Albisteak

Etxekoak, aparraldi betean

Etxekoak, aparraldi betean

Aitziber Arzallus
Garagardo artisauaren sektorea aparraldi bete-betean da Gipuzkoan. Duela hogei bat urte AEBetan edo duela dozena bat urte Katalunian gertatu zen modu berean, geroz eta gehiago dira edari hori ekoizteari, kontsumitzeari zein saltzeari ekin diotenak.

Etxea jantziko dute azkenean

Etxea jantziko dute azkenean

Maite Alustiza
Nazioarteko folklore jaialdia, 1960ko urteak, Donostia. Herrialde ugaritako dantzariak zetozen, guztiak "zoragarri jantzita". Gainontzekoen aldean, hemengoak "pobre" ateratzen zirela gogoan du Ramon Garciak,.

Historiaren istorio ezezagunak

Historiaren istorio ezezagunak

Maite Alustiza
Ezaguna da 1813an Donostian gertatutako sarraskia: abuztuaren 31n hiria txikitu zuten tropa espainiar, ingeles eta portugaldarrek. Ez dira hain ezagunak, ordea, suntsiketa horren baitan gertatutakoak: ehunka emakume bortxatu zituzten.

80 urtean isilik egon den trena

80 urtean isilik egon den trena

Olaia Iraola

80 urte igaro dira Urolako burdinbideko langileak "askatasunaren eta balio demokratikoen alde egiteagatik" jazarriak izan zirenetik. 1936an, Gipuzkoako Aldundiko 1.051 langilek —horietatik 123 burdinbideko langileak— frankismoaren garbiketa prozesua jasan zuten, altxatuak herrialdean sartu ondoren.

Gerraren lehen asteetan normal jarraitu zuten zerbitzuarekin.

Emakume beteranoak, gorenean

Emakume beteranoak, gorenean

Ikerne Zarate
EAT Errenteriako Atletismo Taldeko emakume beteranoak onenen pare ariko dira lehian datorren hilabetean. Espainiako txapelketan parte hartuko dute, Antequeran (Malaga, Espainia), eta Gipuzkoako bakarrak izango dira, gainera.

Kalitatezko azterketa kate bat

Kalitatezko azterketa kate bat

Maite Alustiza

Sagardo dastatzea egin berri dute Fraisoro Landa eta Ingurumen Laborategian, horretarako propio egokitutako gelan. Bost dastatzailek zortzi lagin probatu dituzte: norberak bere txokoan, zerbitzatu dizkieten laginak puntuatu dituzte. Botiletan ez da etiketarik ikusten, baina fin ibili dira: "Hirugarrena eta seigarrena berdinak ziren, baina eurek ez zekiten, eta asmatu dute", azaldu du Domingo Merinok, Fraisoro Laborategiko zuzendariak.