Asteko Gaiak

Obrak badu emakume aurpegia

Obrak badu emakume aurpegia

Eraikuntza, gizartearen begietara, oso sektore maskulinoa izan ohi da; emakumezkoak gutxiengoa izan dira beti, eta horren ondorioak jasan behar izan dituzte. Hori aldatzen ari dela uste dute, ordea, eta parekidetasunerako bidea, luzea bada ere, aurrerapausoak ematen ari dela.

Motxila, boligrafoa eta ziztada

Motxila, boligrafoa eta ziztada

Ikasturtea eta jende pilaketak bueltatzear, ikasleen immunizazioak kezka piztu du. Osasun agintariek txertatzeko deia egin diete gazteei, eta, hain zuzen ere, horiek dira gehiengoa Donostiako Illunbeko txertaketa eremuan. Dena dela, etxekoen babesak kezkatzen ditu gehien gaztetxoak.

Kirolerako oztopoak, bistara

Kirolerako oztopoak, bistara

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak hamar barrera identifikatu ditu, eta dekalogo batean jaso ditu. Herritarrei eskatu die ikusten dituzten oztopoen eta hobekuntzen berri emateko, eta 'Kirolbarrerak.eus' ataria prestatu du ekarpen horiek guztiak biltzeko.

Hiltzera bidalitako gipuzkoarrak

Hiltzera bidalitako gipuzkoarrak

Bigarren Mundu Gerran laurogei gipuzkoar deportatu zituzten nazien kontzentrazio esparruetara. Orain bi aste, Gipuzkoako Diputazioak omenaldia egin zien, eta han izan ziren senideetako batzuk ere. Esan dute orain ari direla gertatutako gauzak jakiten, etxe batzuetan gutxi hitz egin baita gaiaz.

Nola daude haurrak?

Nola daude haurrak?

Ikasturtea amaitzear da, eta uste baino hobeto joan dela diote gehienek. COVID-19aren transmisioari begira hala izan dela onartuta ere, haurren bueltan aritzen direnek azaldu dute osasuna modu zabalagoan ulertu behar dela.

Pandemia kutsuko agintaldia

Pandemia kutsuko agintaldia

Ekainaren 15ean bi urte beteko dira Gipuzkoako udalak osatu zirenetik. Iñaki Arregik, Anuska Esnalek, Maider Lainezek eta Oier Oiarbidek lehen aldia dute alkatetzan, eta orain arteko lanaz hitz egin dute; aurreneko hiruren kasuan, lehen beste talde bat zegoen agintean haien herrietan.

Pandemia, obsesioen hauspo

Pandemia, obsesioen hauspo

Elikadura portaeren nahasmenduak ugaritu egin dira koronabirusaren pandemia hasi zenetik. Kasuak, gainera, ohi baino larriagoak izaten ari dira. Yolanda Iglesias Gipuzkoako Acabe elkarteko psikologoak esan du konfinamenduak, harreman sozialak murriztu izanak, sare sozialek eta abarrek ez dutela batere lagundu.

Legea dute Damoklesen ezpata

Legea dute Damoklesen ezpata

Gipuzkoan, Donostiako Bideberri institutuan ikasten dute bakarrik dauden migrante adingabeek. Lagunberri programa dute han. Institutuko ordezkariek diote ikasteko gogoa eta gaitasuna izan arren, ikasleek ikasketak utzi behar izaten dituztela sarri, 18 urte betetzerako lana behar izaten dutelako.