gipuzkoa

“Beti esaten dut, erdi txantxetan, gu garela Gipuzkoako Sartaguda”

E. Goenaga Lizaso

Porrotx deitzea nahiago du Joxe Mari Agirretxek (Lasarte-Oria, 1964): "Jose Mari, Aznar eta beste batzuk badaude, eta nahiago Porrotx, nahiz eta galderak Joxe Marik erantzungo dituen".

Nola oroitzen duzu zure ume garaiko Lasarte-Oria?

Orduan telebistarik ez zegoen auzoan, ia autorik ere ez, eta kalean egiten genuen eguna. Txabolak egiten genituen, tiragomak, geziak, arkuak, karrikotxeak... Auzo giroa handia zen, bizilagunen ateak zabalik zeuden beti; etxez etxe ibiltzen ginen, eta beti zegoen babarrun saltsan edo tomatetan bustitako ogi koskor bat guretzat. Urbanistikoki kaos bat zen, baina, kaos hartan, haurtzaro zoriontsua oroitzen dut.

Lasarte-Oria udalerri berria da, 1986an sortua. Nongoa zinen zu?

Herria bost auzotan zegoen banatuta —Andoain, Urnieta, Hernani, Usurbil eta Donostia—, baina gu Lasartekoak, beti. Andoainek oso zati txikia zuen, Hernanik eta Urnietak batez ere etxebizitzak, haientzat gastua; horregatik, herria sortu zenean, haien zatia arazo gabe eman zuten. Donostiak, berriz, ezer ez zuen eman. Ikusten dugu, orain, haientzat interes handiko lurrak zirela: industrialdea, errauste planta, kartzela... Donostian nahi ez duten guztia hemen jartzeko. Usurbilek ere ez zuen ezer eman; Michelinen erdia zuen, eta gaur egun Urbil dagoen lursaila ere bai. Gastua zutenek eman zuten, baina eremu estrategikoak zituztenek, ez. Horregatik, Lasarte-Oria lur eremuz oso txikia da.

Lasarte-Oriak herri erdaldunaren ospea du. Hala al da?

Hala zen. Gure haurtzaroa gazteleraz zen. Lasarte zen eskualdeko ahate itsusia. Pailazo taldearekin hasi ginenean, duela 35 urte, haurren %80 A ereduan zebilen. Horregatik hasi ginen lanean, eta sortu genuen euskara taldea: Lasarte-Oria Euskaldundu Dezagun... poesia gutxi. Nik neronek ere eskola nazionaletan ikasi nuen, eta aisia, lagunartea, kirola, dena gazteleraz zen. 16 urte nituela, krisi txiki bat izan nuen: nor zara, non bizi zara, nor izan nahi duzu... Eta bost urtez gau eskolan ibili nintzen alfabetatzen.

Egoera asko aldatu da, ordea.

Bai, asko. Herria sortzearekin batera hasi ginen lehen ahaleginak egiten euskararen inguruan. Beharra genuen, oxigeno falta. Euskararen Maratoia antolatu genuen lehenengoz, gero Ttakun sortu zen, bertso eskola, Kukuka antzerki eta dantza taldea, Xumela abesbatza, literatur txokoa... Dena euskaraz. Ikastetxeetan D eredua da nagusi, udalean euskara zerbitzu indartsua dago. Beharretik eraiki dugu, eta nik beti esaten dut, erdi txantxetan, baina harrotasunez, gu garela Gipuzkoako Sartaguda. Euskararen inguruko herri mugimendu oso indartsua dugu, euskararen erabilera bikoiztu egin da, eta herri txiki askotan euskarari eusten lanak dituzten bitartean, hemen hazten ari gara. Hizkuntz, kultur eta nortasunaren ikuspegitik aztertzeko moduko laborategi bat da Lasarte-Oria, erreferente bat.

Porrotx ere lasartearra al da?

Bai, bai, bai, noski. Gu herriko egoerak kezkatuta jaio ginen, euskarazko eskaintza bat egiteko. Lasarte-Orian eta herrigintzatik sortu ginen, eta, noski, lasartear sentitzen gara, eta herrigintzaren parte.

Joxe Mari Agirretxez jantzita jende askok gelditzen al zaitu kalean?

Bai, bai, Lasarten eta toki guztietan. Jendea hurbiltzen da kasu egitera: "kaixo, Porrotx!", "zer moduz, Porrotx?". Baina, nik esango nuke, nire herrian Joxe Mari naizela Porrotx baino gehiago. Herrian beste gauza asko egin dut, saltsa askotan ibili naiz, eta Joxe Mari ezagunagoa da.

Lasarte-Oriako nori egingo zenioke elkarrizketa hau?

Xumela abesbatzan gurekin ateratzen den amonaren bati egingo nioke. Haietako edozeinen bizimodua eta bizipenak izugarri interesgarriak iruditzen zaizkit.

[Herriz herri] Lasarte-Oria. Kulturan aberats, lanpostuak behar

[Herriz herri] Lasarte-Oria. Kulturan aberats, lanpostuak behar

Maite Alustiza

Euskararen Maratoia, paddle txapelketa, Itsaspeko Dokumentalen Nazioarteko Zikloa, Euskal Inauteria... Eragile eta elkarte ugari dabil Lasarte-Orian herriarentzako jarduerak antolatzen: "Lasarteren bizitza kulturala oso aberatsa da, oso indartsua, eta geroz eta gehiago gainera. Edozein asteburutan kultur ekitaldiak daude. Horrek aberastu egiten du gure herria, eta etorri nahi duenari gonbita egiten dio parte har dezan". Jesus Zaballos alkateak azaldu duenez, udala ere ahalegintzen da ekintza kulturalak sustatzen, bere egitekoa ez baita "soilik urbanismoaz arduratzea".

Realak egiten gaitu espainiar

Danel Agirre

Eufemiano Fuentes sendagileari bere fitxategiko Rsoc siglak Realari zegozkion galdetu zioten behin Madrilgo kazetariek, Puerto auzia zela-eta epailearen aurrean egotetik irteterakoan. Gogoan dut oraindik bere irribarrea, hizkiei "ardo marka on baten traza" hartzen ziela erantzun, eta "gezurra esan, egia ezkutatu edo isiltzeko eskubidea" zegokiola esanez urrundu zenean. Zubietan ez zuen inork gisako azalpen xelebrerik asmatu behar izan. Dopin kontuetan tradizioak gurean agindu legez, kirol berriemaileak gure lana egin gabe geratu ginen, eta klubeko langile eta jokalariak ez zituen inork estuegi hartu. Holandako kirol berriemaileek bere lana egin zaleago dirudite zorionez: txapeldunorde izan zen Real hartako Sander Westerveld atezaina itaundu zuten. Partidak hasi baino lehen eta bukatu berritan injekzioak ipintzen zizkietela azaldu zuen hark, baina ez zuela uste substantzia arraroren batenak zirenik, ziztadekin batera "oldarraldi apartekorik" ez zuelako antzematen.

[Museora] Laboratorium. Punta-puntakoa, bertatik bertara

[Museora] Laboratorium. Punta-puntakoa, bertatik bertara

Eider Goenaga Lizaso

Urtea irailean bete zuen Bergarako Laboratorium museoak. Jaio berriak dira, eta esperientziaren bidez ari dira ikasten. Alabaina, han lanean ari den taldea ez da lanean hasi berria. "Urte mordoa eman dugu lanean, ezkutuko lana egiten, Bergarako Errege Mintegiak zuen bilduma sailkatzen, ikertzen, errekuperatzen eta proiektu museologikoa lantzen", azaldu du Rosa Errazkin (Hernani, 1968) museoko teknikariak.

Ezkututik ateratzen

Ezkututik ateratzen

Aizpea Amas
Gerra Lasartetik pasatu zenik ere ez genekien. Lasarteko historian lauso bat zegoen". Horixe izan zen Islada Ezkutatuak elkartea sortzeko motibazioetako bat, Mailu Arruti kidearen esanetan.

Donostian ere, etxez etxeko banaketa zerbitzua

Oñatin abian den zerbitzu antzeko bat jarriko dute martxan Donostian: CycleLogistics Ahead. Proiektu hori ere zerbitzu pilotua izango da. Donostia Shops elkarteak jarriko du abian, eta hiriko dendetako bezeroei erosketak etxera eramango dizkiete.

Martxoaren 3tik apirilaren 4ra arte egongo da martxan zerbitzua, eta banaketa bizikletaz egingo da. Beraz, honako auzo hauetan bizi diren bezeroei soilik eskainiko zaie zerbitzua: Erdialdea, Parte Zaharra, Gros eta Amara; hau da, 20001-20007, 20010 edo 20011 posta kodeetako etxeak. Proiektuarekin bat egiten duten saltokientzat zerbitzua doan izango da probaldian.

“Ez da erraza bat-batean herritarren ohiturak aldatzea”

“Ez da erraza bat-batean herritarren ohiturak aldatzea”

Olaia Iraola

Hilaren 6tik dago martxan Zure erosketa etxean banaketa zerbitzua Oñatin. Egitasmoari esker, herritarrek aukera dute herriko zenbait dendatan erosten dutena etxean jasotzeko. EderMobilityServices enpresak jarri du abian, eta SD Logistica arduratzen ari da banaketaz. Proiektuaren arduradun Igor Ezpeletaren arabera (Eskoriatza, 1978), helburua negozio berriak sortzea da.

Nola eta zer, informazioa eta erabakia

Maite Alustiza

Herritarrek nola har dezakete parte herriko bizitzan? Eta udalaren bizitzan? Nolako informazioa izan behar dute eskuragai? Denaren inguruan erabaki dezakete? Galdera horiei erantzuteko hasi zuen Aretxabaletako Udalak parte-hartze ordenantza definitzeko prozesua, uztailean, eta azken fasera iritsi dira: behin-behineko zirriborroa egina daukate. Udal ordezkari eta langileek, elkarteetako kideek eta herritarrek jardun dute prozesuan, Aztiker ikerguneak gidatuta. Aretxabaletak bezala, aurretik hainbat herrik egin dute araudia osatzeko bidea, eragile eta herritarrekin: Azpeitiak, Astigarragak, Legorretak, Orexak, Villabonak... Araudi propiorik izan gabe ere, udaletako parte-hartze departamentuen bidez, askotariko galdeketak bultzatu dira azken urteetan: azpiegiturez, hondakinen kudeaketaz, aurrekontuez...

Aste honetan bertan, Donostian, Arrokako frontoiaren (Amara) inguruko prozesua abiatu du udaleko Herri Partaidetzako Departamentuak. Auzotarrek bi proposamenen artean aukeratu beharko dute: frontoia mantendu ala bota. Lehen fasean, bi aukerei buruzko informazioa banatu diete buzoietan, eta, bozkatu ahal izateko, gutun pertsonalizatu bat jasoko dute —barra kode bat eramango du, auzotar bakoitza identifikatzeko—. Martxoaren 8tik 19ra arte bidali ahal izango dute beren aukera, posta bidez. Botoen zenbaketa, berriz, hilaren 21ean egingo dute, udaletxean.

Duñike Agirrezabalaga Partaidetza zinegotziak zehaztu duenez, horren ondoren "lan kolektibo eta sortzaile bat" egingo dute auzoan, aukeratutako proiektua zehazte aldera: "Auzotarrek azken diseinua zehaztuko dute, aukera irabazlea zein den gorabehera". 16 urtetik gorako 2.558 auzotarrek parte hartu ahal izango dute.

Parte-hartze prozesuaren inguruan hainbat desadostasun agertu ditu Amara Bai auzo elkarteak. Udalak hiru bilera planteatu ditu: bat auzoko elkarteekin hitz egiteko, beste bat Amara Bai elkarteak bere proposamena azaltzeko —frontoia mantendu eta egokitzea nahi dute—, eta azken bilera, Hirigintza Sailaren planteamenduaren berri emateko —pilotalekua bota eta plaza bat egitea—. Elkartearen arabera, bilera bakarra egitea litzateke egokiena, bi proposamenak batera aurkeztu eta ondoren herritarrekin eztabaidatzeko. Horrez gain, posta bidez egin ordez hautetsontzi batean eta modu presentzialean egitea aproposagoa dela iritzi diote.

Getarian, umeei eman berri diete hitza. Zehazki, Potzuaga eremuan zein parke nahi duten aukeratu zuten astelehenean 2 eta 12 urte bitarteko haurrek. Udalak antolatutako lehiaketa publikora bi proiektu aurkeztu ziren, eta bien artean, Garra enpresarena lehenetsi dute umeek, 171 botorekin —Jolas enpresarenak 19 boto jaso ditu—. Prozesuan, ikasleek 3D irudien bidez irudikatu ahal izan dituzte bi proiektuak, gustukoena aukeratzeko. "Erabakia haurrena izatea adostu dugu, horrela umeen artean parte hartzea bezalako balioak sustatzen ditugulako", azaldu zuen Ibon Gereka Parte Hartze Saileko zinegotziak prozesuaren aurkezpenean. Parkea berritzeko proposamena bera ere herritarren aldetik iritsi zitzaien, eta 2016ko aurrekontuetan parkea berritzeko diru sail bat gorde zuen udalak.

Azpeitian ere, Karmelo Etxegarai ikastolako Haur Hezkuntzako eraikinaren jolastokia berrituko dute, eta parte hartzea izan da proiektuko faseetako bat: gurasoei galdetegi bat bidali diete seme-alabentzat zer-nolako jolastokia gustatuko litzaieken zehazteko. Herenegun aurkeztu zuten proiektua udalak eta ikastetxeak elkarlanean, eta lanak pare bat hilabeteren buruan hastea aurreikusten dutela iragarri zuten. Aurrekontuetan ikastetxeetako jolastokiak eraldatzeko diru sail bat gordeta dauka udalak; hortaz, Karmelo Etxegarairen ondoren, beste ikastetxeetan hasiko dute prozesuan.

Aurretik, beste herri batzuetako prozesuetan ere parte hartu izan dute haurrek, beste zenbait talderekin batera: Villabonan, Larrea parkea estaltzearen inguruan; Legazpin, Latxartegiko parke berriaren aukeraketan; Zestoan, parke berriaren izenean...

2017ko aurrekontuetan

Iaz herri askotan egin zuten bezala, aurtengo aurrekontuen ere zati bat herritarren esku utzi dute udal batzuek. Urnietan, adibidez, bukatu berri dute 100.000 euro zertan gastatu erabakitzeko prozesua. Herritarrek beraien auzo eta kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten dituzten gauzak proposatu dituzte; orain, udaleko teknikariek iradokizun guztiak aztertuko dituzte teknikoki eta ekonomikoki, eta lehenetsi egingo dituzte. 2017ko aurrekontuak osatzen parte hartu dute Hernanin, Legazpin, Tolosan, Urretxun, Zaldibian, Zarautzen...