Hogeita bost orduko laneguna

Juan Luis Zabala Egunero ikusten ditugu irudi latzagoak, erdiragarriagoak, baina duela hamar bat egun, astegun buruzuri batez eguerdi partean, Gipuzkoako errepide batean ikusi nuena, berez hain tragikoa edo dramatikoa ez izanagatik ere, aparteko indarrez geratu zait iltzatua burmuinean. Bidean konponketa bat egiten ari zirenez, errei bat moztuta zegoen 300 bat metroko tartean, eta errepidera aterata zegoen langile batek —gizonezko gaztea—...