gipuzkoa

Zahartze programatua

Leire Narbaiza

Apiril hontan beteko ditut nik nahi baino urte gehio", kanta nezake, Ruper Ordorikaren Bertso berriak abestia parafraseatuta. Egia esatera, artikulu hau irten orduko beteta izango ditut urteok; nahiko nukeena baino zaharragoa naiz, alegia. Zenbaki biribila, eta hamarkada aldaketa. Latza! Urtebetetze eguna okasio berezia dela baderitzot ere, nire asmoa ez da zorion agur gehiago jasotzea —baina opariak hartzeko beti prest nago, kar, kar, kar—, digitu aldaketa beti hausnartzeko momentua izaten da defendatzea baizik.

Bihar jokatuko dute Osinaldeko finala, Gabirian, 22:30ean

Plazatik Gaztetxera txapelketaz gain, beste hainbat gazte sariketa ere ari dira jokatzen hilabeteotan; Osinalde, adibidez. Hemezortzi bertsolarik parte hartu dute txapelketa horretan, hiru saiotan, eta Peru Abarrategi, Txaber Altube, Oier Etxeberria, Asier Galarza, Eli Pagola eta Aitor Servier ariko dira bihar, finalean, Osinalde elkartean. 20:30ean hasiko da bertso afaria, eta 22:30ean finala.

Gaztetxeak plaza bihurtuta

Gaztetxeak plaza bihurtuta

Beñat Alberdi

Abian da XVI. Plazatik Gaztetxera txapelketa. Atzo egin zuten lehen saioa, Oñatin, eta gaur izango da bigarrena, Zestoan. Ondoren zain izango dituzte Soraluze, Itziar, Eibar eta Deba; Ondarroan (Bizkaia) jokatuko dute finala, maiatzaren 12an. Hamaika bertsolari, hainbat belaunaldi eta beste hainbeste saio bildu ditu txapelketak, hasierako oinarriak ahaztu gabe, hori bai.

Hiri erlauntzadun bat amets

Hiri erlauntzadun bat amets

Itzea Urkizu Arsuaga
Abaraska da hexagono formako argizarizko gelaxka multzoa, eta, hain justu, erleen talde lanerako senari heldu nahi izan dio herritar talde batek, etxebizitza kooperatiboa sortzeko. Donostiako hirigunean modu duinean bizitzeko ezintasunak elkartu ditu hainbat kide, eta tartean da Manex Izagirre (Tolosa, 1986).

“Gure aukera izan da euskaraz idaztea; erabaki bat dago horren atzetik”

“Gure aukera izan da euskaraz idaztea; erabaki bat dago horren atzetik”

Arkaitz Apalategi

Letren munduak bizi du Tere Irastortza (Zaldibia, 1961). Gaztetako jakin-minak bultzatuta gerturatu zen liburuetara, eta, harrezkero, horien artean bizi izan da, bai idazle eta baita irakasle lanetan ere. "Adin onean" dagoela adierazi du, urteek gauzei "beste ikuspegi batetik"begiratzeko aukera ematen dutelako. Urte askoan poesia idatzi eta gero, "euskal emakume idazle eta irakurle baten gogoetak" besapean hartuta iritsi da hitzordura.

%80

BAKARRIK BIZI DIRENEN ARTEAN, EMAKUMEAK Bakarrik bizi diren pertsonei argazki bat ateraz gero, emakumea azalduko da argazki gehienetan, %80 baitira andrazkoak. Horren arrazoietako bat da emakumeen bizi itxaropena handiagoa dela gizonezkoena baino. Zaintzailea ere, emakumea. Adinekoen zaintzailea, etxekoa zein kanpokoa izan, emakumea izaten da normalki. Matia Fundazioaren arabera, gero eta gizon gehiago aritzen dira lan...

Adinekoek, etxean nahiago

Adinekoek, etxean nahiago

Eider Goenaga Lizaso

Fulgenciak 100 urte beteko ditu abenduan, eta argi du zer nahi duen. "Etxean bezala inon ere ez". Pasatu omen ditu denboraldi batzuk besteen etxean bizitzen, baina inon ez da sentitu etxean bezala: "Ez naute ondo artatu". Elgoibarren Etxean Bizi egitasmoaren proiektu pilotuan parte hartuko duten 50 pertsonetako bat da Fulgencia. 25 lagunek esperimentazio taldea osatuko dute, eta esku-hartze plan pertsonalizatu bat egingo zaie; beste 25 lagunek kontrol taldea osatuko dute, eta orain arte jasotzen zituzten zerbitzu berberekin jarraituko dute horiek. Urtebete barru, bi taldeen arteko alderaketa egingo dute, esperimentazio taldekoen kasuan bizi kalitatea hobetu den, zenbat hobetu den eta zertan hobetu den neurtzeko.

Bakarrik bizi dira adinekoen laurdenak

Matia Fundazioak emandako datuen arabera, bakarrik bizi dira 65 urtetik gorako pertsonen %25. Aldaketa handia ari da izaten arlo horretan; bederatzi puntu egin du gora azken hogei urteotan. Bestalde, 1993an, adineko pertsonen %15 seme-alaben etxera joaten ziren bizitzera, behin bakarrik moldatzeko arazoak hasten zirenean. 25 urte geroago, %1,8 baino ez dira seme-alaben etxera mugitzen direnak.

%20

65 URTETIK GORAKOAK Gipuzkoako biztanleen %20 inguru dira 65 urtetik gorakoak. Eustatek emandako datuen arabera, 153.900 ziren 2017an. %80k etxean zahartu nahi dute. 65 urtetik gorakoen %80k etxean zahartzeko eta etxean artatuak izateko borondatea agertu dute. Ez dute egoitza batean sartzea aurreikusten.