gipuzkoa

Pausoz pauso elkarbizitzara bidean

Pausoz pauso elkarbizitzara bidean

Elkarbide paseoak sortu zituzten iaz Urretxun, pandemia garaian. Helburua da bakarrik daudenei irtenbide bat ematea eta jatorri, aniztasun eta kultura ezberdinetako herritarrak saretzea. Ekainaren amaierara arte izango dira martxan.

Balea, plastikoa ikusarazteko

Balea, plastikoa ikusarazteko

Debako Udalak 'Ur (h)ondoan garden' kanpaina jarri du martxan, uda osoan itsasoko eta ibaietako zaborrez kontzientziatzeko. Herriko eragile askok hartu dute parte. Altzairuzko balea batek irudikatuko du kanpaina.

Bertso ttikietan

Leire Narbaiza Burumakur dabil jendea nire inguruan, behintzat. Estresatuta eta agobiatuta. Kurtso amaieran gaude, eta normala da kantsatuta egotea. Baina aurtengo neke arruntari egoerarena ere gehitu zaio. COVID-19aren esperientzia, gerra haizeak, prezioen igoera, lanetan gero eta exijentzia handiagoa, klima aldaketaren mehatxua, ondoez emozionala (I can’t get no satisfaction) satisfazioa topatu ezina… No future oihukatzen zen...

Prestatzen, eskaera handitzen denerako

Prestatzen, eskaera handitzen denerako

Hileta zibil bat nahi izan arren, hildakoaren senideek askotan ez dute jakiten nondik hasi ere zeremonia prestatzen. Etorkizunean halakoen eskaerak gora egingo duelakoan, aretoak eta ordenantzak egokitzen ari dira udalak eta hileta zerbitzuak ematen dituzten enpresak.