Ariane Vierbücher
Konpromisoa, denbora, lanerako grina, ausardia, etorkizunean gizarte hobea edukitzeko borrokatzeko konstantzia edo iraunkortasuna, berdintasunaren balioen defentsa... Azken 25 urteotan, horiek guztiek eta beste hainbatek definitu dute Ordiziako Kimetz Emakumeen Elkartea. 25 urte. Erraz esaten da, baina 25 urtek askorako eman dezakete batzuetan. Tarte horretan, asko aldatu dira gauzak berdintasunaren alorrean. Egia da hori. Baina beste hainbat alorretan baino motelago gertatzen ari da aldaketa. "Bai, hor dago Martxoaren 8a. Aldaketaren hasiera izan zen egun hura, baina zer egin dugu ondoren? Aurrerapausoak eman behar dira", azaldu du Belen Balerdik.