Albisteak

Autoari, matrikula; eta txakurrari, txipa

Autoari, matrikula; eta txakurrari, txipa

Aitziber Arzallus
Esaerak dio txakurra dela gizakiaren lagunik onena. Eta lagunik onenek elkar zaintzen dute. Txakurrak ez du inoiz bazterrean utziko jabea, eta jabeak ez luke inoiz bazterrean utzi behar txakurra, ezta txakurra izateak berekin dituen ardurak eta betebeharrak ere.

Txuri-Urdin eta Sumendi aurrez aurre, bihar, Kopan

Espainiako Kopako Lauko Finala jokatuko dute asteburu honetan Donostian, Txuri Urdin izotz jauregian. Txuri-Urdin Sumendiren aurka ariko da bihar, finalerdietako lehen partidan, 18:00etan, eta Majadahondak eta Valdemorok jokatuko dute finalerdietako beste partida, 21:00etan. Bi irabazleak elkarren aurka ariko dira etzi, finalean, 13:45ean.

Ametsak egia bihurtzean

Ametsak egia bihurtzean

Olatz Mitxelena Gil

Aspalditik zuten elkarrekin dantzatzeko gogoa, urte askoan munduan zehar ikasitakoa etxean erakusteko grina, eta, aukerari gehiago itxaron gabe, haren bila joatea erabaki dute azkenean. Apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean, Gure Ametsa ballet gala zuzenduko dute Iker Murillok eta Lucia Lakarrak, Donostiako Kursaal jauregian, 19:00etan.

Zientziari errimak jarriz

Zientziari errimak jarriz

Unai Zubeldia

Albert Einstein, Habaneran; Marie Curie, zortziko txikian; Isaac Newton, puntu erantzunean... Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kultura Zientifikoko Katedra duela lau urte hasi zen zientzia silabatan neurtzen. Zientzialariak jendaurrean jarri zituzten, azalpen labur eta argiak eman zitzaten, eta bertsolariak errima bidez lotzen hasi ziren gehienentzat oso arrotzak diren kontuak. "Umorez, ironiaz, poesiaz eta jakinduriaz zientzia gizarteratzea" da Jakinduriek mundue erreko dau saioaren helburua.

Ondarea, esku onetan

Ondarea, esku onetan

Kerman Garralda Zubimendi
Arriskutsua da inguruko aberastasunei jaramonik egin gabe aurrera egitea, galera batzuek ez dutelako atzera bueltarik. Ondare historikoa galduz gero, berekin joango lirateke herri baten jatorria, nortasuna eta kultura.

Egun osoko egitaraua Hondarribian

Hondarribian ez dago AEKren euskaltegirik, baina hori ez da aitzakia Korrikaren inguruan egun osoko festa ez egiteko. Astelehenean, 00:54an, igaroko da euskararen aldeko lasterketa handik, eta, gaur, Korrika Txikia eta, lehen aldiz, Korrika Gaztea egingo dituzte. Bihar, berriz, egun osoko egitaraua atondu dute, eta karpa erraldoia jarri dute Kasino Zaharrean. Jaiari 11:00etan emango diote hasiera,...