gipuzkoa

Babes onena, mendiak zaintzea

Babes onena, mendiak zaintzea

Eider Goenaga Lizaso
Greziatik etorri dira aurten mendi suteen irudiak eta suteek eragindako kalteen datu beldurgarriak. Galiziatik eta Portugaletik etorri izan dira aurreko urteetan. Gipuzkoan, ordea, 2015. urtera egin behar da atzera.

Belaunaldi eta arreta berriak

Belaunaldi eta arreta berriak

Itzea Urkizu Arsuaga
Sortze bidean da EHLAES, Euskal Herriko Lehen Arretako Egoiliarren Sarea. Ideia sortu ondoren, elkarte berria zer izatea nahi duten eta zer izango den erabakitzeko jardunaldia antolatu zuten joan den ekainaren 22an.

Abisu soila baino gehiago?

Abisu soila baino gehiago?

Unai Zubeldia

Igotzen ari da itsasoko uraren tenperatura. Datu objektiboa da hori. "Aztiren datuen arabera, itsas gainetik 100 metroko sakoneraraino neurtutako uraren tenperaturak batez beste gradu erdia egin du gora 1986tik orain arte [itsasoan, Pasaiatik hamahiru kilometrora neurtzen dute tenperatura, 100 metroko sakoneran]". Manuel Gonzalez Azti-Tecnaliako teknikariak eman ditu datu horiek.

Uraren tenperatura

uztaila urtea batez bestekoa 1947 20,8 1950 23,1 1954 19,3 1955 21,0 1958 19,2 1959 22,2 1974 19,9 1976 22,2 1977 19,7 1980 18,8 1981 19,3 1983 21,9 1989 22,4 1993 19,9 1996 22,1 2002 19,4 2003 22,4 2005 22,7 2006 23,5 2011 20,4 2013 22,8 2015 22,7 2017 21,1 2018 23,7 Abuztua urtea batez...

Kortxoak kentzeko milaka era

Kortxoak kentzeko milaka era

Imanol Saiz

Hondarribiko kale, plaza eta txoko ikusgarrien argazki eta postalen bilduma erraldoia edukitzeagatik ezagutzen dute askok Jose Mari Lopez hondarribiarra. Paisaien irudiak biltzea da haren zaletasunetako bat, baina ez bakarra. Orain dela hamazazpi urte egin zuen topo, lehenengoz, ardo eta sagardo botilak irekitzeko kortxo-kentzekoekin, eta, ordutik, milaka pieza biltzea izan da Lopezen zaletasun nagusia. Hondarribiarraren lanari esker, etxeko edo elkarte gastronomikoetako mahaietatik museoetako beira arasetara egin dute jauzi kortxoak kentzeko milaka pieza klasikok.

Beñat Hach Embarek: “Erakutsi dugu txikitik ere gauza handiak egin daitezkeela”

Beñat Hach Embarek: “Erakutsi dugu txikitik ere gauza handiak egin daitezkeela”

Eider Goenaga Lizaso

2014an Loiolako (Azpeitia) Herri Harresian parte hartzeagatik atxilotu, epaitu eta zigortu zuten bi lagunetako bat da Beñat Hach Embarek (Ormaiztegi, 1989). Esteban Orbegozo eta biak joan den ostiralean egon ziren Azpeitian, Eleak-Libre mugimenduak antolatutako eskertza ekitaldian. Izan ere, ia 25.000 euroko kostua eragin zien haien kontrako prozedurak, eta Eleak-Librek dirua biltzeko kanpaina bat abiatu zuen iazko urte amaieran. Zazpi hilabete eskasean lortu dute dirua batzea.

Glad is the Day

Egunez zein gauez izango dira kontzertuak musika jaialdian: BIHAR Dabadaba 22:00-00:00. TBA. 00:00-03:00. Baieztatu gabeko DJa. 03:00-06:30. Huntley & Palmers DJa. Le Bukowski 22:00-23:30. Baieztatu gabeko DJa. 00:00-01:30. Sum$hee DJa. 01:30-03:00. Maquinista. 03:00-04:30. Blami DJa. ETZI Kristinaenea (gune nagusia) 12:00-12:30. Raitx. 12:45-13:30. Koban. 13:45-14:15. Sara Mansilla. 14:30-15:00. Txarkey. 15:20-16:00. Javier Sun. 16:20-17:00. Rukula. 17:20-18:10. Los...

Kristinaenea, musikaz blai

Kristinaenea, musikaz blai

Xabier Regil Agirre
D onostiako Kristinaenea parkea musikaz beteko da berriro, Glad is the Day jaialdiarekin. Aurreko hiru urteetako erantzun ona ikusita, laugarrenez jarraian antolatu dute jaialdia Dabadaba eta Le Bukowski aretoek eta Donostia Kulturak, elkarlanean.

Egutegia

Ondorengo hamasei egunetan entzun ahal izango dira Ospakizun kanpaiak Donostiako Untzi Museoaren atarian: Urtarrilak 20. San Sebastian eguna. Martxoak 19. San Jose eguna. Donostiako arotzen San Jose kofradiako zaindaria. Berpizkunde Egunaren hurrengo igandea. San Telmo eguna. Zumaiako marinelen kofradiako zaindaria. Maiatzak 2. Bonantzako Kristo santua. Pasai Donibaneko marinelen kofradiako zaindaria. Maiatzak 15. San Isidro eguna....

Sueltoan, baina biak batean

Sueltoan, baina biak batean

Aitziber Arzallus

Ez bat, ez bi eta ez hiru. Amets Amubietak (Azpeitia, 1997) eta Larraitz Larrañagak (Azpeitia, 1999) dozenaka txapel, zapi eta garaikur dituzte etxean. Azkena joan den astean bertan eskuratu zuten, Errenteriako Madalen jaietan, Gipuzkoako Dantza Sueltoko 69. Txapelketa irabazita. Duela bi urte ere jantzi zuten Gipuzkoako txapela, eta Amubietak 2014an ere bai, ordukoan Maialen Aldalur bikotearekin. Baina ez pentsa horregatik oraingoak ilusio txikiagoa egin dienik. "Normalean, hiru edo lau bikoteren artean izaten dugu lehia, baina desberdina izaten da egun bakoitza, eta aurrez sekula ez dugu jakiten zeinek irabaziko duen", dio Larrañagak. "Gainera, askotan epaimahaiaren iritzia ez da bat etortzen zeuk izan dituzun sentipenekin. Horregatik, irabazteak beti ematen du sekulako poza", Amubietaren arabera.