Aginagako tunela eraikitzeko proiektua, auzitan

Hainbat herritar eta elkarte alegazioak aurkezten ari gara Usurbil eta Orio arteko trenbidean Aginagako tunela eraikitzeko Eusko Jaurlaritzak jendaurrean jarri duen proiektua bertan behera uztea eskatzeko. Izan ere, lehen begiratuan proiektu hori ez dela eztabaidagarria iruditu arren, zinez auzitan jarri behar dela ondorioztatzen da xehetasun handiagoz aztertzen denean. Lehenik eta behin, Oriako itsasadarreko naturgunean eragiten dituen ondorioengatik jarri dugu auzitan...