Albisteak

Pantaila laborategi bihurtuta

Pantaila laborategi bihurtuta

Unai Zubeldia

Bitxia izan zen ekimenaren sorrera. "Urtero Gustukoena izeneko saioak eskaintzen ditugu gurean", hasi du azalpena Joxean Fernandezek, Euskadiko Filmategiaren zuzendariak. "Eta Euskal Herriko pertsona ezagun bati bere film gustukoena aukeratzeko gonbita egiten diogu bertan. Filma proiektatu aurretik, aurkezpena egiteko eskatzen diogu beti, film hori zergatik gustatzen zaion azaltzeko argudio pertsonalak eman ditzan". 2016ko otsailaren 25ean hala egin zuten Pedro Miguel Etxenike zientzialariarekin ere, eta Stanley Kubricken Espartacus filma aukeratu zuen nafarrak. "Zinemaren eta zientziaren arteko loturaz hizketan hasi zen berehala, eta orduan pentsatu genuen oso ideia ona izan zitekeela bi arlo horiek lotzea".

Lizentziadun berrien ehizan

Lizentziadun berrien ehizan

Aitziber Arzallus

Triatloiko lizentziadunen kopurua jaitsi egin da azken bi urteotan. Horregatik, triatloia sustatzeko eta jendea lizentziak egitera animatzeko kanpaina abiatu du Gipuzkoako Triatloi Federazioak. "Gipuzkoako triatloi taldeei kanpainarekin bat egin zezaten eskatzea pentsatu genuen, jende gehiagorengana irits gaitezen", adierazi du Iban Perez federazioko presidenteak. "Triatloia ezagutarazteaz gain, jendeari lizentziak egiteko erraztasunak eman nahi dizkiogu". Zazpi triatloi taldek erabaki dute federazioaren kanpainarekin bat egitea: Aloña Mendik, Azkoitri Triatloi Klubak, Deba Extremek, Nik Tri Triatloi Taldeak, Trinko Lasarte-Oria Triatloi Taldeak, Ordizia Triatloi Taldeak eta Zarautz Triatloi Elkarteak.

Baserritik itsasontzira

Baserritik itsasontzira

Kerman Garralda Zubimendi
Egun, arrain txikiak eta material sintetikoak erabiltzen dira atunak erakartzeko, eta atzera gelditu dira iraganeko teknikak. Halere, ezagutza gal ez dadin, Aitor Buitronek, Donostiako Untzi Museoko hezkuntza arduradunak, lantegi didaktiko bat eskainiko du Ezkioko Igartubeiti baserrian, urtarrilaren 26an.

Salgai daudenak alokatuta

Salgai daudenak alokatuta

A. Arzallus

Etxebizitza oso gutxi daude errentan, eta are gutxiago gazteentzat. Bilatzen jakitea da kontua. Jone Arregik eta haren bikotekideak, esaterako, urtebete egingo dute aurki euren kontura bizitzen. 23 urte ditu Arregik, oñatiarra da, ikaslea, eta Azpeitian bizi da, alokairuan, iazko otsailetik. "Egia esan, dezenteko zortea izan genuen, pare bat hilabetean topatu baikenuen guretzako moduko etxe bat".

Beharretatik bitartekaritzara

Beharretatik bitartekaritzara

Josu Artutxa
Epaitegietako jarduna oso ondo ezagutzen duen bikote bat osatzen dute Elena Egigurenek eta Leire Inzak. Zuzenbide ikasketak egin zituzten biek, eta abokatu eta teknikari lan egin izan dute azken urteotan.

Ostegunean izango da Getariako Txakolin Eguna

Asteazkenean txotx denboraldia zabalduta, txakolinaren txanda iritsiko da ostegunean, San Anton egunarekin batera. Urtero bezala, Txakolin Egunarekin aurkeztuko dute Getariako Txakolinaren uzta berria. 12:15ean hasiko da ekitaldi nagusia, pilotalekuan, eta bertaratzen direnek aurtengo txakolina dastatu ahal izango dute gero. Gastronomiaren, euskal kulturaren eta txakolinaren alde lan egiten duten pertsona edo elkarteei omenaldi txiki bat egiten...

Emaitzak jasotzeko garaia da

Emaitzak jasotzeko garaia da

Unai Zubeldia

Hilabete askoko isileko lanaren ondoren, iritsi da bateko eta besteko iritziak pilatzen hasteko garaia. Aurreko urtekoa baino bizixeagoa dela, alkohol gehiago daukala, kolorez indartsuagoa dela... Tortilla, bakailao, txuleta, intxaur eta gazta artean, txoko askotan sagardoa izango da hizketagai nagusia hurrengo aste eta hilabeteetan. Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, hurrengo asteazkenean inauguratuko dute txotx garaia, Astigarragako Gartziategi sagardotegian, Sagardo Berriaren Egunarekin, eta maiatzeko lehen asteburura arte zabalik egongo dira sagardotegietako ateak.