Albisteak

Ipuinek batu dituzte bi aldeak

Ipuinek batu dituzte bi aldeak

Erik Gartzia Egaña

Oiartzunen txiki utzi dute Ozeano Atlantikoak sortzen duen aldea. Izan ere, proiektu bati esker, herriko hainbat haurrek bat egin dute Mexikoko Yucatan penintsulako Hunucma herriko haurrekin. Ipuinak dira hari komunikatzaileak. Hango ipuin batean oinarrituta, marrazki bizidunak sortu zituzten Yucatango haurrek, eta oiartzuarrek erantzuna eman diete, beste ipuin batean oinarrituta.

Jiu-jitsuak badu etorkizunik

Jiu-jitsuak badu etorkizunik

Maialen Etxaniz

Jatorria Japonian daukan kirola da jiu-jitsua. Euskal Herrian ez da futbola, saskibaloia edo esku pilota bezain ezaguna; ez dute telebistaz eskaintzen, eta haurrek ez dute eskola kirolean egiten. Baina Gipuzkoan bada herri bat non jiu-jitsua oihartzuna hartzen ari den; eta ez da gutxiagorako, bertan bizi baita jiu-jitsuko Espainiako eta Europako txapelduna: Jonathan Terron da haren izena (Urretxu, 1981), eta Azpeitin bizi da aspalditik. Udan egindako oporraldi batean ezagutu zuen jiu-jitsu kirola, eta orduz geroztik hori da haren "pasioetako bat". Orain, Azpeitiko gazteei transmititu die zaletasuna: hamabost lagun aritzen dira Terronekin jiu-jitsuan, eta nola borrokatu ikasten.

Bola jokoan ere lekua egiten

Bola jokoan ere lekua egiten

Loinaz Agirre

Herri kirol askotan gertatu izan den bezala, bola jokoa ere gizonezkoena izan da orain artean. Gabiriako bolatokiko hormako irudiak argi irudikatzen du hori: hainbat herri kirol daude margotuta bertan, eta gizonezkoak ikus daitezke guztietan; dantzan bakarrik ageri dira emakumezkoak. Baina egoera hori iraultzen ari da pixkanaka-pixkanaka, eta bola jokoan ere lekua egiten ari dira emakumezkoak; indartsu, gainera.

Laburretik osotasuna eraikitzen

Laburretik osotasuna eraikitzen

Unai Zubeldia

Dena hain azkar egin nahi dugun mundu honetan, film laburren mugimendua indartzen ari da ". Leire Lardizabal Topaguneko kide eta Laburbiraren arduradunak azaldu duenez, zortzi minutu nahikoak dira istorio bat kontatzeko. "Eta zortzi istoriorekin goza daiteke film bat ikusteko behar den denboran".

Taxilariak, geroaren beldur

Taxilariak, geroaren beldur

Eider Goenaga Lizaso

Gidariarekin alokatzen diren ibilgailuen konpainiek eta taxiek urte asko daramatzate espazio berean lanean. Bien arteko liskarrik ez da izan inoiz Gipuzkoan, Goio Alias Gipuzkoako Taxilarien Elkarteko presidenteak eta Jon Izagirre Suital konpainiako koordinatzaileak baieztatu dutenez. Baina, orain, beste aldagai bat sartu da ekuazioan, eta etorkizunean etor daitekeenaren beldur azaldu dira biak. Izan ere, 2009tik 2015era lurreko garraioa arautzeko legeetan (LOTT eta ROTT) aldaketa egin zuen PSOEren gobernuak; Omnibus legea jarri zuen indarrean, eta aldaketa haren ondorioak ari dira pairatzen orain. "Nolabait azaltzeko, ibilgailu gidaridunentzako VTC lizentzien liberalizazioa ekarri zuen lege hark, eta ordu arteko oreka hautsi egin zen", azaldu du Aliasek.

Zulo asko daude errepideetan

Zulo asko daude errepideetan

Unai Zubeldia

Azken boladako hotzaldi, izotz eta elur erauntsiekin ere bero-bero jarraitzen du giroak. Baldintza agirietan zehaztutakoa gauzatzeko nahikoa langile ez dagoela-eta, haserre daude errepidean mantentze lanetan aritzen diren langileak eta ELA sindikatua. Sindikatu horretakoak dira Gipuzkoako errepideen zaintzan lanean ari diren ABEE aldi baterako enpresa elkarteetako langileen %90 —150-170 langile guztira; Miramon, Urola Deba eta Goierrialdeko ABEEtakoak gehienak—, eta aldundiak zuzenean kontratatuta dauzka beste hogei bat langile. "Ez dira gai aldundiaren baldintza agirietan zehaztuta dagoena betetzeko ere, eta hori salatzen ari gara gu, ez besterik", azaldu du Igor San Jose ELAko eraikuntza eta errepideetako arduradunak.

Erabakitzeko, sukaldeko lana

Erabakitzeko, sukaldeko lana

Urko Etxebeste

Gipuzkoan biztanle gehien duen bigarren herrian, Irunen, azaroaren 18an egingo dute herri galdeketa, Gure Esku Dago dinamikak jada 84 herritan bultzatua eta egina. Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko iritzia bildu nahi dute, eta Hartu Hitza Irun izena jarri diote prozesu horri; bederatzi hilabete iraungo du. Getxoren ondoren (Bizkaia), tankera horretako galdeketa bat egingo den hiririk handiena da Irun; litekeena da Donostian ere kontsulta egun horretan bertan antolatzea.

Ahozkotasuna, ohi baino zabalagoa

Ahozkotasuna, ohi baino zabalagoa

A. Vierbucher

Euskal Herrian kontalaritzaren erreferentzia bihurtu da Ahoz Aho Nazioarteko Ahozkotasunaren Jaialdia, eta urtetik urtera zabaltzen eta aberasten ari da egitasmoa. Hasieran, ahozko adierazpideek osatu zuten jaialdiaren muina, baina bestelako proposamenei ere atea ireki diete gerora.

Tanta bat zirimiriaren erdian

Tanta bat zirimiriaren erdian

Beñat Alberdi

Erakunde terrorista baten eraginez atentatu bat izango balitz, inork ez luke zalantzan jarriko udal gobernuaren zilegitasuna ekimen judizial bat bultzatzeko". Hala dio Bergarako udalbatzak azken osoko bilkuran onartutako mozioak. "Nola ez da, bada, zilegi izango gure herrian hainbeste biktima eragin zuen estatu terrorismoaren ekimen sistematikoaren aurrean jarrera berdina izatea?". Udala osatzen duten zinegotzi guztiek eta alkateak aho batez onartu zuten deklarazioa. Testigantzak jasotzen hasi dira orain, ikerketa has dadin oinarria jartzeko. "Beste tanta bat gara krimenen aurkako zirimirian", azaldu du Elena Lete alkateak (EAJ). "Baina egiten dugunak balio izango du".