Imanol Garcia Landa
Gipuzkoako herririk txikienetakoa da Orendain, baina ezin da ukatu oso dinamikoa dela. Herritarren parte hartzeari ematen zaion garrantzia nabarmendu du Gorka Egia alkateak (Orendain, 1978): "Aurreko legealdia hasi genuenean argi geneukan bideren bat aurkitu beharra geneukala herrian hartuko genituen erabakiak herritarren gehiengoaren iritziaren araberakoak izateko. Bost urteren ondoren, lasai esan dezakegu gaur egun herritar guztien araberakoak direla Orendainen hartzen diren erabakiak".