gipuzkoa

Pribatutik publikora pausoa

Pribatutik publikora pausoa

Beñat Alberdi

Zerbitzu publikoak esku pribatuetara pasatzeko joera dago gaur egun, eta kontrako norabideko errealitate gutxi plazaratzen da normalean. Ezohikoa izaten da pauso hori, azken aldian zentzu bakarrean egin izan delako zerbitzuaren kudeatzailearen aldaketa. Hori bai, joera hori aldatu, eta kale garbiketa lanak berriro bere gain hartzea erabaki zuen duela bi urte Oñatiko Udalak; eta oso balorazio positiboa egin dute arduradunek.

Korronteen noranzkoan

Korronteen noranzkoan

Olatz Mitxelena

Itsas hondakin flotatzaileen bilketarako eta kudeaketarako tresna eraginkorrak lortzea. Horixe da Life Lema proiektuaren helburu nagusia, eta hainbat egitasmo jorratzen ditu bide horretan; herritarren inplikazio zuzena beharrezkoa duen bat, tartean: egurrezko ontzi txikiak uretaratzea. Planteamendua sinplea da berez: aurrez zehaztutako hainbat tokitan ontziak uretaratu, eta korronteak nora eramaten dituen aztertu, ontziak non porturatu diren jakinda korronteek bestelako hondakin flotatzaileak norantz eramango dituzten jakiteko.

Txakur jabeei arduraz jokatzeko eskatu die EHNEk

“Ezer baino lehen argi utzi nahi dugu ez gaudela txakurren askatasunaren kontra, baina arduraz joka dezaten eskatu nahi diegu jabeei”. EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna arduratuta dago ardiak jasaten ari diren erasoekin. “Gero eta larriagoa da aske eta kontrolik gabe dabiltzan txakurren arazoa”. Aldundiek arauak zehaztuta dauzkatela gaineratu du EHNEk, eta kasu bakoitzeko zigorrak ere...

Txakurrek 70 ardi baino gehiago hil dizkietela salatu dute artzainek

Txakurrek 70 ardi baino gehiago hil dizkietela salatu dute artzainek

Unai Zubeldia

Oso arduratuta daude Zaraia mendikateko artzainak. "Larrituta gaude, okerrera egiten ari delako egoera". Azken hiru asteotan hamabost artaldetako 70 ardi baino gehiago agertu dira hilda Debagoienean, Kurtzebarri, Degurixa eta Alabita inguruan. "Urriaren 13an hasi ziren erasoak", jakinarazi du Iñaki Oraa Arenaza artzainak. "Eta ordutik ia egunero ari dira agertzen ardiak hilda. Aurkitu ditugunak soilik dira horiek, desagertuta egon litezkeelako beste asko". Oraak jakinarazi duenez, inguru horretako artalde guztiak batuta, 1.500 ardi ibiltzen dira euren lurretan.

Ibilbideak

Hiru ibilbide prestatu dituzte Zura elkarteko kideek. Legorretako udaletxearen aurrean jarri duten informaziopanelean hasten dira denak. Wikiloc atarian jasota daude ibilbide guztiak. Koate bidea. Zailtasun txikiko bidea, ordubetean egiteko modukoa. 3,2 km dauzka. San Joan Iturri bidea. Zailtasun txikikoa, baina luzeagoa: 7,2 km dauzka eta 2.40 ordu behar dira. Burdingurutzeta bidea. Biderik luzeena eta teknikoena:...

Goizeroko nire momentu kutuna

Danel Agirre
Maite dut errutina. Ezusteko bisitek, desorduko mandatuek zeharo aztoratzen naute. Eta inoiz ez naiz zoriontsuago, egitura berdin-berdina duten lauzpabost egun kateatzea lortzen dudanean baino, bere erritual guztiekin.

Ohiko sendabelarrak

Arbiburua. Katarroa sendatzeko aproposa. Arbia bueltan ireki, azukrea bota, eta, kendutako zatia tapa gisa jarrita, egun batzuetan freskuran edukita sortzen den likidoa hartu behar da. Axeribuztana. Pixaren infekzioa arintzeko infusioan hartzea izaten da onena. Babarrunaren leka belarra. Azido urikoa jaisteko da ona; infusioan hartzen da. Berbena. Bronkioak garbitzeko baliatzen da. Arrautzaren zuringoa, olioa eta eskukada...