Albisteak

[Herriz herri] Idiazabalen mamia

[Herriz herri] Idiazabalen mamia

A. Vierbücher

Idiazabal izen berbereko gazta ospetsuengatik da ezaguna, besteak beste. Urtero milaka bisitari jasotzen ditu, gaztaren ospeak erakarrita. Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroak eta Idiazabalgo Udalak lan handia egin dute bisitariari zerbitzu erakargarri batzuk eskaintzeko.

Aztertzaile gehiago aldarri

Aztertzaile gehiago aldarri

Ane Olaizola
Gipuzkoako autoeskoletako langileek duten egoera frenatu nahi dute. Azken urtean, gidabaimena ateratzeko aztertzaile kopurua erdira jaitsi da Gipuzkoan, eta, horrek azterketa praktikoen zerbitzua "kolapsatu" duela eta, protestak hasi dituzte.

Emakumezkoen errugbiari bultzada

Emakumezkoen errugbiari bultzada

Arkaitz Apalategi
Bultza Ordizia!", oihukatzen dute Altamira estadioan biltzen diren errugbi zaleek. Kirol horretan Gipuzkoa mailan tradizio handiena duten herrietako bat da. Ohorezko mailako taldeaz gain, kategoria guztietan dituzte taldeak.

Ekonomia sozialaren fabrika

Ekonomia sozialaren fabrika

Erik Gartzia Egaña

Izaera sozialeko ekonomiak eta ekintzailetzak gero eta presentzia handiagoa du Gipuzkoako ekonomian. Proiektu asko sortzen ari diren arren, ez da bide erraza izaten gisa horretako proiektuak aurrera eramatea. Horiek sustatze aldera, Koop Fabrika proiektua martxan jarriko dute aurten. Olatukoop sarea eta Lanki Mondragon Unibertsitateko Huhezi Fakultateko lankidetzaren ikertegia dira proiektuaren sustatzaile nagusiak, baita tokian tokiko eragileak ere.

Dock Of The Bay: hamargarrenak hogei dakartza

Dock Of The Bay: hamargarrenak hogei dakartza

Maite Alustiza

Atzera begiratzean "gaztetuta" ikusten dute euren burua Dock Of The Bay jaialdiko antolatzaileek; "ilusio handiz eta erne". Hamar urte egin ditu Donostiako Musika Dokumentalaren Zinemaldiak, eta, 2007az geroztik, zabalduz joan da: tarte horretan ekintza paraleloak sortu dituzte, emanaldietarako egun eta erakusleiho gehiago ditu, eta 10.000 ikus-entzule izatera iritsi da. Antolatzaileen arabera, jaialdia zinema dokumentalaren "erreferente" bihurtu da Europan, eta kultur ekitaldi garrantzitsu bat Donostian: musika dokumentalen zinemaren topagune bat.

Begiratu indartsuek duten samurtasuna

Begiratu indartsuek duten samurtasuna

Jon Miranda Labaien
Udan Amasako (Villabona) apaiz etxean egon ziren Saharako haurren erretratuak dira nagusiki proiektuaren ardatza, baina Amasahara egitasmoa ez da erakusketara mugatzen. Sentsibilizazio kanpaina izatea nahi dute.

[Museora] Barandiaranen pausoen atzetik

[Museora] Barandiaranen pausoen atzetik

Eider Goenaga Lizaso

Laminak, Basajaun eta Tartalo —Ataunen Torto esaten diote— ezagutzen ote dituzten galdetzen diete umeei, Jose Migel Barandiaran nor izan zen esplikatzen hasi aurretik. "Ume guztiek ezagutzen dituzte izaki mitologiko horiek, eta, ezagutza hori jaso badute, Barandiarani esker jaso dute, bestela galduta egongo lirateke jada", azaldu du Ainhoa Diez de Salazar Ataungo Barandiaran museoko arduradunak (Donostia, 1988).

Gutxiagorekin ere, posible da

Gutxiagorekin ere, posible da

Ariane Vierbücher

Ordiziako D'elikatuz elikadura eta gastronomia zentroak, hamaikagarren urtez jarraian, D'elikatuz Bizi kanpaina jarri du martxan, gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren eta jarduera fisikoaren inguruan sentsibilizatu eta heziketa eskaintzeko asmoz. Bizi d'elikatuz... eta mugituz!!! izenburupean, baliabide urriko pertsonentzako elikadura eta jarduera fisikorako ohitura egokiak erakusten ditu gidak.