Beñat Alberdi
A-8 errepidea etxe ondoan eraiki zioten Joseba Olazabali (Mendaro, 1964). Hamaika arazo sortu dizkio egoerak, kutsadura, kasurako, baina azken urteetan zarata jarri du jomugan, eta soinua baretzeko panelak ditu helburu. Protestarako, originaltasuna erabili du lanabes: errepidetik ikusten den txoko batean biolina jo eta kartelak jarri ditu, besteak beste, 2016. urtetik. Aldunditik iritsi zaion 2.000 euroko isunak ez du lagundu egoera hobetzen.