Sailkatugabeak

Metalgintzako ituna

Urrian adostu zuten Adegik, ELAk, LABek eta CCOOk Gipuzkoako metalgintzako lan hitzarmena. 2022ra arte egongo da indarrean. Puntu nagusiak Soldata. Soldata tauletan %8,8ko igoera adostu dute 2011tik 2019 urtera (baita dieta, bidaia eta abarretan ere), eta %0,8koa 2020rako; guztira, %9,6koa. 2021 eta 2022rako, KPIa bermatuko da sektoreko enpresa guztietan (indizea negatiboa balitz, aldea ez litzateke...

Lore ekoizleak, “gorriak eta bi ikusten”

Artzainen egoera ez ezik, beste ekoizle batzuena ere ekarri du gogora Gipuzkoako EHNEk: lore ekoizleena. Ezkontzak, jaiotzak eta gainerako ospakizun gehienak bertan behera geratu direnez, erabat hondoratu zaie negozioa. “Udaberriko loreak zaborretara bota behar izan zituzten”, esan du Lorea Muguruza sindikatuko komunikazio arduradunak. Domu Santu eguna izaten da urteko beste hitzordu nagusia sektorearentzat. Hilerrietarako bisitak...

Asteasutik Donostiarako bidea, barazkiekin

Mikel Alkortak eta Olatz Albisuk astelehenero egiten dute Donostiako Egia auzorako bidea, otarreak banatzeko. Goizean goiz hasten dira saskiak prestatzen. Barazkiak egunean bertan jasotzen dituzte baratzetik. Goizean, guztiak bildu, eguerdian garbitu eta arratsaldeko lehen orduan osatzen dituzte otarreak. Autoa prestatu, eta otarren banaketa egitera abiatzen dira. Otarkideek barazki ekologikoak eramatea eskertzen dutelakoan daude. Nolabait, militantetzat...

Emanaldiak

Abenduan, Donostiako Orfeoiak hiriko zenbait elizatan kontzertuak emango ditu; horrez gain, lehen aldiz kontzertu klasikoen zikloa egingo du datorren urtarriletik ekainera bitartean. Kontzertu horiek Kursaalean izango dira, eta Jose Antonio Sainz Alfaro Donostiako Orfeoiaren zuzendariak gidatuko ditu. Bakarlarien pianoaren, organoaren eta metalen laguntza izango du abesbatzak. Gabonetako kontzertuak Abenduak 15. Parte Zaharreko San Bizente parrokian....

Pasarteak

Felix Elejalde Aldama historialariak (Ezkurra, Nafarroa, 1929-Donostia, 2014) Behin batean Loiolan liburua idatzi zuen 1998an. Kuartelei lotutako zenbait pasarte biltzen ditu liburuak. “San Fernando eguneko jaiegunaren barruan, futbol partida bat antolatu zuten kuarteleko talde baten eta Errealaren artean. Kuarteleko taldeak irabazi zuen. Azalpena honako hau izan daiteke: kuarteletan Idigoras, Satrustegui, Zamora, Urrutikoetxea eta abar soldaduzka...

Hiesa bistaratzeko tailerrak egingo dituzte gaur

Hiesaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Arrasateko sexologia zerbitzuak kalera atera eta hainbat ekintza egingo ditu, gaur, Gorputzarekin izan burujabe lelopean. Bi karpa jarriko dituzte Biteri plazan, eta lau tailer prestatu dituzte. Goizean zein arratsaldean egingo dituzte: 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara. Ordubete iraungo du tailer bakoitzak, eta ondorengo gaiak landuko dituzte: infekzioak, GIBa, antisorgailuak eta...

Proiektuak Italian dauka sorburua

Birsortu egitasmoak Reggio Emiliako (Italia) Remida proiektua dauka oinarrian. 1996an sortu zen, udalaren eta Enia enpresaren elkarlanari esker. Reggio Children fundazioak zuzentzen du Italiako proiektu hori, eta birziklatze eta berrerabilera sortzailea sustatzea ditu bere helburuetako bi. Gaur egun, hamabost Remida zentro daude guztira: Reggio Emilian, Napolin, Turinen, Bolonian, Genovan, Milanen, Florentzian, Robereton, Varesen (Italia), Frankfurten...

%50

AZPEITIKO BURDINBIDEKO BIDAIARIEN JAITSIERA Azpeitiko Burdinbidearen EuskalMuseoak zabalik jarraitzen du, bai-na negu partean ez dute eskain-tzen tren historikoetan bidaiatzekoaukerarik. Aurten, Aste Santuanhasi beharrean, ekainaren 6an ha-si ziren zerbitzua ematen, eta aza-rora arte 5.825 lagunek erabili zu-ten; iazko kopuruaren erdia da.

1.000

ZENBAT DAUDEN SALGAI Oiartzungo ihotik karta jokoaren mila kutxatxo jarri dituzte salgai, 15 euroren truke. Abaraxka?ludotekan, Dixidu diseinu grafikoan, Elizalde herri eskolan, Haurtzaro ikastolan, Ehuntze espazioan, Intxixu AEK euskaltegian, Labore Oarson eta Oiartzun Irratian eskura daiteke. Hondarribiko Txispum zentro ludikoan ere salgai dago.