gipuzkoa

Gazteak eta ekintzaileak

Gazteak eta ekintzaileak

Ikerne Zarate
Internet bidez erositako produktuak jasotzeko armairu elektroniko baten prototipoa sortu dute, elkarlanean, Iker Ruzo eta Andrea Espada donostiarrek, Pedro Rodriguez asturiarrak, Tibi Gabriel Bencea irundarrak, Julen Iurramendi urnietarrak eta Julen Arruabarrena errenteriarrak.

Egiaztatzeko modu bakarra dut

Danel Agirre

Teologo anglikano gasteiztar bat izan nuen klasekide, unibertsitatera izterren artean Chopper ikusgarri bat zuela agertzen zena. Iron Maidenen kontzertu batean topatu nuen behin, kamisetarik gabe izerditan blai, gurutzedun zintzilikarioa lepoan, The number of the beast kantuarekin trantzean. Aspaldian, Nabarraren eta musulmanik gabeko Europa zuri kristauaren defentsa sutsuan dabil sarean, eta feministak astintzeko indarrak ere geratu ohi zaizkio. Bizitzaren misterioaren gremioan dabiltzanekin beti gertatzen da: teologo anglikano gasteiztarra benetan da morroi originala.

Tradizio bihurtu den azoka

Tradizio bihurtu den azoka

Aitziber Arzallus

Aste Santuko jaiegunak eguzkiaren epelaren bila joateko baliatu dituzte batzuek; ezagutzeke zuten hiriren batera bidaiatzeko beste batzuek; edo eskiatzera joateko; edo beste nonbaitera bidaia egiteko. Baina egunotan etxe aldetik ibiltzeko hautua egin dutenak ere badira, ondo pasatzeko inora joan beharrik ez dagoela pentsatuta. Horientzako proposamen ona izan liteke Zarauzko XVIII. Garagardo Azokara joatea. Batek baino gehiagok Aste Santuko tradiziotzat du jada, inola ere galdu ezin den azokatzat.

“Badakit zoriontasuna ez didala emango txalo sorta batek”

“Badakit zoriontasuna ez didala emango txalo sorta batek”

Beñat Alberdi

Polifazetiko hitzak definituko du ondoen, akaso, Zuhaitz Gurrutxaga (Elgoibar, 1980). Gaztetan hasi zen futbolean jokatzen, Realean, eta 32 urte bete arte iraun zuen baloiari ostikoka. Baina beste milaka aurpegi izan ditu zelaietatik kanpo: gitarrista, bakarrizketa egilea, aurkezlea eta aktorea. Egun, Euskal Herriko etxe ugaritan sartzen da igandero, Herri txiki, infernu handi saioarekin.

“Prebarikazioaren itzala” ikusten du Belartza 2 Gelditu plataformak

“Prebarikazioaren itzala” ikusten du Belartza 2 Gelditu plataformak

E. Goenaga Lizaso Belartza 2 Gelditu Plataformak prentsaurrekoa eman du aste honetan, poligono horren proiektuan dauden irregulartasunak salatzeko. “Prebarikazioaren itzala” antzematen dute azken aldiko gertakarietan. 2016ko apirilean dago auziaren jatorria. Mercadona eraikitzeko harrobi bat hustu behar izan zuten, eta Belartza Goikoa izeneko zelaian bota zuten handik ateratako dozenaka mila tona harri, betelan gisa. Hainbat salaketa...

Lekurik gabe gelditu dira

Lekurik gabe gelditu dira

Eider Goenaga Lizaso
Gipuzkoan azken urteetan gehien hazi den herrietako bat da Astigarraga. 4.600 biztanle zituen 2009an, 6.300 2017an, eta oraindik etxe gehiago eraikitzen ari dira. Donostia aldean etxerik erosi ezinda, bertara joan dira bizitzera bikote gazte asko.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza herrian nahi dute

Astigarragako Herri Eskolara LH6 arteko umeak joaten dira; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ez dago herrian. Martutenera (Donostia) joan behar izaten dute. Guraso Eskolakoak gai horren gainean ere badaude. Izan ere, 6.000 biztanleko herri bati badagokio DBHko institutu bat izatea, eta, etxebizitza gehiago egiten ari direnez, argi dute herrira jende gehiago etorriko dela eta kopuru hori gainditu...

Aholkuak

Hainbat neurri hartuz gero, samurragoa izango da gorputza biharko ordu aldaketara behar bezala egokitzea. Ondorengoak dira adituek ematen dituzten aholkuetako batzuk: Aldaketa, pixkanaka. Aurreko egunetan gorputza aldaketara ohitzen hasi, egunero 5-10 minutu lehenago oheratuta. Garaiz oheratu. Igande gauean ere ohi baino pixka bat lehenago joan ohera. Eguzkia hartu. Egunean ordubete edo bi ordu eguzkitan egon...

Ordua aldatu, ez bizimodua

Ordua aldatu, ez bizimodua

Unai Zubeldia
Ordu aldaketak bezainbesteko eragina edo are eragin handiagoa daukate, adibidez, atmosferako presioaren aldaketek, hego haizeak edo estresak berak". Gurutz Linazasoro Gipuzkoa Poliklinikako neurologoak horregatik eskatu du "zentzuz" jokatzeko eta "gehiegi ez arduratzeko".