontatu du birusak ez diola oso gogor erasan, buruko mina eta sukar pixka bat dituen arren, eta "gaizki" hori psikologikoa dela batik bat. "Deprimituta nago; pertsona koitadu horiek [egoitzako erabiltzaileak] nola dauden pentsatzen hasten naiz, eta ezin diot negar egiteari utzi". Emakumeak bular bistan, ez dagoelako batarik; serumak zeloekin itsatsita, eskegitzeko burdinak falta direlako; baliabide aldetik, ia ezer gabe gelditzen; eta jangela nagusia, "Ifema moduko zerbait" bihurtuta. Horiek dira eman dituen adibideetako batzuk. "Gauza oso larriak ari dira gertatzen. Guk pertsonak ikusten ditugu, baina goikoek, dirua bakarrik".

Etxean, baina klasean bezala

Etxean, baina klasean bezala

Imanol Saiz
Azken asteotan Euskal Herriko haur eta gaztetxoak klaseak etxeko ordenagailutik jasotzera ohitu dira, halabeharrez. Larrialdi egoerak irakaskuntzan sekula erabili izan ez diren formula berriak aplikatzera behartu ditu ikastetxe guztiak.