Albisteak

Hiru herrialde, rap feministak elkartuta

Indarkeria Elkar Gurutzatuak jardunaldien barruan, rap feminista entzungo da kontzertu batean astelehenean, Tabakalerako Kluba aretoan, 19:00etan. Elena Caballero, La Basu, bizkaitarra; Brenda Straw, La Straw, El Salvadorkoa; eta Yela Quim kolonbiarra igoko dira agertokira. Rap aldarrikatzailea defendatuko dute hiru herrialdetako musikari horiek, eta sarrera doakoa izango da. Haurralde Fundazioak eta Batera2030-ek antolatuta, eztabaidarako gunea eskaini...

Bidea ez dadila orain amaitu

Bidea ez dadila orain amaitu

Kerman Garralda Zubimendi

Transhumantzia bideak jaten ari dira sastrakak, eta Jose Ramon Hidalgo abelbideetan adituak etorkizuna ez du argi ikusten. Gero eta jende gutxiago bizi da abereak ustiatzetik, eta Hidalgok kezka du transhumantzia ez ote den ekintza folkloriko bilakatuko. Batis Otaegi Arantzazuko Artzain Eskolako zuzendaria ez dago hain ezkor, tradizioa "modernizatu" egin dela azaldu du hark; "hil egiten da, bestela".

Hiru gatazka “potolo” mahai gainean

Gipuzkoako Foru Aldundiko Langile Batzordeak protesta egin zuen astelehenean, Tabakalera aurrean, aldundiak “gobernantza onaz” antolatutako jardunaldien harira. “Gobernantza berriaz ari dira hizketan, baina publizitate kanpaina handi bat da dena; etxe barruan justu alderantziz gobernatzen dute gero”, adierazi du Amaia Arruti Agirre aldundiko Langile Batzordeko lehendakariak (LAB). Arrutiren esanetan, “hiru borrokaldi potolo” dituzte esku artean, eta...

Akordioa: beste 48 suhiltzaile

Akordioa: beste 48 suhiltzaile

Eider Goenaga Lizaso

Gipuzkoako suhiltzaileek urte asko daramate langile gutxiegi direla salatzen. "Betidanik. Nik oroitzen dudanez, beti salatu izan dugu hori", dio Josu Merinok, LABeko ordezkari eta foru aldundiaren menpeko suhiltzaileen langile batzordeko kideak. Baina egoera hori okertu egin da azken hilabeteetan, eta, abenduaren hasieran, Legazpiko suhiltzaile parkea itxi behar izan zuten, ez zegoelako lau laguneko guardia osatzerik. Atzo, suhiltzaileen ordezkariek eta Gipuzkoako Foru Aldundikoek —Imanol Lasa Gobernantza diputatua da suhiltzaileen arduraduna— bilera bat egin zuten, eta foru aldundiak suhiltzaileen gutxieneko eskaerei erantzuten zien proposamen bat jarri zuen mahai gainean: beste 48 suhiltzaile kontratatuko dituzte, lan poltsatik, eta horrekin bermatuko dute guardia bakoitzean bost suhiltzaile egotea.

Ametzetatik errealitatera

Ametzetatik errealitatera

Asier Perez-Karkamo

Gizakiak esku hartu izan ez balu, Jaizkibel mendiaren ia %89 ametzez beteta legoke jada, %8 haritzez, %2 itsaslabarrak hartuko zukeen, eta gainontzekoa, haltzek, erreka ertzeko zuhaitzek. Ametzak izango lirateke hamar hektareatik ia bederatzi, eta, haritzak gehituz gero, %96tik gora lirateke. Egun, eremu osoaren %12 da basoa, eta ametzek mendiaren %6 baino ez dute betetzen.

Nahaspilari mugak jartzen

Nahaspilari mugak jartzen

Irati Saizar Artola
Sei egun falta dira sei eguneko festa hasteko, Tolosako inauteriez gozatzeko. Sei egun mozorrotzeko, txarangen atzetik saltoka ibiltzeko, zezenaren aurrean korrika egiteko edo zer gertatzen den banku batetik begiratzeko.

Ehun mila esker boluntarioei

Ehun mila esker boluntarioei

Kerman Garralda Zubimendi

Ehunmiliak ultratraileko antolatzaileek ez dakite ekitaldi txikirik antolatzen, eta handia izango da lasterketako boluntarioen lana aitortzeko prestatu duten festa ere: "Ekintzaz betetako egun bat antolatu dugu. Esaterako, badakigu gure boluntario asko gurasoak direla, eta, hortaz, haurrentzako puzgarriak, antzerkia, mendi ibilaldia eta abar antolatu ditugu. Jateko eta edateko guneak ere prestatu ditugu, musika emanaldiak, hitzaldiak...", azaldu du Mikel Valdivielso Ehunmiliak ultratraileko koordinatzaileak.

Iban Nikolai: “Mikromundu bat da hau, eta jende dezente mugitzen da inguruan”

Iban Nikolai: “Mikromundu bat da hau, eta jende dezente mugitzen da inguruan”

Eider Goenaga Lizaso

1997an, didjeriduak konkistatu egin zuen Iban Nikolai (Oiartzun, 1978), eta geroztik ez du askatu instrumentua. "Munduko haizezko instrumenturik sinpleena" izan arren, aukera ugari eskaintzen duela dio, eta, hori erakutsi asmoz, emanaldiak eskaintzen ari da herriz herri. Tolosako Hiru tabernan izan zen igandean; Donostiako Aurresku tabernan joko du martxoaren 15ean, eta Iruñeko Herriko tabernan, apirilaren 3an. Sei disko kaleratu ditu Nikolaik, eta musikari ezagun ugarirekin egin ditu kolaborazioak: besteak beste, Pascal Gaigne, Xabi San Sebastian, Zea Mays, Ibon Koteron, Briganthya eta Oreka TXrekin.