gipuzkoa

Hauspoa zabaltzeko pausoa

Hauspoa zabaltzeko pausoa

Irati Saizar Artola
Trikitia jotzen hastean, hauspoa zabaldu egin behar izaten da lehen notek melodia sor dezaten. Bada, hauspo hori irekitzen hasi berri da Tolosaldean, Hauspotuz izenarekin sortu baitute trikiti elkarte berria.

Iazko gatazka

Iazko uda beroa izan zen Gipuzkoako hondartzetan. Eta ez eguraldiagatik, sorosleen protestengatik baizik. Gurutze Gorriari eta udalei eskatu zieten lan baldintzak gutxienez igerilekuetako sorosleek dituztenekin parekatzeko, baina, haiek kasurik egiten ez zietela ikusita, protestak hasi zituzten. Azkenean, bakea sinatzeko gai izan ziren, grebara joan beharrik gabe. Eskatzen zutena Soldata igoera. Gutxienez igerilekuetako sorosleek adina kobratzea....

Erlojuaren aurka, baretze bidean

Erlojuaren aurka, baretze bidean

Aitziber Arzallus

Bihar hasiko dute hondartza denboraldia Donostian. Horrek esan nahi du hiriburuko lau hondartzak —Kontxakoa, Ondarretakoa, Zurriolakoa eta Santa Klara uhartekoa— honezkero prest izan beharko lituzketela eguzki gosez dauden donostiarrak eta bisitariak hartzeko. Eta prest izan beharko lituzketela hondartzetako zerbitzuak ere, nahiz eta hilaren 15era bitartean murriztuta jardun haietako batzuek. Badirudi azkenean hala izango dela, eta bihartik uda guztietan duten itxura bera izango dutela Donostiako hondartzek. Baina gauzak ez dira egon batere argi, bihartik sorosle lanetan ariko direnek asteartean oraindik ez baitzekiten lanposturik izango zutenik ere.

Zarautzen, Mutrikun eta Deban, sorospen zerbitzuak, esleitzeko

Zarautzen, Mutrikun eta Deban, sorospen zerbitzuak, esleitzeko

A. Arzallus
Donostian bihar hasiko dute hondartza denboraldia, eta, denboraz larri antzean ibili diren arren, bada okerrago dabilen beste herri bat: Zarautz. Han, nahita ere, ezingo diote bihar eman hasiera hondartza denboraldiari, hango udalak oraindik ez baitu gauzatu hondartzako sorospen zerbitzuaren esleipena.

Pantailak ezkutatzen duen errealitatea

Pantailak ezkutatzen duen errealitatea

Karmele Uribesalgo Alzola

Nerabeek maitasun erromantikoaren inguruan dituzten online ohiturak, balioak eta usteak nola eraikitzen dituzten aztertu nahi izan dute Gipuzkoako Medicus Mundik, Farapi kooperatiba elkarteak eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateak. Ikerketa egin dute bikote harreman horiek online ikuspuntutik nolakoak diren jakin nahian. Gida batean argitaratu dituzte ondorioak, eta Euskal eta perutar nerabeen harremanen kudeaketa birtualean aldaketa sustatzeko gida izena eman diote lanari. Hainbat jarraibide eta dinamika proposatu dituzte dokumentu horretan, sentsibilizazioa eta prebentzioa helburu hartuta. Gipuzkoako hainbat gaztelekutara eta ikastetxetara joan dira ikerketarako datuak eta informazioa biltzera; tartean, Bergarako Ipintza institutura. Tailer bat eskaini zieten DBHko 3. mailako ikasleei, eta txostena garatzeko baliatu dute hor bildutakoa.

Sabiñanigorako prestatzen

Sabiñanigorako prestatzen

Aitziber Arzallus

Hiru aste barru jokatuko dute aurtengo Quebrantahuesos txirrindularitza proba, Sabiñanigon (Aragoi, Espainia). Galdu ezinezko ekitaldia da gipuzkoar askorentzat. Zenbakiak dira horren adierazgarri: 29. aldia izango da aurtengoa, eta 47 herrialdetako 11.500 txirrindularik parte hartuko dute. Proba luzea egingo dute 9.500ek, berrehun kilometrokoa; Treparriscos izeneko proba motza, berriz, beste 2.000k, 85 kilometrokoa. Askoz gehiago izan ziren, ordea, bi proba horietakoren batean parte hartzeko izena eman zuten txirrindulariak: 20.000, hain zuzen ere. Antolatzaileek zozketa bidez erabakitzen dute nork parte hartuko duen eta nork ez.

Egitaraua

Ondorengoa da Irungo Harrera Sareak biharko antolatu duen egitaraua: 11:00. Judas Arrietarekin mihise margotzea eta Garabateando solidarioa. Ondoren, DJ Jawata. 12:00. Armiarma Cie zirkua. 12:10. Berto magoa. 12:40. Dantza garaikidearen tailerra. 13:15. Kontzertua: Maribop. 14:00. DJ Afamad Orquestina. 15:00. Herri bazkaria. 16:00etatik aurrera. Kontzertuak: Ane Garcia, Gari Amundarain eta Jon Martin, Sergio Patxuko eta Ibai...

Sareak ehuntzen jarraitzen du

Sareak ehuntzen jarraitzen du

Imanol Saiz

Ia urtebete da irundarrek migratzaileen beharrak asetzeko apustu kolektiboa egin zutela. Joan den udan, hirian handitu egin zen Europa iparralderako bidean ziren Afrikako migratzaileen fluxua. Erakundeen inolako babesik gabe geratu ziren orduan ehunka eta ehunka lagun. Halere, Irungo Lakaxita guneko ateak zabal-zabalik aurkitu zituzten lehen egunetik bertatik, gauetik goizera irundarrek sortu zuten Irungo Harrera Sarearen dispositiboari esker.