Albisteak

‘Obsesio’ hitza hiztegitik aterata

‘Obsesio’ hitza hiztegitik aterata

Unai Zubeldia

Buruz burukoa daukate elkarrizketa amaitzearekin batera. Astelehena da, eta Beñat Gaztelumendi (Añorga, Donostia, 1987) eta Alaia Martin (Oiartzun, 1987) Añorgara doaz entrenatzera. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako bigarren saioan ariko dira biak etzi, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian (17:00), eta "gorputzaldi ona aurkitu nahian" dabiltza azken egunotan. Duela lau urteko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean buruz burukoan aritu ziren biak, Illunben, eta Gaztelumendik egin zuen, azkenean, etxerako bidea txapela jantzita. Bertsozale gehienen begietara, aurten ere finalean sartzeko eta txapela janzteko lehian aritzeko hautagai argiak dira biak. Laugarren finala jarraian luke Gaztelumendik, eta hirugarrena jarraian Martinek.

Ez nirea eta ez zurea: gurea

Ez nirea eta ez zurea: gurea

Unai Zubeldia

Ez da solidaritate keinu soil bat, eta ez da etxeko gauzak beste bati bideratzeko prozesu huts bat. Truke ariketa bat da, gauzei beste bizitza bat emateko ahalegin bat". Amaia Otazo Kutxa Ekoguneko Kontsumo eta Ohitura jasangarri eta solidarioen arduradunak azaldu duen moduan, Kutxa Ekoguneak, laugarren urtez, Trukegune Sarea jarri du martxan aurten, lehen aldiz, Gipuzkoako hamar udalerrirekin batera. Joan den larunbatean ekin zioten proiektuari, eta urtarrilaren 7ra arte egongo da martxan.

Atera, atera, Mata Marketera

Atera, atera, Mata Marketera

Aitziber Arzallus
Aspaldian armairu zuloko iluna besterik ikusi ez duten arropei berriz distira egiteko aukera emango diete, bihar, Azkoitiko Matadeixen egingo duten II. Mata Market azokan. Helburua da inork erabiltzen ez dituen jantziak, oinetakoak eta osagarriak berrerabiliko dituen norbaiten eskuetara iristea.

Bi adarrek badutelako xarma

Bi adarrek badutelako xarma

Hegoi Belategi
Pedigridun txakur eta katu dotoreenak aukeratzeko lehiaketak oso ezagunak dira mundu osoan, eta baita Euskal Herrian ere. Katuak eta txakurrak, baina, txikiegiak dira, nonbait, Asier Etxeberria oiartzuarrarentzat; hark abelgorri handiei antzematen die dotorezia eta xarma.

Umorean nahiz bestela

Umorean nahiz bestela

Miren Garate

Nahi berezi bat zuen Unai Mendizabalek (Zizurkil, 1992) Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako aurreko fasean: "Orain lau urte ez bezala, pisuzko gaiei eta gai sozialei ahalik eta ondoena erantzuteko intentzioarekin joan nintzen". Umorea egiten duen bertsolariaren etiketa jarri zaiolako irudipena eduki izan du, eta, horren erakusle, saio arruntetan, gehientsuenetan, gai arinak edo umorekoak tokatzen zaizkio. Nabarmendu du etiketa hori ez duela zama moduan hartzen , ez duela negatibotzat. "Neu ere jabetzen naiz neure buruari luzimendu gehiago ateratzen diodala mota horretako gaietan, baina baneukan erakutsi nahi bat, beste mota batzuetako gaietan ere badakidala bertsotan egiten". Halako burutapenak eduki izan ditu Eñaut Martikorenak ere (Hernani, 1995). "Izan dut zaku horretan sartu izan nauten sentsazioa: 'Lau grazia botako ditu, baina gehiago ez eskatu tipo horri'. Edozeri buruz kantatzeko eta esateko zerbait badudala erakutsi nahiko nuke".

Beste hauteskunde batzuk alkate bila

Beste hauteskunde batzuk alkate bila

Beñat Alberdi

Azken urtebetean ez da izan hauteskunde gutxi. Espainiako politikariek akordioak lortzeko izan dituzten zailtasunengatik gertatu da hori, gehienbat; hauteskunde kopurua ugaritu egin du horrek: apirilaren 28an, Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak izan ziren; maiatzaren 26an, udal eta foru hauteskundeak eta Europakoak; eta, joan den igandean, Espainiako Kongresurako eta Senaturakoak, berriz ere. Leintz Gatzagan, dena den, hauteskundeak izango dituzte berriro. Maiatzeko udal hauteskundeetan ez zen aurkeztu zerrendarik, eta, ondorioz, igande honetara arte atzeratu zituzten bozak. Ezohiko herri bihurtzen duten beste hainbat errealitate berezi ere baditu, gainera, Leintz Gatzagak.

Inklusiora bidean, korrika

Inklusiora bidean, korrika

Aitziber Arzallus

Kros mistoa udazkeneko klasikoetako bat da Azpeitian. Hamargarren aldia izango da biharkoa. Aurten, baina, berrikuntzekin dator proba, Azpeitia Herri Hezitzailea ereduaren filosofia oinarri hartuta antolatu baitute. Horrek esan nahi du kirol proba batek berezkoa duen lehiakortasuna alde batera utzi, eta beste balio batzuk sustatzeari eman diotela garrantzia. Biharko lasterketa beste urrats bat izango da inklusiorantz.

‘Albizuri’, bizitza duen harria

‘Albizuri’, bizitza duen harria

Eneritz Maiz Etxarri

Lau urte pasatu dira Amezketako Albizuri Handi harria plazan ikusi gabe. Bihar, harri baldar hori udaletxeko bere txokotik atera, eta Albizuri Handi Txapelketa jokatuko dute Amezketan. 17:00etan hasiko da zortzi harri-jasotzaileren arteko lehia hori, Larrunarri pilotalekuan. Jokin Eizmendi, Gorka Etxeberria, Aimar Galarraga, Imanol Illarramendi Kortaberri, Aimar Irigoien, Xabier Peñagarikano Peña, Beñat Telleria Telleria IV.a eta Josu Urbieta izango dira parte hartzaileak.