Asteko Gaiak

Herriari begirako hiria aldarri

Herriari begirako hiria aldarri

Irungo Artia auzoko zenbait biztanlek salatu dute autoari begirako hiria dutela, eta herritarrei zuzendutako eremuak galtzen ari direla; tartean, berdeguneak. Hain zuzen ere, badira egoera aztertzen ari diren erakundeak, eta Lurralde Jasangarrien Sareak ohartarazi du hiriak ez direla ez "jasangarriak", ez "inklusiboak".

Lur azpiko bideak eta zaborra

Lur azpiko bideak eta zaborra

'Tolosaldeko Ataria'-k, Oargi elkarteko hainbat kiderekin batera, eskualde horretako hainbat kobazulotan dagoen zaborrari buruzko dokumental labur bat egin du. Datorren udazkenean emango dute lehen aldiz, eta mahai inguru bat egingo dute ikus-entzunezkoan parte hartu dutenekin.

Herriari begirako kaia helburu

Herriari begirako kaia helburu

Gipuzkoako kostaldeko zenbait herritan auzokoek salatu dute herriko portua pribatizatzen ari direla. Mutrikun, portuaren luzapenak eta haren etorkizunak piztu dute kezka; Donostian, berriz, kaia herritarrengandik esku pribatuetara pasatzeak eta ondarea galtzeak.

Ingurumena jomugan

Ingurumena jomugan

Gipuzkoan lau parke eoliko egiteko proiektuak daude. Herri horietako auzokideak bildu egin dira, parkeek ingurumenari eta osasunari egin diezaieketen kaltearen beldur. Saretzearen eta herritarrak informatzearen garrantzia azpimarratu dute.

Lau hankako biztanle gehiago

Lau hankako biztanle gehiago

Azken urteetan Gipuzkoako txakur kopuruaren bilakaera goranzkoa izan da, eta pandemiaz geroztik hazkundea bizkortu egin dela nabaritu dute zenbait adituk. Horrek, ordea, pozaz gain, beldurra ere eragiten die: gustura daude, gehiago adoptatzen direlako; baina beldur dira, abandonuak ugaritzeko arriskua ikusten dutelako.