gipuzkoa

[Herriz herri] Gaztelun ote paradisua?

[Herriz herri] Gaztelun ote paradisua?

Rebeka Calvo

Bilatzen denaren araberakoa izango da; batzuentzat paradisua izango da, eta beste batzuentzat, galduta eta ezer eskaintzekorik ez duen herria. Gazteluk 170 biztanle inguru ditu, eta Leaburutik irteten den errepidea bertan bukatzen da. Ez da pasabide bat, beraz. Horrek ere egiten du berezi Gaztelu.

Hiru gehiagoren arnasa euskarari

Maite Alustiza

Mendaro, Ataun eta Errezilgo udalek Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izateko urratsa egin dute. Joan den astean onartu zuten Ataungo eta Errezilgo osoko bilkuretan, eta urri bukaeran Mendarokoan. Alegaziorik ez bada, Uemaren batzar orokorrean izendatuko dituzte mankomunitateko kide, urtarrilaren 14an. Hemeretzi udalek sortu zuten Uema duela 25 urte, eta egun 76 arnasgune ditu. Batzarrean eskaera guztiak onartuz gero, 80 izango dira —Larrabetzuk (Bizkaia) ere egina du eskaera—. Erdiak baino gehiago (43) Gipuzkoako herriak dira; Legorreta izan zen Ueman sartzen azkena, aurtengo maiatzean.

Mankomunitatea sortu zuten herrietako bat izan zen Errezil. 1990eko hamarkadan, ordea, atera egin zen, "diru arazoengatik". Ordutik, egoera ekonomikoa zela medio, ezin izan dio gaiari heldu, udalak azaldu duenez. 600 herritar ditu gaur egun, eta, biztanle kopuruaren arabera, ordezkari bat dagokio Uemaren batzar nagusian —Nekane Zinkunegi zinegotzia (EH Bildu) izango da, osoko bilkuran hala erabakita—.

Errezilen bezala, Ataunen ere aho batez eman diote onarpena Ueman sartzeari. 1.700 biztanle inguru ditu, eta %86 dira euskaldunak. Hala ere, Karmele Aierbe Euskara zinegotziaren arabera, azken urteetan asko jaitsi dira euskararen erabilera eta ezagutza. Duela bi urte diagnosia egin zuen Ataungo Euskara Taldeak, eta horren ondoren erabaki zuten "neurriak hartu eta gainbehera nola edo hala irauli" behar zutela. Aierberen ustetan, garrantzitsua da udalerri euskaldunak batzea, eta Ataunek "euskal komunitateari bere ekarpena egiteko aukera izango du" Uemako kide izanda. Bi udal ordezkari dagozkio Atauni, eta EH Bilduk eta Herrigintzak ordezkari bana izango dute.

Mendaron ere egoera "irauli" nahi dute. Sonia Garcia alkateak dioenez, azken urteotan behera egin du erabilerak eta ezagutzak; 2.037 biztanle ditu, eta %68,9 dira euskaldunak —2011ko datua da—: "Duela 10-15 bat urte etxe berri asko eraiki ziren, eta kanpotik jende asko etorri zen, batez ere alboko herri handiagoetatik. Horrek eragin nabarmena izan du euskararen bilakaeran eta beheranzko joeran", azaldu zuen Ueman sartzeko erabakiaren berri ematerakoan. Bi udal ordezkari dagozkio Mendarori; EH Bilduk eta EAJk kide bana izatea adostu dute, aho batez.

Eskualdeka, Tolosaldea da egun Uemako kide gehien duena (15); jarraian dira Goierri (9), Urola Kosta (8), Debagoiena (4), Debabarrena (2), Oiartzualdea (1) eta Beterri (1). Biztanleen %70ek baino gehiagok dakite euskaraz 40 herri horietan; hala ere, badira baldintzak beteta Ueman sartu ez diren udalerriak. Adibidez: Tolosaldean eta Goierrin herri guztiek betetzen dute Ueman egoteko aukera.

Mankomunitatearen sorreran herri txikiak egon ziren batik bat, baina gaur egun badira handiagoak ere: Zarautz, Bergara, Oñati, Azpeitia eta Tolosa, esaterako. Iaz, Tolosak irteteko asmoa adierazi zuen, baina azkenean behintzat urtebetez jarraitzea erabaki zuen.

Lanerantz, esaneko baina errudun

Leire Narbaiza
Lanerantz irten gara. Aurretik egun luzea daukagu, ordutegi zoroari esker. Lan egin behar dugu bizi behar garelako, dirua ezinbestekoa zaigulako irauteko. Era berean, umeak ekarri behar direla esaten digute, etengabe. Emakumeko X haur be...

Beldurrari, aurrez aurre

Beldurrari, aurrez aurre

Eider Goenaga Lizaso

Otsaila. Inauteriak, Tolosan. Gizon bat atxilotu zuten, neska bati ukituak egiteagatik. Ekaina, Ibarrako Gazte Festak. Bi neskak salatu zuten drogatu eta eraso egin zietela. Ekaina. Sanmartzialak Irunen. Lau neskak aurkeztu zuten salaketa, arrazoi beragatik. Uztaila. Madalenak, Errenterian. Neska bati etxerako bidean eraso egin zion gizonezko bat geldiarazi zuten bizilagunek, Lezon, neskaren oihuak entzun ondoren. Abuztua. Donostiako Aste Nagusia. Eraso matxista bat geldiarazi zuen kalean lekuko batek. Adibideak baino ez dira, zerrenda amaigabea baita.

Espazio publikoa, gaua eta festak ez dira neskentzat. "Baina, nahikoa da, nazkatuta gaude. Ez gara geldirik eta isilik geldituko, eraso bakoitzari erantzungo diogu, banako moduan eta talde moduan erantzungo dugu; baditugulako tresnak, badugulako zilegitasuna, eskubidea eta beharra eraso bati nahi dugun moduan erantzuteko". Farrukas taldeko kide Maite Arraizaren hitzak dira.

Beldurra “emakumeen aurkako indarkeria da”

Maria Rodo de Zarate eta Jordi Estivill i Castany ikerlariek eta Emakundek espazio publikoari beldurra izatearen zergatiei eta ondorioei buruzko ikerlana aurkeztu zuten azaroaren 2an. 15 eta 26 urte arteko 70 neska-mutil elkarrizketatuta, beldurra ema...

“Hau da garaia Tolosaldeko osasun zerbitzua publifikatzeko”

“Hau da garaia Tolosaldeko osasun zerbitzua publifikatzeko”

Maite Alustiza
Bost urte dira Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataforma (TOPA) mobilizatzen hasi zela, baina azaroa «erabakigarria» izan daiteke: «Hau da momentua». Bukatzear da Tolosako Asuncion klinikak eta Eusko Jaurlaritzak 2011n sinatu zuten hitzarmena, eta plataformaren arabera, Jaurlaritzak orain du aukera ituna ez berritu eta osasun zerbitzua «publifikatzeko».

Mobilizazioak

Bihar, larunbata12:00etan, Tolosako kultur etxean. Informazio batzarra.Azaroaren 26an12:00etan, Lapurdi plazatik. Osasun publikoaren aldeko bizikleta martxa.