Albisteak

“Herri lasaia da bizitzeko, eta ondo komunikatuta dago”

I. Garcia Landa
Joxe Mari Garmendia Ikaztegietan jaio zen (1961), bertan bizi da, eta bertan lan egiten du, udal langile moduan. Gaur egun, kiroldegian egiten diren ekintzen ardura du, eta liburuzaina da.Nola deskribatuko zenuke Ikaztegieta?Nire ustez,...

Adinik ez ikasten jarraitzeko

Adinik ez ikasten jarraitzeko

Eider Goenaga Lizaso

Inoiz ez da berandu. Beti da garaiz ikasten jarraitzeko, eta ideia horri eusten diote Helduen Hezkuntza Etengabeko (HHE) zentroek euren egunerokoan. Askotarikoa da, ordea, bertaratzen diren ikasleen jatorria, adina eta, batez ere, motibazioa. Bere garaian ikasteko aukerarik izan ez zuten adineko pertsonak, lanean oso gazte hasi eta ikasketak utzi behar izan zituztenak, gogo edo motibazio faltagatik nerabezaroan derrigorrezko hezkuntza bukatu ez zuten ikasle gazteagoak, lanerako edo oposizioetara aurkezteko DBHko titulazioa behar duten adin ertainekoak, titulazioa eskuratu ostean ikasten jarraitu nahi dutenak, gaztelera ikasten ari diren atzerritarrak... 2014-2015eko ikasturtean, Gipuzkoan, 8.304 ikasle aritu ziren Helduen Hezkuntzan.

Irakurtzen ikasiz, lanpostua amets

Irakurtzen ikasiz, lanpostua amets

E.G.L.
Asteartea da, eta Andoaingo HHE zentroan hiru ikasle baino ez dira ari lanean. Arratsaldez aritzen dira ikasle gehiago. Sahararrak dira ikasleetako bi, senar-emazteak, eta marokoarra bestea. Gazteleraz hitz egiteko gai dira hirurak, baina ez dak...

HHE zentroak Gipuzkoan

HHE HERNANI

Hernani eta Andoain

HHE ARRASATE

Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza

HHE OARSOALDEA

Errenteria, Pasai San Pedro eta Oiartzun

HHE DONOSTIA

UOHI- Urruneko hezkuntza

HHE Ignacio Zuloaga (Ategorrieta, Villa Salia eta Ondarreta)

HHE Herrera (Herrera)

HHE BERGARA

Bergara, Oñati, Soraluze, Antzuola eta Elgeta

HHE ZUMARRAGA-URRETXU

Zumarraga eta Legazpi

HHE EIBAR

Eibar, Elgoibar eta Deba

HHE BIDASOALDEA

Irun eta Hondarribia

HHE TOLOSALDEA

Tolosa eta Villabona

HHE GOIERRI

Beasain eta Ordizia

HHE LASARTE

Lasarte-Oria eta Usurbil

HHE UROLA KOSTA

Zarautz, Zumaia, Azpeitia eta Azkoitia

Esperantza elikatzeko bidea

Esperantza elikatzeko bidea

Maite Alustiza

"Gutxieneko beharrak bermatuak izateko, Saharako errefuxiatuak giza laguntzen mende daude erabat". Hala jaso zuen Saharako Ilargi Erdi Gorriak azaroan atera zuen txostenean. Nazioarteko erakundeei egin zien oharra: laguntzak gutxitzen ari dira, eta, egoera "are gehiago" okertzen bada, "ondorio larriak" egon daitezke. Ilargi Erdi Gorriaren eskari horri erantzunez, martxan da beste urte batez Piztu Itxaropena, Sahararen Aldeko Euskal Karabana.