Non dago Kilimon?

Leire Narbaiza

Errepidez bidaia bat egiten dudanean beti izaten dut gogo bera: bide bazterrean dauden seinaleei jaramon egin, eta iragartzen dituzten eliza, etxe, zubi eta abarrei bisita egitea. Automobila gelditu, eta ezagutzea panelean iradokitzen duen guztia. Seguru nago sorpresa on asko hartuko nituzkeela. Txarren bat ere bai, ez dut dudarik.

Umetatik horrela ibiltzeko guraria badut ere, ez dut inoiz egin, helmugak beti agindu duelako, iritsi beharrak frenatu duelako nire nahi hori. Zer esanik ez bidaiakideen betoa, alderrai ibiltzeak jende gutxi erakartzen duelako.

Laguntza eske, laguntzeko

Laguntza eske, laguntzeko

Urko Etxebeste

Juneren Hegoak gobernuz kanpoko erakundeak ez ditu eten nahi abian dituen egitasmoak. Larri gaixorik dauden haurrak dituzten familiak laguntzen jarraitzea dute asmoa. Baina baliteke COVID-19ak sortutako krisiak eragina izatea haien zereginean, eta beldur dira hain beharrezkoa duten ekarpen ekonomikoan murrizketak izango dituztela. Boluntarioak dira erakundean lanean dabiltzanak, beste eragile eta elkarte askorekin sarean lan egiten dute, eta elkartasun keinua egiteko prest dauden guztiak onartzen dituzte. Iazko datuen arabera, 61 boluntariok bat egin zuten gaixorik dauden haurren senitartekoei laguntza eta arreta emateko egitasmoarekin.

Akordiorik gabeko kiroldegia

Akordiorik gabeko kiroldegia

Beñat Alberdi

Agorrosin kiroldegiak oraindik ez dauka kudeaketarako ikuspuntu komunik Bergaran, Elgetan eta Antzuolan. Izatez, Bergarako Udalak martxan jarri zuen abonamendua ordaintzeko erroldatuen eta ez-erroldatuen arteko bereizketa, %30en aldearekin. Bergarako lurretan dago kirol gunea. Beste bi udal gobernuek, ordea, bergararrek bezainbeste ordaindu beharko luketela uste dute, euren herrietako kirol beharrak ase behar dituelako Agorrosinek. 2019ko aurrekontuei jarri zieten helegitea, baina gaia berriz dago mahai gainean 2020an sartu eta gero.

Irriak eta emozioa bat Gure Zirkuan

Irriak eta emozioa bat Gure Zirkuan

Onintza Lete Arrieta

Izugarria da. Barre egiten duzu, ikusten duzu zer abilezia dauden hementxe bertan, zer desberdinak, eta umeekin etortzeko ere kristoren aukera da. Helduok ondo pasatzen dugu, baina umeek ere bai". 3 eta 6 urteko umeekin izan dira Gure Zirkua ikusten, asteazken arratsaldean, Orion, herriko bertako familia bat. Seme nagusiari akrobaziak gustatu zaizkio gehien: "Mutil txikia ere atera da monopatinean, eta akrobaziak gustatu zaizkio bereziki semeari. Barre ere egin du, baina pasarte batzuk oraindik ez ditu ulertzen, helduontzako direlako bereziki".

Erromesaldi zaila bezain benetakoa

Erromesaldi zaila bezain benetakoa

Donejakue bidea egiten ari diren bi erromes dira Kim Nam-joon Donostian bizi den korearra eta Julio Bravo madrildarra. Bidera atera diren gutxi horietako bi. Horretarako ere, urte berezia baita aurtengoa. Batetik, zailago bihurtu da erromesaldia, aterpetxe publikoak itxita daudenez, ostatuak bilatzeko lana ere batu zaielako eguneroko kilometroei. Bidean edo aterpetxeetan aurkitutako jendearekin izan ohi diren hartu-emanak ere ez dira hain naturalak, koronabirusagatik elkarrengana gerturatzeko mesfidantza handiagoa dagoelako. Bestetik, ordea, "benetakoagoa" ere bihurtu da. Ez dago beste urteetan adinako erromes olderik, eta horrek kilometro asko bakarrik egitera behartzen ditu ibiltariak, beren baitara biltzera. "Lehengo Donejakue bidearen antz handiagoa du;uste dut bereziki polita dela aurten egitea", esan du Bravok.

Partida 22ra iritsi da

Partida 22ra iritsi da

Asier Imaz
Amezketako ukuilu batean hasi zen partida. 1975. urtea zen, eta herrian taberna bakarra zegoen. "Gazte piloa zer egin ez genekiela ibiltzen ginen. Batek, ukuilu bat zuela esan zuen, eta hura konponduz gero elkarteren bat jartzerik izango genuela. Horrela sortu zen Zazpi Iturri".

Ametsa eskubideen gainetik

Ametsa eskubideen gainetik

Ariane vierbücher

Israelen eta Palestinaren arteko gatazkaren puntu kritikoetako bat da Jerusalem. Uztailaren 1ean, Tel Avivek Zisjordaniako lurralde palestinarraren %30 inguru atxikitzeko prozesua hasiko zuela iragarri zuen. Nazioartearen gaitzespena izan du erabakiak —ez, ordea, AEBena—, eta ahots asko altxatu dira esanez anexioak eskualdeko gatazka arriskua areagotuko lukeela. Argudiatu dute anexioa nazioarteko zuzenbidearen urraketa larria dela, palestinarren aurkako apartheid adibide bat izango litzatekeela eta nazioartean adostutako bi estaturen konponbidea higatzen duela.

Teoria bat

Juan Luis Zabala

Ohitu al haiz maskara jantzita ibiltzen? —galdetu zidan.

—Beharko ohitu! Okerrena hasierako zalantzak izan zitunan, batzuk baietz esaten eta besteak ezetz, erosteko zailtasunak, erabiltzeko jarraibideetan kontraesanak… Baina orain bazekinagu kalera irteteko gure ezinbesteko ortopedia piezetako bat dela maskara, sakelako telefonoarekin, giltzekin eta askotariko txartelekin batera, besteak beste.

“Pandemiak zuloa utzi digu, eta estaltzea espero dugu”

“Pandemiak zuloa utzi digu, eta estaltzea espero dugu”

Koronabirusak eragindako alarma egoeran buru-belarri aritu da lanean Gipuzkoako DYA: 50.000 maskara baino gehiago banatu dituzte, 10.500 ordutik gora eman dituzte boluntario lanetan, 40.000 kilometro baino gehiago egin dituzte esku hartzeetan, 1.700 test inguru egin dizkiete arrantzaleei, eta 15.000 dei baino gehiago egin dituzte telefarmazia zerbitzurako.